twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

OSAseal

Osasunbidean euskararako baliabide falta salatu du LABek

Osasunbidea 2019/11/28

Osasunbidea ez da beharrezko baliabideak jartzen ari langileek euskaraz prestatzeko egiten duten eskaerari erantzuteko. LABek enplegatuen zein erabiltzaileen eskubideak errespetatzeko eskatuko du.

Nafarroako profesional publikoak jakitun dira prestakuntzak duen garrantziaz, bai errealizazio pertsonal eta profesionalari begira, bai herritarren premietara egokitutako kalitatezko zerbitzua eskaintzeari begira. Osasunbideko langileak ez daude errealitate horretatik kanpo, eta zorionez horietako askok euskaraz trebatzea erabaki dute.

Tamalez, errealitatea bestelakoa da, eta Osasunbideko langile horietako askok aurrez aurre egin dute topo horrekin: Nafarroako Ospitalean ikastaroak euskaraz egin ahal izatea eskatu duten pertsonen erdia baino gehiago nahi zuten prestakuntza-jarduera egin ezinik geratu da.

Ospitaleguneak eta Zerbitzu Nagusiek euskarara bideratutako aurrekontu-partida ez da nahikoa, ezta gutxiagorik ere, plantillaren euskarazko prestakuntza-eskaerari erantzuteko.

Horrela jokatuta, oztopo larriak jartzen ari zaizkie bai enplegatu publikoen prestakuntzarako eskubideari, bai herritarrek euskaraz arreta jasotzeko legezko eskubideari.

Gainera, Ospitalegunean oraindik ez da proposatu zirkuitu elebidun benetan dimentsionatuak aplikatzea, euskaldunek behar duten arreta elebiduna eskaintzeko. Eta euskarazko prestakuntzarako baliabide faltatik ondoriozta daitekeenez, tamalez, ez dirudi horiek aplikatzeko inolako asmorik dagoenik.

LABek euskararen defentsa berretsi nahi du, Nafarroako berezko hizkuntza den aldetik, eta langile zein erabiltzaile guztien eskubideak errespetatzeko exijitzen jarraituko du.

LAB denuncia la falta de recursos para el euskera en Osasunbidea

Osasunbidea 2019/11/28

Osasunbidea no está poniendo los recursos necesarios para atender a la demanda de formación en euskera por parte de la plantilla. Desde LAB no cesaremos de exigir que se respeten los derechos tanto de las empleadas y empleados como de las personas usuarias.

Las y los profesionales públicos de Navarra son conscientes de la importancia que tiene la formación de cara tanto a su realización personal y profesional, como a ofrecer un servicio de calidad y adecuado a las necesidades de la ciudadanía. Las personas que componen la plantilla de Osasunbidea no son ajenas a ello, y afortunadamente muchas de esas han optado por formarse en euskera.

Lamentablemente, la realidad es la que es, y muchos de esos trabajadores y trabajadoras de Osasunbidea se han topado de frente con ella: más de la mitad de las personas que ha solicitado en el Complejo Hospitalario de Navarra poder acceder a cursos en euskera, se ha quedado sin poder realizar la actividad formativa deseada.

La partida presupuestaria destinada al euskera en el CHN, tanto desde el propio centro como desde los Servcios Centrales, no es ni mucho menos suficiente para cubrir la demanda de formación en euskera de la plantilla.

Con esta esta manera de actuar se están poniendo graves impedimentos tanto al derecho a la formación de las empleadas y empleados públicos, como al derecho que la ciudadanía tiene por ley a ser atendida en esta lengua.

Además, el CHN continúa sin plantear la aplicación de circuitos bilingües verdaderamente dimensionados para ofertar la atención en bilingüe que precisa la población euskaldun. Y por lo que se deduce de la falta de recursos para formación en euskera, lamentablemente, todo apunta a que no tiene ninguna intención de aplicarlos.

Desde LAB nos reafirmamos en la defensa del euskera, como lengua propia de Navarra que es, y seguiremos reclamamando que se respeten los derechos tanto de plantilla como de todas las personas usuarias.