twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share
grado

LABek segurtasun juridikoa lehenesten du batzuen oportunismoaren aurrean

Administrazioa 2018/05/25

Kontratatuentzako graduaren eskaerak

Pertsona kontratatuek gradua kobratzeko aukera izan dezatenarenak sindikatu batzuen arrantzaldia zabaldu du eta euren sareak bota dituzte ur nahasietan arrantzatzen saiatzeko. LABen lana arduratua eta sendoa egiten dugu arlo guztietan. Aukerak irekita daude, baina lasaitasuna eskatzen dugu. Izan ere Europako Batasunaren Justizia Auzitegiak atera behar duen txostenaren zain gaude (EBJA).

EBJAk 2016ko irailean atera epaiek pertsona kontratatuek finkoen aldean jasaten duten diskriminazioarekin bukatzeko aukera zabaldu zuten. Aipatu epai horietaz LABek egin azterketaren emaitzaz, 2016ko abenduan, Europako Batzordearen aurrean kexa aurkeztu genuen pertsona kontratatuen gradua kobratzearen inguruan. Aldi berean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegian beste bi eskakizun jarri genuen gai beragatik.

Oroitarazi behar da Administrazioarekiko Auzitegiak inoiz ere (ez europako epaien ondoren ez lehenago ere) onartu duen pertsona kontratatuek gradua kobratzeko duten eskubidea. Jarritako eskari guztiak galdu egin dira, bai sindikatu guztiek jarritakoak nola norbanakoek jarritakoak ere. Azkeneko, guk jakinda behintzat, pasa den abenduan izan zen Afapna sindikatuak NJANn epaiketa galdu zuenean zeinak kostuak ere ordaintzera kondenatua izan zen.

Horregatik, administrazioarekikoaren bista ailegatu zenean, pasa den urtarrilean, epaileari epaiketa bertan behera uzteko galdegin genion, Europan 2016an jarria genuen kexaren inguruan erantzuna jaso arte. Epaileak gure eskaria onartu zuen eta jakinarazi zigun, berak ere EBJAren aurrean gai horrexengatik auzi aurre-judiziala eskatua zuela.

Hortaz, EBJAk erantzuna eman arte itxaron behar da inolako neurririk hartu aurretik. LABek ez ditu aukera edo itxaropen faltsuak zabaldu nahi eta gure iradokizuna, une hauetan, eragindako langileei da lasaitasuna izatea.

EBJAk zer esanen duen jakin bezain pronto, eta gure talde juridikoak ebazpenak dioena behin aztertuta, eragindako langile guztiei jakinarazkiko diegu aurrerantzean egin beharko dutena.

Europako Auzitegiak epaia eman bitartean, LABek jarraituko du tematuta arlo guztietan eta arduradun politiko guztien aurrean nabarmentzen pertsona kontratatuek finkoen aldean pairatzen duten diskriminazioarekin amaitu behar dela.

LAB apuesta por la seguridad jurídica frente al oportunismo de algunos

Administrazioa 2018/05/25

Reclamación del grado por el personal contratado

La posibilidad de que el personal contratado pueda acceder a cobrar el grado ha abierto la veda para que algunas organizaciones sindicales echen las redes y traten de pescar en río revuelto. Desde LAB apostamos por el trabajo concienzudo y firme en todos los frentes. Las posibilidades están abiertas pero pedimos calma porque estamos a la espera del dictamen que tiene que emitir el Tribunal de Justicia de la Unión Europea (TJUE).

Las sentencias del TJUE de setiembre de 2016 abrieron la posibilidad de acabar con la discriminación que sufre el personal contratado con respecto al personal fijo. Fruto del análisis que desde LAB hicimos de esas sentencias, en diciembre de 2016, presentamos una queja ante la Comisión Europea referente al cobro del grado por parte del personal contratado. Al mismo tiempo presentamos dos demandas en el Juzgado Contencioso Administrativo de Navarra por el mismo tema.

Hay que recordar que nunca (ni antes de las sentencias europeas ni después) el Contencioso ha admitido el derecho del personal contratado a cobrar el grado. Se han perdido todas las demandas interpuestas por todos los sindicatos y personas a nivel particular. La última, que sepamos, el pasado mes de diciembre cuando Afapna perdió un juicio ante el TSJN y además fue condenado en costas.

Por este motivo, cuando llegó el día de la vista en el contencioso, el pasado mes de enero, solicitamos al juez la suspensión del juicio para esperar a que Europa se pronuncie sobre la queja que habíamos interpuesto en 2016. El juez accedió a nuestra petición y nos hizo saber que él mismo había elevado ante el TJUE una cuestión prejudicial sobre el mismo tema.  

Así pues, hay que esperar a que se pronuncie el TJUE antes de tomar cualquier medida. Desde LAB estamos en contra de crear falsas expectativas o tomar medidas precipitadas y recomendamos, en estos momentos, a todo el personal interesado, tener calma.

En cuanto sepamos qué dice el TJUE, y nuestros servicios jurídicos hayan analizado el contenido de la resolución, haremos saber a todo el personal interesado los pasos que deben dar.

Mientras esperamos a que se pronuncie el Tribunal Europeo, desde LAB seguimos y seguiremos insistiendo en todos lo ámbitos y ante todos los responsables políticos en la necesidad de acabar con la injusta discriminación que sufre el personal contratado.