twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
Screenshot at 2018 12 17 08 58 16

::IRITZIA::
Esku hartze sozialeko hitzarmen sektoriala lanbidea duintzeko eta arautzeko

Esku Hartze Soziala 2018/12/17

Esku-hartze sozialean lan egiten dugun profesionalok heziketa eta lanbide-prestakuntza handiko pertsonak gara. Betetzen dugun zereginean gure inplikazioaren eta konpromisoaren maila gorena da, erabiltzaileak elkartu daitezen eta gure eginkizunak lagundu diezaien haien prozesu pertsonalean.
Gure lanbidean langile gehienak emakumeak dira. Gaur egun ez ezik, baita karitate, ongintza eta boluntariotza bidez, gizarte bazterketa egoeran zeuden pertsonen ardura hartzen zen garaian ere.
Gure sektorea guztiz desarautua dago, gure lan baldintzak ezegonkorrak dira, soldatak oso apalak dira, ez zaigu onartzen gauekotasuna, txandaka zein jaiegunetan lan egiten dugu, neurrigabeko ratioak ezartzen zaizkigu, lanetik deskonektatzen uzten ez dizkiguten opor-irizpideak ezartzen zaizkigu,... Honi gehitzen badiogu jasan ohi ditugun arriskuak (erasoak, batzuetan muturrekoak, estresa eta antsietatea, laneko gaixotasuntzat onartuak ez daudenak), gure egoera, askotan, jasangaitza bihur daiteke. Txandaketa asko ematen dira, eta hauek, une jakin batzuetan, gure laneko jardunari egiten dio kalte eta gure esku-hartzearen kalitateari eragiten dio zuzenean.
Gure lanbideak behar bezala erregularizatu behar dira, ez du, egoera itxuratzeko, adabakirik behar, gure lana eta esku-hartzea ezegonkorrak izaten iraun ez daitezen.
Gizarte mailan, gure zeregina eta baldintzak ez dira batere ezagutzen. Askotan, gure senideak eta lagunak harri eta zur geratzen dira azaltzen diegunean zertan dautzan gure lana, pairatzen ditugun arriskuak, eta batez ere, gure lan baldintzak. Jendeak okerreko ustea du; gure lanbidea ezagutzen dutenek uste dute gure lan baldintzak hobeagoak direla, eta ongi “zaintzen” gaituztela enpresek nahiz administrazioak. Gure lanbide eginkizuna onartzen da, baina gure lana ez da egokiro balioesten.
Gure lanbidea arautuko duen Esku-hartze Sozialaren Sektore Hitzarmena behar dugu, non honetan lan egiten dugunok onartuak eta balioetsiak sentituko garen, gure egoera arautuko den eta aspaldidanik murgilduak gauden laneko behin-behinekotasunarekin amaitzeko bideari ekinen zaion.
Duela hilabete asko enpresak patronal gisa antola daitezenaren zain gaude; urrats honi beharrezkoa eta ezinbestekoa deritzagu negoziazio mahaiari ekiteko. Darabilten lasaitasunak eta moteltasunak kezkatzen gaituzte. Lanean diraugu baldintza ezegonkor beretan, fisikoki, psikologikoki eta soldata mailan, hainbat arazo pairatzen dituzten pertsonekin (gizarte-baztertze egoeran dauden pertsonak, babesik gabeko adingabeak, emakume gaizkituak,...); pertsona hauek gehiagotan hartu behar dira gogoan. Gure zereginak bokazio maila handia eskatzen du; profesionalak izanik, kalitateko esku-hartzea bermatzen dugu, eta askotan ahanzten dugu lan egoera ezegonkorra dela, erabiltzaileen beharrak lehenetsiz.
Xede horretan, abenduak 22 izanen dituenean, 13:00etan, kalejiran abiatuko gara Hezitzaileen Eskolatik (Kale Nagusia 65, Katakrak aurrean) gure problematika jendartean salatzeko eta Esku-hartze Sozialaren Sektore Hitzarmena eskatzeko.
Sektoreko profesionalak animatzen ditugu batez ere, eta Nafarroako gizarteari oro har, deialdi honetan parte hartzera.

Nafarroako LABeko Esku Hartze Sozialeko ordezkaritza sindikala

::OPINIÓN::
Convenio sectorial de intervención social para dignificar y regularizar la profesión

Intervención Social 2018/12/17

Las profesionales que trabajamos en intervención social somos personas con una alta cualificación formativa y profesional. En el trabajo que realizamos nuestro grado de implicación y compromiso es máximo para que las personas usuarias vinculen y nuestro trabajo les pueda ayudar en su proceso personal.
En nuestra profesión la mayor parte de las trabajadoras son mujeres. No solo en la actualidad, sino también en tiempos en los cuales desde la caridad, la beneficencia y/o el voluntariado se atendía a las personas en situación de exclusión social.
Nuestro sector está totalmente desregularizado, las condiciones laborales que tenemos son precarias, salarios muy bajos, no reconocimiento de nocturnidad, turnicidad, festividad, ratios excesivos, criterios de vacaciones que no nos permite desconectar del trabajo… Si a esto unimos los riesgos laborales que padecemos: agresiones, en ocasiones extremas, estrés y ansiedad no reconocidos como enfermedades profesionales, nuestra situación llega a ser en muchas ocasiones insostenible con muchas rotaciones que en momentos determinados perjudica nuestra labor profesional e influye directamente en la calidad de nuestra intervención.
Nuestra profesión necesita una regularización en condiciones, no solo poner parches para salir del paso y que nuestro trabajo y nuestra intervención siga precarizada.
A nivel social existe un desconocimiento total de nuestro trabajo, de nuestras condiciones. En muchas ocasiones familiares y amigos se quedan atónitos cuando les explicamos nuestro trabajo, nuestros riesgos y sobre todo nuestras condiciones laborales. Existe una creencia social equivocada, en la cual personas que conocen nuestra profesión consideran que nuestras condiciones laborales son mejores y que nos “cuidan” tanto las empresas como la administración. Se reconoce nuestra labor profesional, pero no se valora adecuadamente nuestro trabajo.
Necesitamos un Convenio Sectorial de Intervención Social que regule nuestra profesión, en la cual las personas que trabajamos en la misma nos veamos reconocidas y valoradas, se regularice nuestra situación y comience el camino para acabar con la precariedad laboral en la cual nos encontramos desde hace muchos años.
Llevamos muchos meses esperando a que las empresas se conformen como patronal, un paso necesario e imprescindible para abrir la mesa de negociación. La tranquilidad y lentitud con que lo están haciendo nos preocupa. Seguimos trabajando en las mismas condiciones precarias a nivel físico, psicológico y salarial con personas que padecen diversas problemáticas (personas en situación de exclusión social, menores en desprotección, mujeres maltratadas…), las cuales merecen que se les tenga más en cuenta. Nuestra labor tiene un componente vocacional muy alto, garantizamos como profesionales una intervención de calidad y en muchos momentos nos olvidamos de nuestra precaria situación laboral priorizando las necesidades de las personas usuarias.
Para ello, el próximo sábado 22 de diciembre, a las 13:00 del mediodía saldremos en kalejira desde la Escuela de Educadores/as (C/ Mayor 65, enfrente de Katakrak) para denunciar socialmente nuestra problemática y exigir un Convenio Sectorial de Intervención Social.
Animamos a profesionales del sector en particular y a la sociedad navarra en general a participar en esta convocatoria.

Representacion sindical de LAB de Intervención Social en Navarra