twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
KontzentraSoziokomunitarioa

Negoziazio mahaiaren irekitzea gehiegi luzatzen ari da

Soziokomunitarioa 2018/05/11

Esku-hartze sozialeko hitzarmena. 2018ko maiatza
Apirilaren 18ko bileran Administrazioak zein sindikatuek entitateei eskatu behar izan genien  behingoz patronala eratzeko.

Urteak daramatzagu Nafarroako esku-hartze sozialeko hitzarmen sektoriala aldarrikatzen. Azken hilabeteetan urratsak egin diren arren, negoziazio mahaiaren irekitzea gehiegi luzatzen ari da.

Gai garrantzitsua dela uste dugu eta horregatik ez gara geldirik egon. Gure ekintza sindikalari esker, jendartean zein sektorean gaia gero eta presenteago egotea lortzen ari gara. Dinamika izaten ari den babes handia eta garrantzitsuaren adibide dugu otsailaren 17an 345 langilek sinatuta    hedabideetara bidali genuen gutuna.  Edota apirilaren 14an, Iruñeko Udaletxe plazan 200 langile baino gehiago elkartzea, esku-hartze sozialeko hitzarmenaren mahaiaren irekitzea aldarrikatzeko eta erakundeei egin beharreko urratsak eman ditzatela eskatzeko.

Hiru aldeen bigarren bilera eta gero (Administrazioa, entitateak eta sindikatuak) prozesua behar ez bezala, oso motel, zebilela ondorioztatu genuen. Horregatik LABek proposamen zehatza eraman zien gainontzeko sindikatuei. Intersindikalak bere egin zuen gure proposamena, eta entitateei zein Administrazioari aurkeztu genien apirilaren 18ko bileran. Baina entitateak patronalean elkartzen ez badira, ezinezkoa izango da negoziazio prozesuari irekitze ofiziala ematea.

Prozesuaren hainbat alditan entitateek hitzez borondatea agertu duten arren, apirilaren 18ko bileran Administrazioak zein sindikatuek entitateei eskatu behar izan genien behingoz patronala eratzeko.

Bilera haren bukaeran entitateak elkarrekin geratu ziren patronalean eratzeko data hitzartzeko asmoz. Urrats hori ezinbestekoa da, garrantzi handikoa, eta gertatzen ez bada, ezinezkoa izanen da negoziazio mahaia irekitzea edota hitzarmenaren inguruan eztabaidarik izatea.

Beraz, hitzarmen sektorialaren negoziazioa behingoz hastea ahalbideratuko duen entitateen patronalaren eratzearen zain gaude. Izan ere, bileraren helburua lortutzat emanda, patrolana eratzearen esperoan gaude orain. Kontatuko dizuegu.

La apertura de la mesa de negociación se está demorando demasiado

Soziokomunitarioa 2018/05/11

Convenio de intervención social. Mayo de 2018
En la reunión del pasado 18 de abril tanto la Administración como los sindicatos tuvimos que demandar a las entidades que se conformaran de una vez por todas como patronal.

Llevamos años reclamando el convenio sectorial de Intervención Social para Navarra. Pese a los pasos dados al respecto en estos últimos meses, la apertura de la mesa se está demorando mucho en el tiempo.

En nuestra opinión es un tema urgente. Y por eso no nos quedamos de brazos cruzados. Gracias a la acción sindical desarrollada al respecto, estamos logrando visibilizar la realidad y necesidad en el sector y en la sociedad. Como muestra del apoyo mayoritario que está registrando la dinámica en torno a esta reivindicación, 345 trabajadoras del sector mostraron su adhesión a la carta al director publicada el 17 de febrero. Además, el 14 de abril más de 200 trabajadoras nos concentramos en la plaza del Ayuntamiento de Iruñea, reclamando la apertura de la mesa de negociación del convenio sectorial, y pidiendo a las entidades que diesen los pasos necesarios para ello.

Tras dos reuniones trilaterales, entre Administración, sindicatos y entidades, veíamos, que se estaba retrasando mucho la apertura de la mesa y entendiendo que si las entidades del sector no se conforman como patronal es imposible comenzar el proceso de negociación del convenio, desde LAB hicimos una propuesta al resto de sindicatos, la cual fue trasladada a las entidades y a la Administración como propuesta unitaria en la reunión del 18 de abril.

Pese a que en las distintas etapas del proceso las entidades han manifestado su voluntad de trabajar por la creación de un convenio, en la reunión del pasado 18 de abril, tanto la Administración como los sindicatos tuvimos que demandar a las entidades que se conformaran de una vez por todas como patronal.

Al término de la reunión trilateral, las entidades se quedaron para poner fecha para reunirse entre todas ellas, de cara a conformase como patronal, paso previo imprescindible y de vital importancia, dado que si esto no sucede, no se puede constituir la mesa de negociación ni negociar el convenio.

Después de este paso, seguimos a la espera de que las entidades se agrupen como patronal y permitan de esta manera comenzar por fin con la negociación del Convenio Sectorial. Consideramos cumplido el objetivo de la reunión, y esperamos que en fechas próximas tengamos información respecto de la conformación de esta “entidad”. Os mantendremos informados-as.