twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 SZK pshtutera handi

Tuteran lan istripuz hildako langilearen aurrean elkarretaratzea burutu dugu

Sin Fronteras 2019/6/11

Asociación Navarra Sin Fronteras enpresako emakume langile bat hil da Tuteran –Mª Elena O. G., 59 urtekoa-, enpresa horrek kudeatzen duen etxerik gabeko pertsonendako aterpetxean eta horri salatzeko elkarretaratzea burutu dugu. Lehenbiziko txostenen arabera lan istripu ez traumatikoa den arren, LAB sindikatuak adierazi nahi du beharbada lan baldintzak eta beharbada prebentzio neurrien falta izan daitezkeela heriotz tamalgarri hau eragin dutenak.

LAB sindikatutik gure doluminik sentituena helarazi nahi diegu senide eta lagunei eta gure elkartasun osoa langileei.

Etxerik gabeko pertsonendako Tuterako aterpetxea zerbitzu publikoa da, baina pribatizaturik dago eta hori dela kausa ez da zuzenean kontrolatzen ea Arrisku Prebentzioen Legea behar bezala betetzen ote duten eta, beraz, lan eremua osasunarendako kaltegarriak diren arriskuez libre ote dagoen. Tuterako aterpetxe hori gizarte bazterketan erortzeko arriskuan diren pertsonendako baliabide bat da eta, beraz, arrisku psikosozialak handiak dira oso.

Berriz ere lan istripu ez traumatiko tamalgarri bat salatu beharrean gaude, eta beharrezkoak diren prebentzio eta antolakuntza neurri guztiak har daitezen exijitzen dugu, ezein langilek lantokian batere minik jasan ez dezan. Horretarako, noski, enpresek jarrera proaktiboa hartu behar dute prebentzioan, neurri prebentiboak hartuz, langileen osasuna zainduz, bakarkako lanak baztertuz eta langileak berehalakoan artatzeko laguntza sistemak ezarriz.

Nos hemos concentrado para denunciar el accidente laboral mortal de Tudela

Sin Fronteras 2019/6/11

Ante el fallecimiento de una empleada –Mª Elena O. G., de 59 años- de la empresa Asociación Navarra Sin Fronteras en el albergue PSH de Tudela hemos realizado una concentración de denuncia. Si bien es cierto que según los informes nos encontramos ante un accidente laboral no traumático, el sindicato LAB quiere señalar que las condiciones laborales en las que trabajaba, y la falta de medidas preventivas podrían ser susceptibles de ser el desencadenante de este fatal suceso.

Desde el sindicato LAB queremos mostrar nuestro más sentido pésame a familia y amigos/as y nuestra solidaridad a toda la plantilla.

Cabe decir que el albergue para personas sin hogar (PSH) de Tudela es un servicio de titularidad pública que ha sido privatizado y que ello, entre otras cuestiones, genera la falta de control directo sobre el cumplimiento de la Ley de Prevención de Riesgos y, por lo tanto, la garantía de un entorno laboral libre de daños para la salud. El centro de trabajo es un recurso destinado a personas en riesgo de exclusión social y por lo tanto, la exposición a riesgos de carácter psicosocial es elevado.

Una vez más nos vemos en la obligación de denunciar este lamentable accidente laboral no traumático y exigir que se adopten las medidas preventivas y organizativas pertinentes para que ninguna persona trabajadora sufra ningún daño a la salud por el desempeño de sus funciones. Para ello, la actividad preventiva de las empresas debe ser adecuada, adoptando las medidas preventivas oportunas, vigilando la salud de los y las trabajadoras, evitando los trabajos en soledad y dotándose de un sistema de asistencia y de ayuda inmediata en caso de que se trabaje en solitario.