twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
szk hitzarmena irekiera handi

Duela hiru urte abiatutako bidearen ondoren, Nafarroako esku-hartze sozialeko lehen hitzarmenaren mahai negoziatzailea irekitzeko hitzordua dugu

Esku-hartze soziala 2019/3/25

Nafarroako Esku-hartze Sozialaren arloko I. Hitzarmena aldarrikatuz bide luzea egin ondoren, azkenean, martxoaren 27an negoziazio mahaia eratuko da, ANEIS ugazaben elkarteak (Esku-hartze Sozialeko Entitateen Nafarroako Elkartea) eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek osatua.

Hortik aurrera, negoziazioa hasiko da, eta buru belarri lan eginen dugu sektorea duindu eta gure lan baldintzak hobetuko dituen lan araubide bat adosteko.

Une historiko batean gaude. Eta horregatik azpimarratu nahi dugu ezin garela gelditu negoziazioak ematen duenari begira. Aitzitik, gure iritziz, sektoreko langile guztiak subjektu aktiboak izan behar gara eta aktiboki parte hartu beharko genuke prozesu honetan zehar sortzen diren aukera eta gune guztietan. Behar-beharrezkoa da urte hauetan guztietan egin dugun indar-metaketa biderkatzea eta guretzat hain garrantzitsua den tresna hau (hitzarmen sektoriala) lortzeko borrokatzea.

Gure esku dago behar adina bulkatzea gure lanbideak merezi dituen duintasuna eta etorkizuna izan ditzan.

Nafarroako esku-hartze sozialaren arloko hitzarmen sektorialaren aldeko LABeko talde eragilea

 

Tres años despues del camino emprendido, ya tenemos fecha para la apertura de la mesa de negociación del I convenio sectorial de Intervención social de Nafarroa

Intervención social 2019/3/25

Después de un largo recorrido trabajando por la creación del I Convenio de Intervención Social en Navarra, el próximo 27 de Marzo se conformará la mesa negociadora, formada por la patronal ANEIS (Asociación Navarra de Entidades de Intervención Social) y los sindicatos LAB, CCOO y UGT.

A partir de esta fecha, se abrirá la negociación donde trabajaremos por dar una regulacion laboral que permita dignificar el sector y lograr unas mejores condiciones laborales.

Estamos ante un momento histórico, en el cual, queremos remarcar la importancia de no quedarnos a la expectativa de lo que vaya sucediendo en la negociación, sino que creemos que todas las trabajadoras del sector tenemos que ser sujetos activos, tomando parte activamente en este proceso, en todos los espacios y oportunidades que se presten a ello. La acumulación de fuerzas que llevamos tiempo trabajando, es necesario que la multipliquemos y luchemos para conseguir esta herramienta (convenio sectorial) tan importante.

Está en nuestras manos empujar lo suficiente para que podamos dignificar y dotar de futuro a nuestra profesión.

Grupo motor de LAB por un convenio sectorial de intervención social de Navarra.