twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
SZK mahai ez irekiera handia

CCOOk eta UGTk lortu dute Nafarroako Esku-hartze Sozialeko I. Hitzarmenaren negoziazio mahaia ez eratzea: negoziazio prozesua arriskuan da

Esku-hartze soziala 2019/4/4

descargas de archivos.orig PDF INFO Kontu tekniko batzuen inguruko gezurrak zabalduz, CCOOk eta UGTk lortu dute ANEIS patronalak ez eratzea negoziazio mahaia 2019ko martxoaren 27an, eta negoziazio prozesua arrisku larrian utzi dute.

LABen urte asko daramatzagu borrokan Nafarroako esku-hartze sozialeko lehenengo hitzarmena sina dadin, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin duten bezala. Hitzarmen hori gure lana aitortua izateko behar dugun tresna da, sektore honetan Nafarroan aritzen garen langile guztiek egonkortasuna eta baldintza duinak izan ditzagun.

Urteak eman ditugu sukaldeko lana egiten entitateekin eta administrazioarekin, gainerako sindikatuekiko ekintza-batasuna bilatuz, betiere gardentasunaren eta erantzukizunaren bidetik. Kalean mobilizatu gara eta besoz beso lan egin dugu gure delegatu eta afiliatuekin, baita hitzarmen hori etorkizunaren sinonimoa dela uste duten sektoreko langile askorekin ere.

Martxoaren 7an, LAB, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek patronalarekin adostu genuen martxoaren 27an negoziazio mahaia eratzea, eta hala jakinarazi genien formalki bai Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari (CEN) baita ANEIS ugazaben elkarteari ere.

Martxoaren 26an, negoziazio mahaia eratzearen bezperan, bilera batera joan ginen Lan Auzitegira, lau sindikatuok ordezkagarritasun ziurtagiriak konparatzeko eta negoziazio egutegi bat proposatzeko (tramite horiek ezinbestekoak ziren biharamunean negoziazio mahaia eratzeko). Finkatutako ordua baino lehen iritsi ginen, eta ikusi genuen CCOOren eta UGTren ordezkariak bilduta zeudela hango gela batean guri ezer esan gabe.

4 sindikatuon bilera hasi zenean, CCOO eta UGT, besotik helduta, ordura arte ezagutzen ez genituen datu batzuk ematen hasi ziren, eta esan zuten baldintza batzuk bete gabe ezin zela mahaia eratu hurrengo egunean:

1.- Esaten digute, estatuko hitzarmenaren arabera, beharrezkoa dela hitzarmen horretako batzorde paritarioari baimena eskatzea (kasualitatez CCOOk eta UGTk osatzen dute batzorde hori) eta haien baimenik gabe legez kontrakoa dela Nafarroako negoziazio mahaia eratzea. Hitzarmenaren 11.6 artikuluak zera dio Batzorde Paritarioari buruz: “lurralde-eremu txikiagotan irekitzen diren negoziazioei buruzko informazioa jasotzea”. Ez du ezer esaten lehenago jakinarazi behar zaionik, eta, are gutxiago, baimena eskatu behar zaionik. Une horretan berean, hitzarmena eskuan genuela, gezurretan ari zirela esan genien.

2.-Esaten digute badagoela Txertatze Soziolaboraleko Enpresen (EIS direlakoen) patronal bat, eta haiekin bildu direla, eta jakinarazi dietela beren eremurako negoziazio prozesu bat ireki nahi dutela. CCOOren eta UGTren iritziz, horrelako enpresetarako aplikazio eremua Nafarroako Esku-hartze Sozialeko hitzarmena litzateke, eta, hala, haiei negoziazio mahaiaren irekieraren berri eman ezean, aurkaratzen ahalko dutela eta legez kontrakoa deklaratu. LABek EIS enpresa mota horien ordezkari batekin hitz egin zuen, eta esan ziguten ez daudela patronal gisa eratuak. Beraz, ez gaude behartuak haiei ezer jakinaraztera.

3.- Esaten digute estatuko hitzarmenak galarazten duela Nafarroan eremu funtzionala negoziatu ahal izatea, estatuko hitzarmenarena bezalakoa izan behar delako (4 sindikatuok, prozesuaren hasieratik, eremu funtzional bat finkatua genuen). Badaezpada ere, estatuko hitzamenera jo genuen horri buruzko informazio bila: 3. artikuluan, sektoreko negoziazio kolektiboaren egiturari dagokionez, hirugarren eta bosgarren paragrafoetan, CCOOren eta UGTren argudioak desmuntatzen dira. Hona zer dioen hitzarmenak hitzez hitz: “hitzarmen autonomikoetan edo probintzialetan konkurrentzia arauek eragina izanen dute baldin eta eremu funtzionalak partez edo osorik berdinak badira”. Eta aurrerago: “eremu autonomikoa edo probintziala duen hitzarmen batean edozein gairi buruz xedatzen denak eragina izan dezake hitzarmen honen gainean, indarra duen bitartean, baina, kasu horretan, hitzarmen honetan araututakoa errespetatuko da, gutxieneko baldintza gisa”. Ez du ezer esaten eremu funtzionalari buruz.

CCOOk eta UGTk azaldutakoa gure aholkulari juridikoekin eztabaidatu ondoren, berretsi genuen ez dagoela ezer galarazten duenik gure hitzarmenaren negoziazioari hasiera ematea. Berme guztiak genituela egiaztatu genuen, eta hurrengo egunerako deialdiari eutsi genion.

Martxoaren 27an, alderdiak bildurik, bilera hasi zen. LABek ordezkagarritasun ziurtagiriak * eraman zituen (LAB % 72, CCOO % 16, UGT eta ELA % 3), baita sektoreko langile kopuruari buruzko hainbat datu eta negoziazio mahaia eratzeko akta ere. CCOOk eta UGTk bezperan erabilitako argudio faltsu berberak azaltzen dituzte (segurtasun juridikoaren izenean, gezurrak esanez). ANEISeko ordezkariak zalantzan hasten dira.

LABek beste bi proposamen egiten ditu (biak ala biak legezkoak) mahaia egun horretan berean eratu ahal izateko, baina CCOOk eta UGTk ez dituzte onartzen, eta azkenean lortzen dute patronalak atzera egitea eta eraketa akta ez sinatzea.

LABeko ordezkariek adierazi genuen tramite hori atzeratzea oso arriskutsua zela; izan ere, apirilaren 3an estatuko hitzarmenaren Batzorde Paritarioa elkartuko da, eta CCOOk, UGTk eta estatuko patronalak negoziatzeko eskumenak kentzen ahal dizkigute, bi sindikatu horiek beste negoziazio probintzial batzuetan egin duten bezalaxe.

Ez dugu oso garbi zergatik bi sindikatu horiek saboteatu nahi duten Nafarroako esku-hartze sozialeko lehenengo hitzarmenaren negoziazioaren hasiera. Oso argi dugu, ordea, ez dugula onartu behar Madriletik negoziazio gaiak ezartzea edo mugatzea, ez eta inork ere boikoteatzea negoziazio mahaiaren eraketa halako arduragabekeriaz, eta funtsik gabe gainera. Horregatik erabaki dugu informazio hau argitaratzea, sektoreko langile guztiek jakin dezaten zer gertatu den.

Apirilaren 11n, arratsaldeko 16:00etan, negoziazio mahaia eratzeko beste bilera bat eginen dugu.

* 4 sindikatuek adostutako eremuan duten ordezkagarritasunari buruzko datu ofizialak, martxoaren 6an bilduak. Iturria: Lan Departamentua.

 

CCOO y UGT consiguen que no se abra la mesa negociadora del primer convenio de Navarra de intervención social, poniendo en riesgo la negociación.

Intervención social 2019/4/4

descargas de archivos.orig PDF INFO Utilizando la mentira sobre asuntos técnicos, CCOO y UGT han conseguido que la patronal de intervención social ANEIS no constituya la mesa negociadora este 27 de marzo de 2019, poniendo en grave riesgo la negociación.

Desde LAB llevamos años trabajando para conseguir que en Navarra tengamos de una vez por todas convenio de intervención social al igual que en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Siempre hemos entendido que este convenio será la herramienta para que se reconozca el trabajo que desempeñamos, dotando de condiciones dignas y estabilidad a todas las trabajadoras y trabajadores de todo el sector en Navarra.

Años realizando trabajo de cocina con entidades, administración y articulando una unidad de acción con el resto de sindicatos, siempre desde la transparencia y desde la responsabilidad. Nos hemos movilizado en la calle y hemos trabajado codo con codo a parte de con nuestr@s delegad@s y afiliad@s con muchas personas trabajadoras del sector que creen que este convenio es sinónimo de futuro.

El 7 de marzo, los sindicatos LAB, CCOO, UGT y ELA acordamos con la patronal abrir la mesa de negociación el día 27 de ese mes, y nos encargamos de realizar la comunicación formal a la Confederación de Empresarios de Navarra (CEN) y a la patronal ANEIS.

El día 26, un día antes de la apertura de la mesa negociadora, acudimos a una reunión previa en el Tribunal Laboral, en la cual los 4 sindicatos teníamos como orden del día el contraste de los certificados de representatividad y proponer un calendario de negociaciones, todo ello necesario para llevar a la conformación de mesa del día siguiente. Nos sorprendió, para mal, que al llegar minutos antes de lo acordado, nos encontramos con l@s representantes de CCOO y UGT en una sala a parte manteniendo una reunión previa a nuestras espaldas.

Ya en la reunión oficial de los 4 sindicatos, CCOO y UGT, en formato tándem, nos empiezan a dar datos inexistentes hasta la fecha, según los cuales no podíamos constituir la mesa al día siguiente:

1- Nos dicen que el convenio estatal nos obliga a tener que pedir permiso a la comisión paritaria del mismo que, casualidades de la vida, está conformada por CCOO y UGT y que sin su permiso sería ilegal constituir la mesa de negociación de Navarra. El convenio en el Art. 11 punto 6 dice sobre la Comisión Paritaria: “Ser informada de la apertura de negociación en ámbitos territoriales inferiores” . No dice ni que hay que informar con anterioridad ni mucho menos, nada de pedir permiso. En ese mismo momento con el convenio en la mano les trasladamos que nos están mintiendo.

2- Nos dicen que existe una patronal de Empresas de Inserción Sociolaboral (EIS), con la cual se han reunido, y que les han trasladado que quieren abrir un proceso de negociación para su ámbito. CCOO y UGT entienden que el ámbito de aplicación para los EIS sería el convenio de intervención social de Navarra, y que al no comunicarles la apertura de la mesa, la podrían impugnar y ésta sería ilegal. Desde LAB, contactamos con una persona representante de los EIS y nos traslada que no están constituidas como patronal, situación en la cual sí tendríamos que haberles avisado.

3- Nos dicen que el convenio estatal impide poder negociar el ámbito funcional en Navarra y dicen que debe ser el mismo que en el estatal. En referencia a que los 4 sindicatos ya teníamos acordado un ámbito funcional desde los inicios del proceso, revisamos el convenio estatal en lo referido al respecto, en su articulo 3, estructura de la negociación colectiva en el sector, en los párrafos tercero y quinto, desmonta el argumento de CCOO y UGT, citando textualmente que “las reglas de concurrencia a los convenios autonómicos o provinciales afectarán a aquellos que sus ámbitos funcionales coincidan en parte o en su totalidad” y que “el presente Convenio [...] durante su vigencia, podrá ser afectado en cualquier materia por lo dispuesto en convenio de ámbito autonómico o provincial respetando como condiciones mínimas las reguladas por el presente Convenio” en distintas materias, sin hacer mención al ámbito funcional.

Tras contrastar con nuestra asesoría jurídica en materia de negociación colectiva lo argumentado por CCOO y UGT, confirmamos que nada impide que iniciemos con total garantía la tan ansiada apertura de la negociación de nuestro convenio, por lo que mantenemos la convocatoria para el día siguiente.

Reunidas las partes el día 27, iniciamos la reunión. LAB acude con el trabajo hecho, aportando los certificados de representatividad * (LAB 72%, CCOO 16 %, UGT y ELA 3 %), el número de trabajadoras del sector y el acta de constitución de mesa negociadora. CCOO y UGT, faltando a la verdad en nombre de la seguridad jurídica, utilizan los mismos argumentos falsos que el día anterior, provocando dudas en la representación de ANEIS.

Desde LAB lanzamos otras dos propuestas (legales también) para intentar constituir la mesa ese día, pero CCOO y UGT se niegan a aceptarlas y consiguen que la patronal, que venía dispuesta, al final no firme la apertura.

Desde LAB advertimos del grave riesgo que suponía el aplazo, ya que el 3 de abril se reunia la Comisión Paritaria del convenio estatal, en la cual CCOO, UGT y patronal estatal pudieran quitarnos competencias de negociación, tal y como ya lo han hecho estos dos sindicatos en contra de otras negociaciones provinciales.

No tenemos claro cuál puede ser el motivo por el que estos dos sindicatos se han empeñado en sabotear el inicio de la negociación, de lo que tendría que ser el primer convenio de intervención social de Navarra. Pero lo que sí tenemos claro desde LAB, es que no vamos a permitir que nos quiten o impongan materias de negociación desde Madrid, ni que nadie sabotee la apertura de mesa de manera tan irresponsable y gratuita, por lo cual, hemos decidido publicar esta información, para conocimiento de todo el sector.

El próximo 11 de abril a las 16:00 de la tarde, se celebrará una nueva reunión para conformar la mesa negociadora.

* Datos oficiales del Departamento de Trabajo a fecha 6 de marzo sobre la representación de los 4 sindicatos en base al ámbito acordado.