twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

 OSAbrecha

Osasunbidea: Kontselaria-SMN akordioa

Soldata-arrakala handitzen ari da. Bidegabekeriaren apologia

Osasunbidea 2019/12/18

Ez dugu onartuko Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen eskubideetan desberdintasunak areagotzea sustatzea.
Indurain kontseilariak iragarri duen akordioak hobekuntza gutxi (baina handiak) ekarriko ditu pertsona gutxi batzuentzat; hori ez da bidezkoa, ezta medikuen kolektiboaren barruan ere.

LABek aukera berdintasunaren, gardentasunaren eta funtzioen aitorpen ekitatiboaren alde egiten du, langilea edozein estamentutakoa dela ere.
Laneko baldintzen eta soldaten hobekuntzek kolektibo guztiei eragin behar diete, batik bat “krisialdi”aren ondorioz erosteko ahalmena berreskuratu ez dutenei.
Ezin dugu onartu langileen arteko soldata-arrakala handitzea, eta borroka egin behar dugu Osasunbideko zerbitzuetako profesionalen arteko harremanen demokratizazioa lortzeko.

Benetan diziplina anitzekoak diren taldeak nahi ditugu, non berdin baloratuko diren langileen gaitasuna eta merezimenduak, karrera profesionaletik hasi eta gainerako lan-eskubideetaraino, A mailatik D mailara bitarte. Horregatik, LAB sindikatuko kideok ibilbide-orri bat proposatuko dugu, langile guztientzat lan-baldintzen berdintasuna aldarrikatzeko eta lortzeko, jakitun izanik bide horrek borroka eta mobilizazioa eskatzen dituela.

Beste behin ere, gure eskubideak aldarrikatzera animatzen zaituztegu, eta uste dugu unea dela hartu diren erabaki bidegabe hauen aurrean langileon ezinegona agerian utziko duten mobilizazioak planteatzeko.

LAB sindikatuak ez du onartuko bidegabekeriarik plantillan.

SOLDATA ARRAKALARIK EZ! BIDEGABEKERIARIK EZ!

OSASUNBIDEA: Acuerdo Consejera-SMN

La brecha salarial aumenta. Apología del agravio

Osasunbidea 2019/12/18

No vamos a permitir que se fomente el aumento de desigualdades en los derechos de las trabajadoras del Servicio Navarro de Salud.
Lo que ha anunciado la Consejera Induráin supone un acuerdo de pocas (pero cuantiosas) mejoras para pocas personas, el cual resulta poco equitativo incluso dentro del propio colectivo médico.

Desde LAB abogamos por la igualdad de oportunidades, la transparencia y el reconocimiento equitativo de las funciones, independientemente del estamento al que se pertenezca.
Las mejoras en condiciones laborales y retributivas deben repercutir en todos los colectivos, en especial en aquellos que no han recuperado el poder adquisitivo de la mal llamada crisis.
No podemos asumir que se reproduzca y aumente la brecha salarial entre las trabajadoras, y debemos de pelear para conseguir la democratización de las relaciones entre profesionales de los servicios de Osasunbidea.

Queremos unos equipos verdaderamente pluri-disciplinares en los que se valore por igual el mérito y la capacidad de las trabajadoras, desde la Carrera Profesional, hasta el resto de los derechos laborales, desde niveles A hasta niveles D.  Por eso, desde el sindicato LAB vamos a plantear una hoja de ruta para reivindicar y conseguir la igualdad de condiciones laborales para toda la plantilla, siendo conscientes de que la fórmula pasará por la lucha y la movilización.

Una vez más os animamos a reivindicar nuestros derechos, y creemos que es momento para plantear movilizaciones que visibilicen el malestar de la plantilla con decisiones totalmente injustas cómo está última.

El sindicato LAB no va a permitir agravios comparativos en la plantilla.

¡NO A LA BRECHA SALARIAL! ¡NO A LOS AGRAVIOS!