twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
brecha

Sindikatu korporatiboek (SAE, SATSE, SM) Osasunbidean, ez dute ordainsarien arrakala txikitu nahi ez eta langile finko eta kontratatuen arteko baldintzak berdindu nahi ere

Osasunbidea 2018/10/17

LABek erabaki zuen funts gehigarrien banaketa sinatuko zuela, adierazi genituen bi baldintzak jasotzen zirelako: alde batetik, ezartze orokorra zuelako, eta bestetik, denbora gehien pairatu behar izan dituzten kolektiboek (2003. urtean eman zen %8ko igoeratik salbuetsitako langileak, 2004. urteaz geroztik administrarien sustapenetik at daudenak,...) nozitu dituzten irainak eta bidegabekeriak zuzendu direlako. Baita gauez, jaiegunetan, txandaka,... aritzeagatik jasotzen diren sariak nabarmenki hobetu direlako ere. Izaera orokorreko neurri horrek mailen arte-ko aldeak deuseztatzen ditu.

Administrazioari ohartarazi genion funtsen banaketaren negoziazioari ekinen geniola, ez baikenuen, Estatutik, baldintzatu zuten sindikatuen esku utzi nahi, gainerako kolektiboei, Erizaintzako Zaintza Osagarrien Teknikariei, Laborategiko Teknikari Espezialistei, maila guztietako lanbide-ikasketan (behin-behineko langileak barne) egin bidegabekeriak konpon zitezela eskatzen iraunen genuelako. Honez gain, eutsiko diogu UPN/PSN/PP gobernatzen ari zirenean galdu genuen eros-ahalmena, %13,4a, berreskura dadila

Ez gatoz bat SAErekin, kritikatzen duenean gainerako kolektiboak ahantzi ditugula. LABek bost greba orokor egin zituen langile ororen lan baldintzak babeste aldera. SAEk nahiz beste sindikatu “profesionalek” ezikusiarena egin zuten. Sindicato Médicoak esan zuenez, “no vamos a movilizarnos contra los recortes pero esperamos que el gobierno de UPN nos lo recompense cuando vayan mejor las cosas”.

Ez dugu ulertzen ere zer dela-eta SAE sentitzen den iraindua: agian gaizkien ordaintzen zaien taldeei soldata-prekarioa hobetzen zaielako, 15 urteko bidegabekerien ondoren?

LABen erreferentzia betidanik izan da kolektibo guztietako soldatak hobetzea eta soldatarik hoberenak duten langileekiko hauen soldata-arrakala txikiagotzea. Bitxia da 2018. urtean 390.566 € banatzea, soldata apalenak dituen kolektibo horren 1.500 pertsonen artean (200 euro urteko), aurka egin beharreko bidegabekeriatzat jotzea, eta aldiz, SAE, SATSE eta SM txintik ez esatea, medikuntzako eta erizaintzako 3000 finkoen artean, lanbide-ikasketaren kontzeptuan, 2018. urtean, 15 milioi € baino gehiago banatu izanaz (5.000 € urteko).

Gainerako kolektiboei ezartzen ez zaien lanbide-ikasketa hori horren maltzurki diseinatu zen, legea indarrean sartu ondoren (2007. urtean erizaintzakoa eta 1997. urtean medikuntzakoa) plaza lortu zuten medikuntzako pertsonalari eta erizaintzako diplomatuari kalte egiten diela, lan egindako aldia behin-behinekotzat onartzen ez zaielako. Gogoratu, sustatzeko merezimenduak kontuan hartzen direla, plaza jabetzan lortzen duzun unetik; horrela, behin-behineko gisa betetzen duzun eginkizuna eta lanak ez dute ezertarako balio. Beste bidegabekeria horren aurka ez dira inoiz mobilizatu sindikatu korporatibo hauek (SATSE, SAE, SM,...).

LAB aurrerantzean ere borrokatuko da lanbide-ikasketa langile finko eta behin-behineko orori egokitu dakion, haren ezarpena zuzenduz, behin-behineko gisa lan egindako aldiek guztiontzat balio bera izan dezaten sustatu ahal izateko.

Bat etorri nahi genuke erakunde gehiagorekin, aldarrikapen honetan zein besteetan, baina argi gera bedi: ez dugu kolektiboak suntsitu eta zatitu nahi duten inongo sindikaturik espero. LABen irudikoz, Osasunbideko langile guztiak ezinbestekoak dira.

Asko espekulatu denez mailen eta lanpostuen arteko soldata aldeez, erabaki dugu ezagutzera emanen ditugula hurbil ditugun beste erkidego batzuen soldata aldeak. Horrela alderatu eta ikusiko dugu C mailan (Aragoi, Gaztela eta Leon,...) egoteak ez dituztela konpontzen, berez, soldata-baldintzak.

Los sindicatos corporativos (SAE, SATSE, SM) no quieren ni reducir la brecha salarial en Osasunbidea ni igualar las condiciones entre personal fijo y contratado

Osasunbidea 2018/10/17

En LAB decidimos firmar el reparto de los fondos adicionales porque reunían las dos condiciones que pusimos: que fueran de aplicación general y que corrigieran los agravios e injusticias de los colectivos que llevaban más tiempo sufriéndolos (personal excluido de la subida del 8% del año 2003, el excluido de la promoción de administrativos desde el 2004…) y también la mejora sustancial de las retribuciones por noche, festivo, turnos… Una medida de carácter general que elimina las diferencias entre niveles.

Advertimos a la Administración que entrábamos a negociar el reparto de estos fondos porque no queríamos dejarlo en manos de los sindicatos que los habían condicionado desde el Estado, y que seguiríamos exigiendo la solución de los agravios del resto de colectivos, TCAE, TEL, carrera profesional para todos los niveles (incluido el personal temporal)… Asimismo seguimos exigiendo la recuperación del poder adquisitivo perdido durante los gobiernos de UPN/PSN/PP, un 13,4%.

No compartimos con SAE, su crítica de haber olvidado al resto de colectivos. LAB realizó cinco huelgas generales contra los recortes para defender las condiciones laborales de todo el personal. El SAE y otros sindicatos “profesionales” hicieron mutis por el foro. Como dijo el Sindicato Médico, “no vamos a movilizarnos contra los recortes pero esperamos que el gobierno de UPN nos lo recompense cuando vayan mejor las cosas”.

Tampoco entendemos que el SAE se sienta agraviado porque los colectivos peor pagados mejoren su precario salario después de 15 años de injusticia.

Desde LAB siempre hemos tenido como prioridad el mejorar los salarios de todos los colectivos y reducir la brecha salarial con el personal que mejores salarios tiene. Es curioso que repartir, 390.566 euros en el año 2018, entre 1.500 personas (200 euros al año) del colectivo con salario más bajo, sea una injusticia contra la que revolverse y, sin embargo, SAE, SATSE y SM, no digan ni hagan nada por los más de 15 millones de euros que en 2018 se reparten 3.000 personas fijas (5.000 euros al año) de medicina y enfermería en concepto de carrera profesional.

Una carrera profesional que no se aplica al resto de colectivos, que se diseñó de forma tan perversa que perjudica al personal de medicina y diplomado en enfermería que consiguió plaza después de entrar en vigor la ley (año 2007 la de enfermería y 1997 la de medicina) porque no se le reconoce el tiempo trabajado como temporal. Recordar que solo se tiene en cuenta los méritos, para promoción, desde que consigues plaza en propiedad, de forma que toda la actividad y trabajo desarrollado como temporales no sirve para nada. Otra injusticia para la que estos sindicatos corporativos (SATSE, SAE, SM…) nunca se han movilizado.

Dede LAB vamos a seguir peleando por conseguir que la carrera profesional se extienda a todo el personal fijo y temporal, corrigiendo su aplicación para que el tiempo trabajado como temporal se cuente igual para poder promocionar.

Nos gustaría coincidir con más organizaciones en esta y en otras reivindicaciones, pero que quede claro: no esperamos a ningún sindicato que busque romper y dividir a los colectivos. Para LAB todo el personal de Osasunbidea es imprescindible.

Como se ha especulado mucho con las diferencias salariales entre distintos niveles y puestos hemos decidido exponer los salarios que tienen en otras comunidades cercanas para poder comparar y ver que estar en el nivel C (Aragón, Castilla y León…) no soluciona por sí las condiciones salariales.

 tablaOSASUNBIDEA
shadow