Irak con mascarilla en clase

Inkesta: Kontaiguzu nola doan ikasturte hasiera

Irakaskuntza 2020/10/01

Jadanik hilabete pasa da ikasturte korapilatsu eta arraro honi hasiera eman genionetik. Pasa den martxotik erakundeetan (Nafarroako Eskola Kontseilua, Mahai Sektoriala, Covidari buruzko batzorde teknikoa...) zein kalean (etengabeko elkarretaratzeak, Hezkuntza Komunitate Foroan presentzia...) gabiltza egoera berri honen erronkak azaleratu eta horien inguruko soluzioak mahaigaineratzen.

Hezkuntza Departamentua mutu eta gor dabil, joan den ikasturte amaieratik egin dizkiogun proposamen nagusiei muzin eginez, baina ez dugu amore emango. Guretzat oso garrantzitsua da hilabete honetan izan duzuen esperientziaren berri izatea, aipatu erakunde horiei zuen ahotsa helarazteko eta etorkizunean izan ditzakegun borroka eremuak zehazteko. Horregatik, eta lanez gainezka egongo zarela jakinik, inkesta hau betetzea izugarri eskertuko genizuke. Bost minutu eskas kenduko dizkizu.

Inkesta egiteko sakatu hemen

Ohar honekin batera, azken hilabeteotan landu ditugun ildoak agertzen diren dokumentuak bidaltzen dizkizugu, orain arte egindako planteamenduen berri izateaz gain zure zentroan ere gure proposamenak zabaltzen lagun gaitzazun.

Aurretik mila esker!

LABen proposamenak:

descargas de archivos.orig PDF Proposamen Pedagogikoa

descargas de archivos.orig PDF Prebentzio proposamena

descargas de archivos.orig PDF Eskolara buelta ikuspegi pedagogikotik. Laburpena 

descargas de archivos.orig PDF Qualitate Plana            descargas de archivos.orig Qualitate Grafikoa

descargas de archivos.orig PDF Ebaluazio Hezitzailea

descargas de archivos.orig PDF Jantokitik Jangelara

Encuesta: Cuéntanos cómo va el inicio de curso

Irakaskuntza 2020/10/01

Ya ha pasado un mes desde que empezamos este curso complicado y extraño. Desde el pasado mes de marzo estamos tanto en las instituciones (Consejo Escolar de Navarra, Mesa Sectorial, Comisión Técnica sobre Covid...) como en la calle (concentraciones continuas, presencia en el Foro Comunitario de Educación...) planteando los retos de esta nueva situación.

El Departamento de Educación ignora las principales propuestas que le hemos hecho desde finales del curso pasado, pero no vamos a ceder. Es muy importante que conozcamos la experiencia que has tenido este mes para hacer llegar tu voz a las citadas instituciones y definir los ámbitos de lucha que podamos tener en el futuro. Por eso, y aunque sabemos que estarás saturada/o de trabajo, te agradeceríamos enormemente que rellenaras esta encuesta. Apenas invertirás cinco minutos en ello.

Haz clic aquí para hacer la encuesta

Junto con esta nota, te enviamos los documentos en los que aparecen las líneas en que hemos trabajado en los últimos meses para que, además de conocer los planteamientos realizados hasta ahora, nos ayudes a ampliar nuestras propuestas en tu centro de trabajo.

Mila esker!

Propuestas que hacemos desde LAB:

descargas de archivos.orig PDF Propuesta Pedagógica

descargas de archivos.orig PDF Propuesta Preventiva

descargas de archivos.orig PDF Resumen de vuelta a las aulas desde la pedagogía

descargas de archivos.orig PDF Plan Qualitate           descargas de archivos.orig Gráfico Qualitate

descargas de archivos.orig PDF Ebaluazio Hezitzailea

descargas de archivos.orig PDF Jantokitik Jangelara

   
 LOGO LAB NA

LAB Irakaskuntza Tfno 948 38 24 74 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. Arga 12-14. IRUÑEA