twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
SZK kotxe karabana

Nafarroako esku-hartze sozialaren arloko hitzarmen sektorialaren alde martxan

Esku-hartze soziala 2019/2/5

descargas de archivos.orig Kartela  Esku-hartze sozialaren sektorean lan egiten dugonok borrokan segitzen dugu Nafarroan esku-hartze sozialaren sektorerako hitzarmen bat sina dadin. Hitzarmen hori lortzea oso garrantzitsua da guretzat, horri esker gure sektorearen lan baldintzak adostu, duindu eta arautzea lortuko genukeelako, eta, aldi berean, gure lanpostuetan jasaten dugun egiturazko prekarietateari bukaera emateko oinarriak jarriko liratekeelako.

Une honetan, sektoreko enpresek ugazaben elkarte bat noiz eratuko zain gaude, hori baita negoziatzen hasteko ezinbesteko urratsa.

Abenduaren 22an kalejira bat egin genuen Iruñeko alde zaharrean barna gure eskubideak defendatzeko eta hitzarmen sektorial duin bat eskatzeko. Ez dugu etsi behar, eta gure helburua lortzeko borrokan segitu beharra dugu. Horregatik, auto karabana bat antolatu dugu otsailaren 20rako, goizeko 11:00etan, Eroski Iruña hipermerkatutik abiatuta.

Hitzarmen sektorialari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, eman izena hurrengo helbidean: labur.eus/EHSdifusioa

En marcha por un Convenio de intervención social en Navarra

Intervención social 2019/2/5

descargas de archivos.orig Cartel Las personas trabajadoras en el sector de la intervención social seguimos luchando por un Convenio de sectorial de interveción social en Navarra. La importancia de este Convenio es crucial ya que significaría acordar, dignificar y regular las condiciones laborales de nuestro sector, y poner las bases para terminar con la precariedad estructural que sufrimos en nuestros puestos de trabajo.

Seguimos a la espera de que las empresas se conformen como patronal, paso imprescindible para poder empezar con las negociaciones.

El pasado 22 de diciembre salimos a la calle en un calejera festiva para reinvindicar nuestros derechos y pedir un Convenio Sectorial digno. Vemos importante seguir luchando para conseguir nuestros objetivos, por ello las trabajadoras hemos organizado una caravana de coches que se realizará el próximo 20 de febrero, a las 11:00, y que saldrá desde el parking del hipermercado Eroski Iruña.

Si quieres recibir información acerca del convenio sectorial, date de alta en el siguiente enlace: labur.eus/EHSdifusioa