twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share

Erreakzionarismoaren aurrean, hezkuntza gehiago

Irakaskuntza 2018/10/24

Azken asteotan nabarmena da indar erreakzionarioen oldarraldia. Nafarroari so egiten baldin badiogu, oldarraldi horren eginahal handienak guztion artean eraiki behar dugun Hezkuntza eredu berriari erasotzean oinarritzen ari direla nabarmendu beharra dugu.
Orain arte bizi izan dugun erregimenarekin eroso egon den hainbat alderdi politiko eta eragile sozialek, euskara, genero ikuspegia, inmigrazioa, Hezkuntza eredu berriak eta antzeko gaiak jarri dute euren jomugan.

LAB Irakaskuntzak ohartarazi nahi du bereziki gure mutur aurrean gertatzen ari denaz, eredu patriarlkal eta neoliberal suntsitzaileetan oinarritutako kanpaina baita hau, gainera gure jendartean babes gehien behar duten sektoreen aurka egina. Aipatu eredu patriarkal eta neoliberal horretan, berdintasun eza, lehiakortasuna eta harreman asimetrikoak dira ezaugarri nagusiak, beti ere gutxi batzuek gozatu duten botere eta eragina betikotzeko asmotan. Honetaz gain, ez dute lotsarik hori guztia askatasunaren eta berdintasunaren izenean egiten dutela adierazteko, ez eta “genero-ideologia” deritzotenaren aurka joateko, haiena jarrera natural eta neutroa balitz bezala. Argi eta garbi esan beharra dago: oldarraldi hori ez da guztion onurarako ekimen bat, oldarraldi erreakzionario garbia baizik. Oro har, desberdinarekiko bazterkeria betikotu nahi dute, euren fobiei (demofobia, homofobia, euskarafobia, xenofobia...) nolabaiteko azalpen arrazional eta zibilizatua eman nahian.

LAB Irakaskuntzak lanean jarraituko du Hezkuntza ereduak inklusiboagoak eta demokratikoagoak izan daitezen. Bestalde, bereziki kezkagarria iruditzen zaio kalapita eragiteko batzuek Hezkuntza jomugan jartzeko duten ohitura txar hori.

Ekimen sendo eta errealistak
Sindikatu honek beti babestuko ditu gure Hezkuntza eredua hobetzeko eta egungo jendarteak dituen erronkei Hezkuntzatik erantzuteko egin nahi diren esfortzuak. Alta, saio horiek errealismoz egin behar direla gaineratu nahi du.

Adibidez, Skolae egitasmoa Nafarroako Eskola Kontseiluan aurkeztu zenean, ongi-etorria emateaz haratago, horiek taxuz burutzeko behar-beharrezkoa dela eskolak baliabidez eta denboraz hornitzea adierazi genuen, ez jadanik galtza bete lan duena oraindik gehiago itotzea.
Zehazki, honoko hiru ideia hauek nabarmendu genituen:
1-Programa balioztatzeko fasean landa eremuko eskolaren batean ere pilotajea egin zedila, plana haien berezko ezaugarrietara ahalik eta hobekien egokituz.
2-Proposamenak zeharkakoa izan behar zuela aldarrikatu genuen, ikasgai, arlo eta eskolaren eremu guztiak zipriztintzea beharrezkoa baita.
3-Plana aurrera eramateko irakasle eta maisu-maistrentzako ordu konpentsatzioa beharrezkoa zela argudiatu genuen, bai eta baliabide materialerako diru hornikuntza egokia prestatzea. Horrez gain, baliabide funtzionaletarako plangintza eraginkorra abian jartzea beharrezkoa zela ere aipatu genuen.

Halaxe adierazi genuen Skolae aurkeztu zenean eta berriro ere ozen aldarrikatzen dugu horren egitasmo garrantzitsuak abian jartzeko baliabideen aurreikuspenak parekoa izan behar duela.

Bukatzeko, LABek pedagogia feministarantzat ematen den pauso oro babestu eta horrekiko konpromisoa berretsi nahi du.

A más reaccionarismo, más educación

Irakaskuntza 2018/10/24

Durante las últimas semanas estamos atestiguando una clara ofensiva reaccionaria a nivel global que en el caso de Navarra se está centrando en atacar al modelo educativo de futuro que queremos construir entre todo el mundo. El euskara, la visión de género, la inmigración, los nuevos modelos pedagógicos y otros aspectos de gran sensibilidad en nuestra sociedad están siendo constantemente atacadas por parte de partidos políticos y agentes sociales que hasta ahora han estado bien cómodos en el régimen que hemos sufrido en nuestra comunidad.

LAB Irakaskuntza quiere emitir una señal de alarma ante lo que considera una campaña de acoso de carácter patriarcal y neoliberal, aplicada de forma destructiva y que se ceba precisamente con aquellos ámbitos de nuestra sociedad que consideramos necesitan de una mayor protección. En ese modelo patriarcal y neoliberal se imponen la falta de igualdad de oportunidades, la competitividad extrema y las relaciones asimétricas, con el objetivo de perpetuar el poder de una minoría privilegiada. Si esto no fuera suficiente, esta ofensiva reaccionaria se está llevando a cabo en nombre de la libertad y la igualdad, con lo que se da un nuevo giro de tuerca a la posverdad tan vigente en nuestra sociedad. Aventan términos como “ideología de género”, como si su posicionamiento fuera el único, neutro y verdadero, el que hay que asumir con total naturalidad. Hay que decirlo claro y alto: esa campaña no es una iniciativa que busque el bien común, sino que representa una clara ofensiva reaccionaria vestida con piel de cordero. Su objetivo es perpetuar la discriminación del diferente y camuflar sus fobias (demofobia, homofobia, euskarafobia, xenofobia...) en nombre de la racionalidad y la civilidad.

LAB Irakaskuntza observa con preocupación que se esté implantando la mala costumbre de utilizar la educación como arma arrojadiza y elemento de polémica y confusión y se reafirma en su voluntad de seguir trabajando por un modelo educativo inclusivo y democrático.

Iniciativas firmes y realistas

Este sindicato siempre defenderá aquellas iniciativas orientadas a mejorar nuestro sistema educativo y responder a los retos que tiene una sociedad tan compleja como la nuestra, aunque considera que dichos esfuerzos hay que realizarlos con grandes dosis de realismo.

Por ejemplo, durante la presentación del programa Skolae en el Consejo Escolar de Navarra, independientemente de acoger la iniciativa de forma positiva, este sindicato subrayó la necesidad de dotar a los centros del tiempo y los recursos necesarios y no de saturar a quien ya está desbordado por el cúmulo de trabajo. Concretamente, planteamos la importancia de cumplir los tres siguientes puntos:
1-Incluir a alguna escuela rural en el proceso de pilotaje para adecuar el plan a sus características especiales.
2-Aplicar la propuesta de forma transversal para que la filosofía de este programa llegue a todos los ámbitos de la actividad escolar.
3-Establecer una compensación de horas al profesorado que participe en el programa, así como de dotar de una partida económica adecuada al plan. Además, subrayamos la necesidad de hacer una planificación óptima de los recursos funcionales.

Al igual que hicimos durante la presentación del programa Skolae, seguimos manteniendo que iniciativas de semejante importancia tienen que ir acompañadas de una dotación de recursos que esté a la altura.

LAB reafirma su compromiso con cualquier proyecto que favorezca la implantación de una pedagogía feminista.


LOGOosasunartikuluak

Prohibir de entrada de visitadores comerciales a centros sanitarios públicos mejora la calidad asistencial y reduce la ineficiencia

 Visitador mdico phixr

Merkataritza-bisitariei osasun-etxe publikoetara sarrera debekatzea laguntza-kalitatea hobetzen duela eta eraginkortasun eza gutxitzen duela ikusten da

Prohibir de entrada de visitadores comerciales a centros sanitarios públicos mejora la calidad asistencial y reduce la ineficiencia

Kexak •Crítica  2018/11/9| Jatorrizko artikuloa www.nogracias.eu | Kexak •Crítica  2018/11/9 | Jatorrizko artikuloa www.nogracias.eu |
Politika eraginkorrenak ondorengo hiru neurriak bateratzen zituztenak izan ziren: medikuei opariak murriztea, sendagaien merkataritza-agenteei laguntza-areetara sarrera debekatzea eta neurri hauen ezarpenaren gainbegiratze eta kontrolerako mekanismoak, eta hauek betetzen ez badira, zigorrak jarriz. Las políticas más eficaces fueron las que combinaban tres medidas: la restricción de los obsequios a los médicos, restricción del acceso de los representantes de medicamentos a las áreas asistenciales y mecanismos de supervisión y control de la la aplicación de estas medidas, con sanciones para su incumplimiento.

 

Médicos de la Sanidad Pública: trabajando en precario

 med

Osasun publikoko medikuak: ezegonkortasunean lan egiten

Kexak •Crítica  2017/02/28| Jatorrizko artikuloa 20minutos|

Osasun publikoko hiru medikuetatik batek kontratu ezegonkor bat dauka eta erdiak jabetzako lanposturik gabe lan egiten du.
Osasun sistema nazionalean lan egiten duten medikuen % 50,7 soilik jabetzako lanpostu bat dauka. Osasun publikoko denborazkotasuna, erretiro eta profesionalen "hiesari" batuta, arazo larri bat izango da datozen urteotan, ez bait da zerbitzu publikoetako osasun-estaldura eskeintzeko gai izango.

Médicos de la Sanidad Pública: trabajando en precario

Kexak •Crítica  2017/02/28 | Artículo original  20minutos|

Uno de cada tres médicos de la sanidad pública tiene un contrato precario y la mitad trabaja sin plaza en propiedad.
Solo el 50,7% de los médicos que trabajan en el Sistema Nacional de Salud (SNS) tiene su plaza en propiedad. La temporalidad de la sanidad pública, unida a las jubilaciones y a la “fuga” de profesionales va a suponer, en los próximos años, un gran problema para dar cobertura sanitaria en los servicios públicos.

 

El Hospital de Basurto decide privatizar el servicio que gestiona las bajas de la plantilla

hospital basurtoint

Langileen gaixotasunak eta lan instripuak kudeatzeko zerbitzua pribatizatu nahi du Basurtuko Ospitaleak

Osasunbidea 2016/12/11
Basurtuko sindikatuek ez dute zerbitzu honen desegitea eta langileak ordezkatzeko asmoa onartuko, eta bide guztiak, juridikoak zein sindikalak, erabiliko dituzte aurka egiteko", erantsi du enpresa batzordeak.

El Hospital de Basurto decide privatizar el servicio que gestiona las bajas de la plantilla

Osasunbidea 2016/12/11
Los sindicatos del hospital, en representación de la plantilla, no van a avalar el desmantelamiento de este servicio y se van a oponer por todos los medios jurídicos y sindicales al mismo.

Urgencias del CHN: ¿Renovación de jefaturas para cuándo?


urgext•Kexak •Eztabaida 2016/11/14 |LABOsasunbidea|

Oraindik ez da behar bertzekoa egin Nafarroako Ospitaletegietako Larrialdietako zerbitzu zentralizatuaren gabeziak zuzentzeko.

Seguimos sin que se den los pasos necesarios para corregir las carencias del servicio centralizado de Urgencias del CHN.