twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK zaintzazaindu txiki

Gizarte zerbitzuen ratioak arautzen dituen 1991ko dekretua behingoz aldatzea exijitzen dio LABek Nafarroako Gobernu berriari

Soziokomunitario 2019/5/31

Aspaldiko arazoa da Nafarroan langile eskasia izatea desgaitasunari, adin txikikoei, familiei, hirugarren adinari eta gizarte bazterketari eskaintzen zaizkien zerbitzuetan. Egoera horrek, alde batetik, erabiltzaileen zaintzan eskaintzen den kalitatea urriagoa izatea eragiten du eta, bestetik, langileen osasuna okertzea dakar.

Nafarroan, erabiltzaile-langile erlazioa 1991ko 209 Foru Dekretuan arautzen da. Dekretu horrek ia 30 urte dauzka, zaharkiturik dago, eta ahalik eta lasterren eguneratu behar da, agertu diren beharrei erantzunen zaiela berma dadin.

Xede horretan, 2016ko otsailean LAB sindikatuak sektoreko langileen artean sinadurak biltzeari ekin zion. Aste batzuetan 11.258 sinadura bildu zituen eta Nafarroako Gobernuari helarazi genizkion, Dekretua egungo errealitateari egokitu zekion eskatuz.

Ordu hartan ere lan saio bat egin zen Nafarroako Parlamentuan, Gizarte Politiketako Batzordean, eta han talde parlamentario guztiek bat egin zuten agerturiko aldarrikapenekin; eta denek aho batez ebazpen bat atera zuten,

Gobernua dekretua gaurkotzera premiatzen zuena. 2017-2018 ikasturtean, enpresetako delegatuekin ahalduntze kanpaina egin zuen LABek, eta mobilizazio baten bidez Nafarroako Jauregiraino eraman zuen aldarrikapena 2018ko ekainaren 14an.

Miguel Laparrak zuzentzen duen Gizarte Eskubideen Departamentuak konpromisoa hartu zuen batzorde parte-hartzaile bat osatzeko foru dekretuaren gaurkotzean ekarpenak egite aldera. Aitzitik, oraindik ez dute batzorde hori eratu.

Zain gaude. Eta, horregatik, Nafarroako Gobernu berriari eskatzen diogu lehenbailehen ekin diezaion dekretua aldatzeko prozesuari eta bide horretan berma dezala gizarte eragile guztien parte-hartzea.

LABek argi uzti nahi du lanean segituko duela, mobilizatzen eta aldarrikatzen, zerbitzu sozialetako langileen kopuruak eta artatze denborak handitzeko. Bada garaia erabiltzaile-langile ratioak modu duin batean arautzeko, langileen osasuna eta gizarte zerbitzuen kalitatea hobetze aldera.

Iruñea, 2019ko maiatzaren 31

LAB exige al nuevo Gobierno de Navarra que actualice de una vez del decreto de 1991 que regula los ratios de los servicios sociales

Soziokomunitario 2019/5/31

Los altos ratios actuales merman tanto la salud de las trabajadoras como la calidad del servicio prestado. LAB piensa que ya es hora de acometer esa actualización, algo que ya pidió en 2016 todo el arco parlamentario.

La falta de personal en los diferentes servicios sociales de atención a la discapacidad, menores, familia, tercera edad y exclusión social, es un problema histórico en Navarra. Esto provoca por un lado, una merma de la calidad en la atención a las personas usuarias, y por otro, el deterioro de la salud de las trabajadoras. En Navarra la relación de plantilla-usuarios en los citados servicios viene regulado por el Decreto foral 209 de 1991. Un decreto que tiene casi 30 años, que esta desfasado y debe actualizarse a la mayor brevedad posible, para garantizar que responda a las necesidades planteadas.

En ese sentido, en febrero de 2016 el sindicato LAB inició una recogida de firmas entre las trabajadoras del sector y tras varias semanas de campaña se logró recoger 11.258. Esas firmas se entregaron al Gobierno de Navarra para exigirle que adecuara el decreto a la realidad actual.

También se realizo una sesión de trabajo de la Comisión de Políticas Sociales en el Parlamento de Navarra, donde todo el arco parlamentario respaldó las reivindicaciones planteadas, plasmándose esa voluntad en una resolución del Parlamento donde se instaba, por unanimidad, a modificar el decreto. Durante el cuso 2017-2018 LAB llevó a cabo una campaña de empoderamiento de los y las delegadas de prevención en las empresas, que culminó con una movilización a las puertas del Palacio de Navarra el 14 de junio de 2018.

El Departamento de Derechos Sociales que dirige Miguel Laparra se comprometió a la creación de una comisión participativa donde todos los agentes que así quisieran pudieran aportar en positivo para modificar ese decreto foral. Por desgracia, a día de hoy esa comisión todavía no ha visto la luz; seguimos esperando a que se publique ese decreto y/o a que nos den la opción de poder hacer aportaciones al respecto. Por lo tanto, exigimos al nuevo Gobierno de Navarra que acometa cuanto antes esta necesaria modificación y que para ello cuente con la participación de los diferentes agentes sociales.

LAB seguirá trabajando, movilizándose y reivindicando para que se aumenten las plantillas y los tiempos de dedicación en los servicios sociales. Es hora de que la relación usuarias-profesionales sea regulada de manera digna, para que no siga suponiendo un empeoramiento de la salud de las trabajadoras y de la calidad de los servicios.

Iruñea, 31 de mayo de 2019