twitter.orig LOGOsoziokomunitarioa

 

 

facebook.orig
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
lan egiten

LABek kanpaina bat abiatuko du Nafarroako Gobernuari eskatzeko zerbitzu sozialen ratioen dekretua hobetu dezan

Soziokonunitarioa 2018/02/27

Sektore soziokomunitariotik, zerbitzu sozialen egungo egoera aintzat harturik, eta ikusirik Nafarroako Gobernuak ez duela bete zerbitzu sozialen ratioak arautzearen aldeko kanpainaren ondorioz duela bi urte hartutako hitza, hain zuzen ere zerbitzu sozialak arautzen duen dekretua behingoz alda dezaten exijitzeko beste kanpaina bat martxan jarriko du LAB sindikatuak. Gure iritziz, zerbitzu sozialen kalitatearen berme bakarra baita langileen lan osasuna zaintzen duen ratio egokiak lortzea.

Duela bi urte martxan jarritako kanpainaren ondoren, Nafarroako gobernuak konpromisoa hartu zuen zerbitzu sozialak arautzen zuen lege dekretua aldatzeko. Horretaz gain, sindikatuekin arazoari buelta emateko elkarlanean arituko zela izan zen hartutako beste konpromisoa.

Bi urte pasa ondoren, ez dugu albisterik jaso. Eta are gehiago, zerbitzu sozialen egoera geroz eta okerragoa dela baieztatu dezakegu. Irakurketa hau administrazioak azkenengo bi urte hauetan atera dituen enkante publiko eta helduen egoitzetako itunpeko plazetan argi eta garbi ikus daiteke. Zerbitzu sozialen prezioen homogeneizazio prozesu bat egin duen, non langileek beti bezala galtzen atera dira.

Beste alde batetik, lan osasunaren ikuspegitik zerbitzu sozialen sektorea hankaz gora dago. Lan kargak ikaragarriak dira, arrisku psikosozialak kezkagarriak dira, eraso fisiko zein psikologiko oso larriak ematen dira, sektoreko berezko gaixotasunak direnak ez dira aitortzen eta abar luze bat. Hau guztia, sektore honetan gaur egun lan egiteak arrisku lan bat bilakatu du.

Hau guztia iraultzeko, LAB sindikatuak kanpaina bat abiaraziko du, hurrengo hilabeetan garatzen joanen dena, Nafarroako Gobernuari exigitzeko hobetu dezan zerbitzu sozialen ratioak arautzen dituen dekretua.

Kanpaina bi helburutan oinarritzen da. Alde batetik, lan osasunaren egokitze eta berritze bat eskatuko dugu. Horretarako langileekin ahalduntze prozesu bat egingo dugu eta bestetik, sektoreko enpresetan lan osasuna arautzen dituzten legeak betetzea eskatuko dugu. Eta bestetik, ikuspegi honetan oinarrituta, Nafarroako Gobernuari dekretua behingoz aldatu dezan eskatuko diogu. Sektoreko gaur egungo errealitatea iraultzeko, zerbitzu sozialen kalitatearen berme bakarra baita langileen lan osasuna zaintzen duen ratio egokia lortzea.

LAB exigirá con una campaña al Gobierno de Navarra que mejore el decreto de los ratios de los servicios sociales

Soziokonunitarioa 2018/02/27

Teniendo en cuenta la situación actual de los servicios sociales, y a la vista de que el Gobierno de Navarra no ha cumplido su palabra tomada a raíz de una campaña de hace dos años a favor de regular los ratios de los servicios sociales, desde el sector sociocomunitario del sindicato LAB vamos a poner en marcha otra campaña precisamente para exigirle que cambie de una vez el decreto que regula los servicios sociales. En opinión de LAB, la única manera de garantizar la calidad en la atención de los servicios sociales es establecer un ratio que garantice la salud laboral de las trabajadoras.

Después de la campaña que pusimos en marcha hace dos años, el Gobierno de Navarra adquirió el compromiso de cambiar el decreto que regula los servicios sociales. Además de esto, también adquirió el compromiso de trabajar conjuntamente con los sindicatos para darle la vuelta a esta situación.

Después de dos años, no tenemos ninguna noticia de cómo está el proceso. Es más, hoy aquí podemos afirmar claramente que la situación en los servicios sociales de Navarra es cada vez peor. Esta lectura queda clara analizando las licitaciones públicas o las concertaciones de pazas en residencias de la tercera edad. Se está realizado un proceso de homogeneización de los servicios sociales, donde como siempre la parte más perjudicada está siendo la clase trabajadora.

Por otro lado, desde la perspectiva de la salud laboral, el sector de los servicios sociales está patas arriba. Las cargas de trabajo son terribles, los riesgos psicosociales son alarmantes, las agresiones físicas y psicológicas son el pan de cada día, no se reconocen enfermedades endémicas del sector y un largo etcétera, que a día de hoy hacen que trabajar en este sector sea un trabajo de riesgo.

Para darle la vuelta a esta situación, el sindicato LAB va a poner en marcha una campaña a realizar en los próximos meses para exigir al Gobierno de Navarra que mejore el decreto de los ratios de los servicios sociales.

La campaña se centrará en dos objetivos. Por un lado pediremos la adaptación y la renovación de la salud laboral en el sector. Para ello, llevaremos a cabo un proceso de empoderamiento con las trabajadoras; y exigiremos en las empresas del sector el cumplimiento en materia referente a salud laboral. Por otro lado, le pediremos al Gobierno de Navarra que actualice de una vez por todas el decreto que regula los servicios sociales y se fundamente en la perspectiva de la salud laboral. Porque la única manera de garantizar la calidad en la atención en los servicios sociales es estableciendo un ratio que garantice la salud laboral de las trabajadoras del sector.