twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
OSAjusticia carrera

Auzitegi Gorenak lanbide karrera onartu die bitarteko langileei

Osasunbidea 2019/03/13
Auzitegi Gorenak eman berri duen epai batean onartu egin du Kataluniako Osasunaren Institutuko bitarteko langile kontratatuek eskubidea dutela lanbide karreraren kontzeptuagatik kobratzeko.

Epaian onartzen da lanbide karrera soldata-kontzeptu bat dela, eta horregatik ezinezkoa da aldi baterako lan kontratua duten langileak diskriminatzea lanpostu finkoa dutenen aldean.

Kataluniako Generalitatak argudiatzen zuen lanbide karrerari buruzko araudia langile finkoak eta estatutupeko langileak baizik ez dituela hartzen bere baitan, eta, horrenbestez, aldi baterako langile guztiak kanpo gelditzen direla.

Auzitegi Gorenaren epaiak, ordea, berresten du Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren doktrina aplikatu beharra dagoela, zeinak agintzen baitu, antzeko egoeretan, ezin direla diskriminatu bitarteko kontratuak dituzten langileak.

Epaiaren oinarri juridikoetan azpimarratzen da ezen, bitarteko langileek eta langile finkoek etenik gabe lan egindako aldiak antzekoak izanik, lan egindako aldia berdina bada, berdin tratatu behar direla bi kolektiboak, eta berdina izan behar dela, halaber, lanbide karreraren soldata-kontzeptua.

Inguruabar juridiko berri hau bereziki garrantzitsua izanen da Osasunbidean; izan ere, erakunde horretan profesional asko ditugu hutsik dauden lanpostuak betetzen aldi baterako kontratuekin (bitarteko langileak). Egoera honekin, lanbide karrera erreklamatzeko bidea irekitzen zaie.

LABentzat lehenbailehen hasi beharra dago negoziatzen lanbide karrera/garapena ezar dadin Foru Administrazio osoan eta bere erakunde autonomo guztietan.

Gogoratu beharra dago LABek berriki aurkeztu diola Nafarroako Gobernuari lanbide karrerari buruzko lege proposamen bat, eztabaidatua eta onetsia izan dadin.
Proposamen hori bera Nafarroako Parlamentuko talde parlamentario guztiei helarazi diegu; izan ere, azken finean, haiek dira Foru Administrazioko eta erakunde autonomoetako langile guztientzako lanbide karrera arautzeko legea onetsi beharko luketenak.

El Tribunal Supremo reconoce la carrera profesional al personal contratado interino

Osasunbidea 2019/03/13
El Tribunal Supremo acaba de emitir una sentencia donde reconoce el derecho del personal contratado interino del Instituto Catalán de Salud a cobrar por el concepto de carrera profesional.

En esta sentencia se reconoce a la carrera profesional como un concepto retributivo, y por ello no se puede discriminar al personal con contrato temporal de tiempo determinado del fijo.

Desde la Generalitat se había argumentado que la normativa sobre carrera profesional solo incluye al personal fijo/estatutario y que por lo tanto todo el personal temporal está excluido.

La sentencia del Tribunal Supremo vuelve a incidir en la aplicación de la doctrina del Tribunal de Justicia de la Unión Europea que considera que ante situaciones similares no se puede discriminar a las personas con contratos de interinidad.

La sentencia afina en sus fundamentos jurídicos en buscar la similitud de tiempos trabajados de forma ininterrumpida entre el personal interino y el fijo, concluyendo que, ante igualdad de periodos, igualdad de trato y reconocimiento del concepto salarial de la carrera profesional.

Esta nueva circunstancia jurídica va a tener especial importancia en Osasunbidea, donde tenemos un gran número de profesionales con contratos temporales sobre vacante (interinos) a los que se les abre el camino para reclamar la carrera profesional.


El sindicato LAB considera urgente iniciar cuanto antes la negociación de la carrera profesional/desarrollo profesional en la Administración Foral y sus organismos autónomos.

Recordamos al actual Gobierno de Navarra que ya le hemos entregado una proposición de Ley de Carrera Profesional para su debate y aprobación.
Proposición de Ley que también hemos facilitado a todos los grupos parlamentarios del Parlamento de Navarra, encargados últimos de aprobar la ley que regule la necesaria carrera profesional para todo el personal de la Administración Foral y sus organismos autónomos.