twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
ADMope

LEPetarako gaitegiek publikoak izan behar dutela eta Administrazioak sortu eta helarazi beharko lituzkeela iritzi dio LABek

Administrazioa 2019/01/16

Guztiok dakigu oposizioak hurbildu ahala, gaiak eta proba ereduak bilatzeari ekiten diotela hautagaiek. Ez da nolanahiko bilaketa, ordea; batzuetan, akademia bati dirutza ordaindu beharra izaten da, jakinda eginahal ekonomiko handia egin behar dela –zenbaitetan, postua lortutakoan berreskuratzeko ilusioa tarteko-. Egoera honek hautagaien aukera berdintasunaren printzipioa urratzen du; izan ere, dirua duenak eskuragarriago ditu edukiak, baina, dirurik ez duenak ez ditu baldintza berak oposiziorako.

Aspaldi hasi ginen gaitegien inguruko aldarrikapenak zehazten, esaterako: bibliografiarako aipamenak azaltzea gaitegietan, batetik; gaitegi berariazkoak, publikoak eta doakoak sortzea Administrazioak berak, bestetik. Jakin badakigu denbora behar dela horretarako, baina ez da izanen hautagaiek inbertitzen dutena baino luzeagoa (bilatzen, inprimatzen, akademiekin lanean).

Lege, dekretu eta araubideei buruzko gaiak eskura ditugu guztiok eta horiekin ez da arazo handirik izaten. Beti ez da horren erraza, ordea: atezainentzako azken deialdian, hain zuzen ere, badira erreferentziarik gabeko gaiak –fotokopiagailuak erabiltzearena, kasu- eta horrek ezinegona eta kezka sorrarazten ditu hautagaiengan, ez baitakite nondik heldu. Sarri gertatu izan da C, D eta lehengo E mailako deialdi askotan.

Administrazioak egin beharko luke: gaitegiak eta bibliografia sortu, eta, doan eta publiko zabaldu; hala, lanposturako sarbidea hautagaien berdintasunean, merezimenduan eta gaitasunean oinarritua legoke. Alde batetik, ezagutzarako bidea erraztuko lieke izangaiei; bestetik, Administrazioari berari aukera emanen lioke zehazteko lanpostuen profila eta lan-moldeak (akademien irizpideak izan beharrean).

Horregatik guztiagatik, LABetik eskatzen diogu Administrazioari hurrengo oposizioetarako gaitegi publikoak eta doakoak lortzeko plana zehaztea, dokumentazioa lortzeko esteka egokiak eskainiz; hala, aukera berdintasuna bermatzeko hautagaien artean.

AZTERKETA GEHIAGO ETA MATERIALA T.E.L Técnico Especialista en Laboratorio. eta Conserje. Orain ez asko, LAB LEP – Prestakuntza atala gaitu dugu sindikatuan, hautagaiengan pentsatuta. Bertan, eskura izanen dituzu honako baliabideok: gaitegiak, proba ereduak, aurreko deialdietarako estekak…Jende askok deitzen du galdezka, gero eta gehiago, deialdiak argitaratu ahala; horregatik, baliagarria izatea desio dugu.

LAB considera necesario que la Administración redacte y proporcione temarios públicos para las OPEs

Administrazioa 2019/01/16

Llevamos muchos años viendo cómo cada vez que se convoca una oposición, las y los aspirantes comienzan una búsqueda, a veces imposible, de temarios y exámenes anteriores. Una búsqueda que muchas veces acaba en una academia privada desembolsando una gran cantidad de dinero, con la ilusión de recuperarlo una vez conseguida la plaza. Esta realidad, rompe con el derecho de igualdad de oportunidades a la hora de aspirar a una plaza. Ya que, si la situación económica lo permite, la persona opositora podrá acceder a los contenidos, pero si no es así, se verá obligada a competir en desigualdad.

No es la primera vez que desde LAB pedimos unas medidas mínimas sobre este aspecto, como son la inclusión de referencias bibliográficas o la creación de temarios públicos y que sea que sea la propia Administración la que publique los suyos propios de manera gratuita. (Sabemos que esto es algo que necesita tiempo, pero no más tiempo del que las y los aspirantes pasan buscando, imprimiendo y pagando temarios hechos por academias.)

Cuando los temas están referidos a leyes, decretos, reglamentos etc., el problema desaparece, ya que esta información es de dominio público. En otros muchos casos, en la recién publicada convocatoria de conserje por ejemplo, algunos de los temas carecen de referencia alguna (manejo de fotocopiadoras, por ejemplo), y esto hace que las y los aspirantes se sientan perdidos y sin saber dónde encontrar un temario inexistente. Este caso se repite en muchas convocatorias de niveles C, D y antiguo E.

La creación de los temarios y/o de referencias bibliográficas por parte de la propia Administración y su divulgación gratuita y pública garantizaría el acceso a un puesto de trabajo basado en la igualdad de las personas opositoras, el mérito y la capacidad de cada una de ellas. Por una parte falicitaría el estudio y acceso a quienes desean opositar, y por otra parte serviría a la Administración para ser ella, y no los manuales de determinadas academias privadas, quien estableciese el perfil, el estilo de trabajo… de las personas que integren la plantilla.

Por todo esto, exigimos a la Administración que se ponga manos a la obra y comience ya un plan para que las futuras convocatorias vengan acompañadas de un temario público gratuito, con enlaces a documentación de la cual poder estudiar y en la que las personas aspirantes partan con las mismas oportunidades.

NUEVOS EXÁMENES Y MATERIALES T.E.L Técnico Especialista en Laboratorio. y Conserje. Recientemente desde el sindicato LAB hemos publicado una nueva sección para las y los aspirantes a oposiciones en Nafarroa LAB OPE – Prestakuntza. Una herramienta solidaria en la que ofrecemos temarios, modelos de exámenes, enlaces a antiguas convocatorias, etc... Y es que la cantidad de personas que nos llamaban preguntando por esta información estaba aumentando a medida que la Administración iba convocando oposiciones. Esperamos que os sirva de ayuda.