OSA fisio

Indurainek etxez etxeko errehabilitazio zerbitzuaren pribatizazioa iragarri du

Osasunbidea 2019/12/17

Osasun publikoaren aurkako eraso berri honen aurrean, LAB pribatizazio ororen aurka agertzen da, eta konponbidea zerbitzu publikoa indartzea dela uste dugu, fisioterapeutak Oinarrizko Osasun Laguntzaren barruan integratuz, benetako diziplina anitzeko taldeak osatuz.

Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilari Santos Indurainek etxez etxeko errehabilitazio zerbitzuaren lizitazioa iragarri du berriki. LABen ez dugu ulertzen nola departamentuak horrelako neurri bat proposatzen duen, langile guztiei eragiteaz gain, zerbitzu publikoak kanpora ateratzeko beste urrats bat baita. Hori dela eta, LABek bere erabateko gaitzespena erakutsi nahi du pribatizazio berri honen aurrean. Are gehiago, ongi gogoan izan behar ditugu zerbitzu publiko bat kanporatzeko aurreko kasuek eragin zituzten ondorio tamalgarriak (lanekoak, ekonomikoak eta arreta mailakoak), Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeetan, anbulantzia-zerbitzuan...

LABen ustez, errehabilitazio zerbitzuak osasun zentroetan sartu beharko lirateke, Oinarrizko Osasun Laguntza erreformatzeko estrategia baten barruan. Ez dugu ahaztu behar fisioterapiako langileak esparru pribatuan lan egitera bultzatuak izan direla hainbat urtez, jarduera horrek garapen eskasa baino eskasagoa izan baitu eremu publikoan. Horregatik, argi utzi nahi dugu kontseilariaren asistentzia "integratuan" eta "diziplina anitzekoan" sinesten hasiko garela, bakar-bakarrik, langile horiek Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetan sartzen direnean.

Gaur egun, 150 fisioterapeuta inguru daude Osasunbidea osoan, eta horietatik bakar bat ere ez dago Oinarrizko Osasun Laguntzan. Ez al litzateke logikoagoa lehenik figura hori osasun zentro bakoitzaren zerbitzuen barruan sartzea? Zergatik saltatzen dituzte tarteko konponbideak? Zergatik utziko da zerbitzu hori esku pribatuetan?

Kontseilariari eskatzen diogu pribatizazioaren bidea aukeratzeko egin diren azterketa ekonomikoen berri eman dezala, baldin eta benetan egin bada beharren eta eraginkortasunaren azterketaren bat. Eskatzen diogu, halaber, argitu dezala zenbat denbora iraunen duen zerbitzuaren lizitazioak. Eta justifikatu dezala zergatik den hobea etxez etxeko errehabilitazio zerbitzua kanpora ateratzea Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalek ematea baino.

Errehabilitazio zerbitzua emateko modurik onena Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetan integratzea da, behar duten pertsona guztiei arreta eman ahal izateko, bai osasun zentroan bertan, bai norberaren etxean, beharrezkoa izanez gero. Hori izango litzateke jarraitu beharreko ildoa, diziplina anitzeko benetako taldeak sortzeko eta asistentzia integratua eskaintzeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren esparru hurbil batean. Horrela, Oinarrizko Osasun Laguntza indartu eginen da, eta prestatuagoa egonen da herritarren eskakizunei behar bezala erantzuteko.

Induráin anuncia la privatización del servicio de rehabilitación a domicilio

Osasunbidea 2019/12/17

Ante este nuevo ataque a la sanidad pública, en LAB nos mostramos contrarios a toda privatización, y creemos que la solución pasa por reforzar el servicio público integrando a las y los fisioterapeutas en unos verdaderos equipos pluridisciplinares de Atención Primaria.

La consejera de Salud del Gobierno de Navarra, Santos Induráin, ha anunciado recientemente la licitación del servicio de rehabilitación a domicilio. En LAB no entendemos cómo el Departamento propone una medida como ésta que, además de afectar a toda su plantilla, supone un nuevo paso hacia la externalización de los servicios públicos. Por ello, desde LAB mostramos nuestro más rotundo rechazo a esta nueva privatización. Es más; debemos tener bien presentes las pésimas consecuencias (laborales, económicas y de servicio) que han originado los anteriores casos de externalización de un servicio público: en las cocinas del CHN, en el servicio de ambulancias...

En LAB entendemos que, dentro de la estrategia de reforma de la Atención Primaria, donde deberían incluirse los servicios de rehabilitación es en los diferentes centros de salud. No debemos olvidar que el personal de fisioterapia se ha visto empujado a desempeñar su labor en el ámbito privado durante años debido al precario desarrollo de su actividad en el ámbito público. Por ello, queremos dejar claro que desde LAB solo comenzaremos a creer en la asistencia “integrada” y “multidisciplinaria” de la consejera cuando este personal quede incluido en los equipos de Atención Primaria.

En todo Osasunbidea únicamente hay alrededor de 150 fisioterapeutas, y ni uno solo de ellos en Atención Primaria. ¿No sería más lógico incluir primero esta figura dentro de los servicios de cada centro de salud? ¿Por qué se saltan soluciones intermedias? ¿Por qué se va a dejar ese servicio en manos privadas?

Pedimos a la consejera que informe de los estudios económicos que se han realizado para optar por la privatización del servicio, si es que efectivamente se ha realizado algún estudio de necesidades y de eficiencia. También le pedimos que aclare el tiempo que va abarcar la licitación del servicio. Y que justifique por qué es mejor la externalización del servicio a la prestación de la rehabilitación a domicilio por los profesionales del Servicio Navarro de Salud.

La mejor manera de dar atención rehabilitadora consiste en integrarla en los Equipos de Atención Primaria para así poder atender a todas las personas que lo necesiten: tanto en el mismo centro de salud, como en el domicilio propio en caso de que fuese necesario. Esa sería la línea a seguir para crear verdaderos equipos pluridisciplinares y ofrecer la asistencia integrada en un ámbito de Atención Primaria cercano, reforzado, y por lo tanto, más capaz de dar soluciones a las demandas de los ciudadanos.

 

BOTON Osasunbidea