twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
SZK santazita handi

Santa Zita greba eginen du hitzarmen duin baten alde

Helduen egoitzak 2019/05/30

San Martin Unxeko Santa Zita egoitzako langileok, berriz ere, ukabila altxatu dugu Idea enpresak (Innovación y Desarrollo Asistencial) azaldu duen intrantsigentziaren eta pasotismoaren aurrean, hitzarmen duina lortze aldera aurkeztu ditugun proposamenen harira.

Hori dela eta, ekainaren 1ean eta 2an, larunbatean eta igandean, greba partziala deitu dugu, gure lan-baldintzak errespetatuak eta baloratuak izan daitezen.

Denbora gehiegi eman dugu (2018 ekainaz geroztik) Enpresa Hitzarmena sinatzea lortu nahian eta hitzarmen duin bat negoziatu nahian, eta alde sozialak pauso ugari egin ditu bide horretan. Hitzarmena lortzearren, gure hasierako asmoak sarritan jaitsi egin ditugu (2018ko abenduan eta 2019ko maiatzean, esate baterako), Baina aski da! Ez gara gehiago makurtuko! Gure lana baloratu egin behar da, gure adinekoen zaintza-lana baloratu egin behar da!!

Lehenbiziko mobilizazioaren ondoren, bilera pare bat egin dugu zuzendaritzarekin. Bilera horietatik ateratzen garenean, gure irudipena da adarra jotzen ari zaizkigula: mahai gainean jartzen dituzten proposamenak gero ez dira aktetan ageri. Eta horrela, behin eta berriz. Sindikatuarekin biltzen saiatu dira, ordezkari sindikalei ezer esan gabe. “Lan bera, soldata bera” oinarrizko printzipioa urratzen dute, soldata baxuagoak proposatuz gure atzetik datozenentzat. Enpresaren informazio ekonomikoari dagokionez, benetako kontuak ezkutatzen dizkigute. %19,3 igo dute egoitzako plaza pribatuaren prezioa adineko jendearentzat. Plaza itunduez den bezainbatean, bere horretan segitzen dute: haien iritziz, ezinezkoa da Nafarroako Gobernuarekin dagoen ituna berritzea, baina ongi dakigu inguruko egoitza gehienetan plaza itundu gehiago eskatzen ari direla. Zer egin nahi dute gure egoitzarekin? Itxi?

Egoera honek baditu arduradunak: Rafael Sánchez Ostiz, Idea enpresaren arduraduna; Eduardo Castillo abokatua, negoziazioaren buru ari dena, behin eta berriz kontraesanetan aritzen baita; eta egoitzako zuzendaria, Rafael Cortijo Gorraiz, Guadiana ibaia bezala agertu eta desagertzen dena.

Horren guztiaren aurrean, guk lan baldintza duinen alde borrokan segituko dugu. Horregatik, larunbatean eta igandean (egun horretan Ardo Gorriaren festa ospatzen da gure herrian), grebara joateko prest gaude, gure eskubide guztiak bermatzen dituen hitzarmen kolektibo baten alde eta San Zita egoitzak eta bertako langile guztiek etorkizuneko proiektu bat izan dezagun.

San Martinen, 2019ko maiatzaren 30ean.

Santa Zita ira a la huelga por un convenio digno

Residencias 3ª edad 2019/05/30

Las trabajadoras de la Residencia Santa Zita en San Martín de Unx, volvemos a levantar el puño de la dignidad ante la intransigencia y el pasotismo de la empresa Idea (Innovación y desarrollo Asistencial).

El sábado y domingo días 1 y 2 de junio, hemos convocado una Huelga parcial para hacernos oír y que nuestras condiciones de trabajo sean respetadas y valoradas.

Ya es demasiado el tiempo que llevamos intentando conseguir la firma del Convenio de Empresa (desde Junio 2018), intentando negociar un convenio digno y muchos los pasos que la parte social a dado en aras a la consecución de un convenio, hemos rebajado nuestras pretensiones iniciales continuamente, (y más concretamente en diciembre de 2018 y mayo 2019), ya vale!!, no podemos bajar más!!, nuestro trabajo tiene que tenerse en cuenta, el trabajo de cuidado de nuestros ancianos y ancianas tiene que ser valorado!!.

Tras las movilizaciones anteriores, hemos tenido un par de reuniones de las cuales hemos salido con la sensación de que nos están tomando el pelo, en la mesa lanzan unas propuestas que luego cuando nos pasan el acta desaparecen…. Y otra vez a lo mismo…. Donde dije digo, digo Diego…., han intentado hacer reuniones con el sindicato a espaldas dela representación sindical, están intentando vulnerar el principio fundamental de a igual trabajo igual salario proponiendo unas condiciones salariales inferiores a quienes vengan detrás nuestra, con respecto a la información económica de la empresa, continúan sin darnos las cuentas reales, a los abuelos y abuelas de la residencia se les ha subido un 19,3% el precio de la plaza privada, y con respecto a las plazas concertadas, continúan diciendo que ven inviable la renovación con el Gobierno de Navarra, cuando somos conscientes de que la mayoría de residencias en la zona están solicitando más plazas concertadas. ¿Qué quieren hacer con esta Residencia? ¿Acaso pretenden cerrarla?….

La irresponsabilidad de Rafael Sánchez Ostiz como responsable de la Empresa Idea – Innovación y desarrollo asistencial- , poniendo a cargo de la negociación a Eduardo Castilla (abogado muy dado al donde dije…..) y al Director de la Residencia Rafael Cortijo Gorraiz quien aparece y desaparece como el Guadiana… nos ha traído a esta situación.

No vamos a dejar de luchar en defensa de unas condiciones de trabajo dignas, este sábado y domingo (fiesta del Rosado en San Martínd e Unx) y los días que haga falta hasta conseguirlo, nosotras estamos dispuestas a acudir a la Huelga y luchar por una negociación del Convenio Colectivo con garantías, por un futuro para la residencia de Santa Zita y las personas que trabajamos en ella y para las personas residentes……..
y Idea…????

En San Martín a 30 de mayo de 2019.