Hay 1012 invitados y ningún miembro en línea

8oro

Apirileko pedagogia feminista. Haur eta Lehen Hezkuntzan Sexualitate Askatzailea lantzeko materiala

Pedagogia feminista 2019/04/08

Duela hiru ikasturte, LAB irakaskuntzan, Pedagogia Feminista eta Askatzaileari bultzada emateko egitasmo berri bat abiatu genuen. Geroztik material andana ekoitzi dugu, nafar hezitzaileen esku gaia jorratzeko baliabide multimedia sorta ederra eskainiz. Hasiera batean gaia aldarrikatzen duten data seinalatuetan argitaratzen genituen materialak. Gerora pedagogia feminista eguneroko gauza dela eta ikasturte osoan zehar feminismoaren presentzia modu iraunkorrean bermatu behar dela ulertuta, hilabete guztietako 8an zabaldu ditugu materialak: afiliazioari, sare sozialetan zein ikastetxe guztietara.
Gaur, “8 oro martxoa da” ekimen arrakastatsu honen lehen urteurrena betetzera doanean, pausu bat haratago eman nahi dugu material berri hau aurkeztuz.

Sexu Heziketari buruzko gida haur eta lehen hezkuntzako maisu-maistrentzako 

LOTURA

LAB sindikatuan denbora dezente daramagu sexualitatea eta sexu heziketa lantzeko asmoarekin. Garrantzitsua iruditzen zaigu gaurko txikiekin honen lanketa egitea; izan ere, lanketak edo lanketa faltak haien bizipenetan zuzenean eragin dezakeelako, orainean eta etorkizunean.
Sexu heziketa ahalik eta goizenen hastea garrantzitsua dela iruditzen zaigu (sexualitatea etengabekoa delako, jaiotzetik hil arte) eta, horregatik, etapa guztietarako gida eta material zehatzak sortu nahi izan ditugu. Gure gida didaktikoaren helburua da irakaslegoarentzat, gurasoentzat eta ikasleekin esku-hartzea duen edonorentzat gakoak ematea eta, horrez gain, gerora sortu daitezkeen zalantzak osatzea. Jolasak, berriz, bidea emanen digu hori guztia Lehen Hezkuntzako ikasleekin praktikara eramateko. " Sexualitate askatzailea iruten" egitasmoa Sexu heziketari buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat izeneko gidarekin abiatu dugu, eta gure helburua da derrigorrezko hezkuntzako ziklo guztietarako gidak eta materialak sortzen jarraitzea.

Abril de aulas feministas. Guía de educación sexual para Infantil y Primaria

Pedagogía feminista 08/04/2019

Hace ya 3 años en LAB tomamos la iniciativa de dar un nuevo impulso a la implementación de la Pedadgogía Feminista y Liberadora en las aulas. Desde entonces hemos producido cantidad de material multimedia para poner a vuestra disposición. En un principio hemos trabajado de manera coyuntural en fechas concretas para distintas reivindicaciones entorno a esta cuestión y desde hace ya un año todos los 8 de cada mes.

Ahora, en el aniversario de la iniciativa "Todos los 8 son de marzo" queremos presentaros un nuevo material, en esta ocasión para trabajar la educación afectivo-sexual con nuestro alumnado.

 

Guía sobre educación sexual para profesorado de Infantil y Primara 

ENLACE

En el sindicato LAB llevamos tiempo con la intención de trabajar la Educación Sexual. Nos parece muy importante trabajar este tema con los niños y niñas de hoy, ya que este trabajo (o la falta de él) influirá directamente en su desarrollo, tanto actualmente como en el futuro.
Abordar el tema de la educación sexual lo antes posible es imprescindible, porque tenemos sexualidad siempre, desde que nacemos hasta que morimos y, por eso, hemos querido crear una guía y materiales concretos para cada una de las etapas educativas.Esta guía didáctica tiene como objetivo ofrecer pautas sobre cómo abordar la sexualidad, tanto al profesorado, como a las familias y a cualquier otro profesional que trabaje con las niñas y los niños. Tiene entre sus objetivos, asimismo, ayudar a resolver las dudas que puedan surgir durante las intervenciones. El juego hará que podamos llevar la teoría a la práctica con el alumnado de Educación Primaria. El proyecto " sexualitate askatzailea iruten" que comienza con esta Guía sobre educaciónsexual para el profesorado de Educación Infantil y Primaria nace con la intención de seguir creando guías y materiales para todas las etapas de laeducación obligatoria.

 + Info

gorria button.orig Otsailaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Urtarrilaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Abenduaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Azaroaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Urriaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Irailaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Ekainaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig Maiatzaren 8an zabaldutako materiala

gorria button.orig 2017ko M8an zabaldutako materiala

gorria button.orig 2018ko M8an zabaldutako materiala

gorria button.orig A25ean zabaldutako materiala

gorria button.orig Emozio hezkuntza lantzeko materiala

 
 

 

   

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB