LOGO mahai orokorra

LABek Hezkuntza Departamentuaren gardentasun falta salatu du iragarritako 666 kontratazioei dagokienez

Irakaskuntza 2020/10/06

Hezkuntza Departamentuak Mahai Sektorialean baieztatu duenez, abuztuaren amaieran iragarritako 666 lanpostu horiek guztiak ez dira COVIDetik eratorritako beharretarako. LABek gogor kritikatu du gaur egun kontratazio horiek zenbat eta zein izan diren ez jakitea, eta berriz ere gardentasuna eskatu diogu Departamentuari gai honetan eta beste batzuetan.

LABek, halaber, hezkuntza-komunitatearen haserrea kritikatu du Mahai Sektorialean, Departamentuak berebiziko garrantzia duten hainbat gaitan ez duelako ezer egin.

Segurtasun Batzordea eta Itunaren Jarraipen Batzordea

Alde batetik, maiatzetik Segurtasun eta Osasun Batzordea deitu ez izana kritikatu dugu, eta egoera hori are larriagoa dela uste dugu pandemia-egoeran gaudelako. Gure iritziz, premiazkoa da batzorde hau berregitea, ikasturtearen hasiera honetan irakasleengandik eta irakasle ez direnengandik jasotzen ari garen kexa eta kezka guztien berri eman ahal izateko.

Bestalde, gure haserrea helarazi diogu Departamentuari, oraindik ez duelako Hezkuntza Itunaren Jarraipen Batzordea deitu. Batzorde horrek hiru hilean behin bildu behar du, baina hori ez da betetzen ari. Bilera horretan, besteak beste, 57 urtetik gorako irakasleen ordu-murrizketa edo zuzendaritza-taldeei ordu gehiago esleitzea jorratu behar dira. Neurri horiek, artikulu honetan salatu dugun bezala, Nafarroako Parlamentuan lortu dira eta Batzorde horren eskumenekoak izan beharko lirateke.

LABek Batzorde honen beharra defendatzen jarraituko du, Itunean jasotako neurrien egutegia egiteko eta haien aplikaziorako aurrekontuak lantzeko.

Lekualdatze lehiaketa

Ikasturte honetan Estatu mailako lekualdatze lehiaketa egingo da irakasleen eta ikuskarien kidegoentzat. Departamentuak iragarri duenez, deialdia hilaren amaieran argitaratuko da NAOn, eta parte hartzeko datak azaroaren 5etik 26ra izango dira. Eskabideak eta dokumentazioa erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, argitalpenak izan ezik, horiek aurrez aurre entregatu beharko baitira.  

Ezinbesteko betebeharragatiko baimena

Astelehen honetan, urriak 5, ezinbesteko betebeharragatiko baimena arautzen duen Foru Agindua argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Honen bitartez, 14 urte baino gutxiagoko adingabeak beren ardurapean dituzten langile guztiek, irakasleak barne, horiek zaintzeko baimena berreskuratuko dute, beti ere konfinamenduak edo eskolak itxi izanak behartzen baditu horretara.

Hemen ikusi nahitaezko betebeharraren baimenari buruzko informazioa

Zentroko zuzendariak eman beharreko baimena da, eta zerbitzuaren beharrak behar bezala betetzen ahal badira baldintzapean dago. Horrek esan nahi du ikastetxean ezin bada eman, ohiko ordezkapena eskatu beharko dela. LABek puntu hori kritikatu du, uste baitugu ez duela familia-kontziliazioa ahalbidetzen.

Master betekizuna zerrendetan sartzeko

Departamentuak jakinarazi digu 31/2020 Errege Lege Dekretua aztertzen ari direla, Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterra (lehengo CAP-a) ez duten pertsonak kontratazio-zerrendetan sar daitezkeelako. Hori bai, onartuz gero, irakaskuntzako kontratazio-zerrendetan baldintza hori bete gabe sartzen diren pertsonak zerrendaren amaieran jarriko lirateke beti. LABek uste du pertsona horiei prestakuntza pedagogikoko prozesu bat gaitu beharko litzaiekeela kontratatzen diren unean. 

Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako 2021ko Oposizioa

Hezkuntza Departamentuak baieztatu egin du asmoa duela, baldin eta osasun-egoerak uzten badu, 2021eko ekainean Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioa egiteko, joan den ekainean aurreikusita zegoena, hain zuzen ere. LABetik plangintza horretan lehenbailehen hasteko eskatu diogu Departamentuari, epaimahaiak lehenbailehen osatu ahal izateko. Prozesua itxita dago, eta, beraz, ez da inskripzio-epe berririk irekiko, ezta espezialitate berririk gehituko ere.
Gainera, hurrengo bilera baten berri eman digute, deitzeke dauden LEPen plangintzari ekiteko. 

LAB critica la falta de transparencia del Departamento de Educación con respecto a las 666 contrataciones anunciadas

Irakaskuntza 2020/10/06

El Departamento de Educación ha confirmado en Mesa Sectorial que esas 666 plazas de más que se anunciaron a finales de agosto no respoden en su totalidad a necesidades derivadas del COVID. Desde LAB criticamos duramente que a día de hoy no sepamos cuantas y cuales han sido esas contrataciones y hemos vuelto a exigir al Departamento transparencia en este y en otros asuntos.

LAB, también, ha criticado en la Mesa Sectorial el malestar de la comunidad educativa por la inacción del Departamento en varios temas que consideramos de vital importancia.

Comité de Seguridad y Comisión de Seguimiento del Pacto

Por un lado hemos criticado que desde mayo no se haya convocado el Comité de Seguridad y Salud, una situación que consideramos más grave aún estando este situación de pandemia. Opinamos que es urgente que este comité se reúna para poder trasladarle todas las quejas y preocupaciones que estamos recibiendo por parte de docentes y no docentes en este inicio de curso.

También le hemos hecho llegar al Departamento nuestro malestar por no haber convocado aún a la Comisión del Seguimiento del Pacto Educativo. Recordamos que esta comisión debe reunirse cada tres meses, algo que no se está cumpliendo, y en la que deben tratarse temas como la reducción horaria de los docentes mayores de 57 años o la asignación de más horas a los equipos directivos. Unas medidas que, como ya criticamos en este artículo, se han conseguido en el Parlamento de Navarra cuando deberían ser competencia de dicha Comisión.
Desde LAB seguiremos defendiendo la necesidad de esta Comisión para llevar a cabo una calendarización del Pacto y del presupuesto necesario para aplicar las medidas recogidas en él.

Concurso de traslados

Este curso se celebrará el concurso de traslados de ámbito estatal para cuerpos docentes y cuerpo de inspectores. El Departamento ha anunciado que la convocatoria se publicará en el BON a finales mes y que las fechas de participación irán del 5 al 26 de noviembre. Las instancias y la documentación deberán presentarse vía registro electrónico, salvo las publicaciones, que deberán entregarse de manera presencial.

Permiso por deber inexcusable

Ayer lunes 5 de octubre salió publicada en el BON la Orden Foral por la cual se recupera el permiso por deber inexcusable para todo el personal, incluido docentes, que tenga a su cargo menores de 14 años que se puedan ver afectados por el confinamiento obligatorio o el cierre de centros educativos.

Ver aquí información sobre el permiso de deber inexcusable.

Se trata de un permiso que deben conceder el director-a del centro y condicionado a la adecuada cobertura de las necesidades del servicio. Esto signfica que, de no poder concederse en el centro, se deberá solicitar una sustitución ordinaria. Desde LAB hemos criticado este punto, ya que consideramos que no soluciona la conciliación familiar.

Requisito de Máster para entrar en las listas

Desde el Departamento nos han informado de que están analizando el Real Decreto Ley 31/2020, por que el se podría incluir en listas de contratación a personas sin el Máster Universitario en Formación del Profesorado (antiguo CAP). Eso sí, de aceptarse, las personas que entrasen en las listas de contratación docente sin dicho requisito, se colocarían siempre al final de la lista. Desde LAB consideramos que a estas personas se les debería habilitar un proceso de formación pedagógica en el momento que se les contratase.

Oposición Secundaria y FP 2021

El Departamento de Educación ha confirmado su intención, siempre que la situación sanitaria lo permita, de llevar a cabo en junio de 2021 la oposición de secundaria y FP prevista el pasado mes de junio y que se retrasó debido al Civid-19. Desde LAB hemos pedido al Departamento que empiece ya en dicha planificación para poder formar los tribunales cuanto antes. El proceso está cerrado con lo cual no se abrirá nuevo periodo de inscripciones ni se añadirán nuevas especialidades.
Además se nos ha informado de una próxima reunión para abordar la planificación de las OPEs pendientes de convocar.

 

   
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA