twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
OSA medico

LABen proposamena medikuen kolektiboarentzat

Osasunbidea 2019/11/21

Osasun Departamentua eta medikuak arauzko negoziazio foroetatik kanpo egiten ari diren negoziazio prozesuaren aurrean, esijitzen dugu gai horiek dagokien mahaira eraman daitezela. Horrez gain, iragartzen dugu LABek kolektibo horren egoera hobetzeko hainbat neurri aurkeztu behar dituela, bai mahai sektorialean, bai orokorrean.

LAB sindikatuak eskatu du Osasuneko kontseilariak medikuntzako profesional fakultatiboen arloan egindako proposamenak berehala eraman daitezela arauzko negoziazio foroetara. Era horretan bakarrik errespetatuko da negoziazio kolektiboari buruz indarrean dagoen araudiak ezartzen duena, eta behar adinako gardentasuna bermatuko zaio abian jartzen den edozein prozesuri.

Era berean, LAB sindikatuak proposatu du Mahai Sektorialera eta Mahai Orokorrera eramatea medikuen kolektiboaren egoera berrikusteko neurri sorta bat:
• Oinarrizko osasun laguntzako eta larrialdi zerbitzuetako plantillak indartzea eta egonkortzea, kontuan hartuta eskaria gero eta handiagoa dela eta horrek antolamendu- eta arreta-premia berriak eskatzen dituela.
• Egiturazko kontratazioa murriztea, bai kopuruan, bai iraupenean; horrela, ahalik eta denbora laburrenean lanpostu horiek lanpostu huts bihur daitezen bultzatuko dugu.
• Kontratazio partzialak bukatzea, lanaldiak osatuz eta lan-baldintzak egonkortuz.
• Kontratazio-baldintza egokiak ezartzea, pizgarri gisa, ezaugarri bereziko lanpostuak betetzeko: landa-eremu isolatuko postuak, eremu sakabanatuetakoak edo profesionalen gabezia endemikoa dutenak.
• Karrera profesionala langile kontratatuei zabaltzea, Mahai Orokorrean graduaren inguruko akordioaren bidez egin den bezala.
• Profesional bakoitzeko osasun txartelen kopurua murriztea OMEren gomendioa bete arte (1100 txartel familia-medikuentzat eta 800 txartel pediatrentzat) edo koefiziente murriztaile baten baliokidea aplikatzea, betiere kontuan hartuta lan-kargak eta herritarren zaintza-premiak konplexuak direla.
• OOLTko plantillak egokitzea bilakaera demografikora eta oinarrizko eskualdeen eskaera espezifikora.
• Behar diren neurriak hartzea lan-baldintzengatik “langile errearen” ondorioak arintzeko eta saihesteko (“burn-out” sindromea).
• 2010eko soldata-murrizketetan kendutako % 7 berreskuratzea.
• Nafarroako Gobernuari eskatzea lor dezala MIR-mediku egoiliarren prestakuntzaldia kudeatzeko eta tituluak homologatzeko transferentzia.
• Nafarroako Ospitaleguneko espezialitateen antolamendua eta egitura berrikustea, eta fakultatibo guztien partaidetzazko gestio-formuletara egokitzea
• Langileen txandak eta lanaldiak aztertzea, laneko eginkizunak bizitza pribatuarekin eta familia-bizitzarekin bateragarri egiteko eskubidea eta atsedenerako eskubidea bermatzeko, batik bat egiturazko kontratua dutenentzat eta urteko egutegirik ez dutenentzat.
• Euskara merezimendu gisa baloratzea oposizioei edo lekualdatzeei lotutako lehiaketetan.
• MIR/BAME langileen lan-baldintzak aztertzea: eginkizunak, asistentzia-lana, guardiak, etab.

Propuesta de LAB para el colectivo médico

Osasunbidea 2019/11/21

Ante la negociación que Salud está llevando a cabo con el personal facultativo fuera de los foros de negociación establecidos, exigimos que esos temas sean llevados a la mesa correspondiente. Asimismo, anunciamos que LAB presentará tanto en la sectorial como en la general una serie de medidas que pretenden mejorar la situación de este colectivo.

El sindicato LAB demanda que las propuestas realizadas por la Consejería de Salud en materia de profesionales facultativos de medicina se trasladen inmediatamente a los foros de negociación establecidos. Solo de esa forma se respetará el cumplimiento de la normativa en vigor acerca de la negociación colectiva y se dará la necesaria transparencia a cualquier proceso en marcha.

A su vez, el sindicato LAB propone llevar a la Mesa Sectorial y Mesa General una batería de medidas para la revisión de la situación del colectivo médico:
• Reforzar y estabilizar las plantillas de AP y SNU/SUE, atendiendo a las necesidades organizativas y de atención requeridas por la creciente demanda.
• Reducir la contratación estructural tanto en número como en duración, fomentando la conversión de esas plazas en vacantes en el menor tiempo posible para justificar su necesidad.
• Acabar con la contratación parcial, completando jornadas y estabilizando condiciones laborales.
• Incentivar con condiciones adecuadas la contratación para cubrir puestos con características especiales (los de ámbito rural aislado, los de zonas dispersas o los que presentan carencia endémica de profesionales).
• Extender la Carrera Profesional al personal contratado, tal y como ya se ha realizado con el grado mediante el acuerdo al que se llegó en Mesa General.
• Reducir el número de TIS por profesional hasta cumplir con lo recomendado por la OMS (1100 tarjetas los facultativos de medicina de familia y 800 los de pediatría) o aplicar el equivalente de un coeficiente reductor, teniendo en cuenta las cargas de trabajo y la complejidad de los cuidados que requiere la ciudadanía.
• Adecuar las plantillas de EAP a la evolución demográfica y a la demanda específica de las diversas zonas básicas.
• Introducir medidas para paliar y evitar los efectos del “Burn-Out” derivados de las condiciones laborales.
• Recuperar el 7% arrebatado con los recortes salariales del 2010.
• Demandar al Gobierno de Navarra que obtenga la transferencia de la gestión del MIR y de la homologación de títulos.
• Revisar la estructura organizativa de las especialidades médicas del CHNa y su adecuación a las fórmulas de gestión participativas de todo el personal facultativo.
• Analizar los turnos y las jornadas del personal para garantizar el derecho al descanso y a la conciliación del trabajo con la vida privada y familiar, sobre todo para quienes están con contrato estructural y no tienen asignado un calendario anual.
• Restablecer la valoración del euskera como mérito en los concursos ligados a oposición o traslado.
• Reconsiderar las condiciones laborales del personal MIR: funciones, labor asistencial, guardias, etc.