twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share

urgencias osasunbidea

LABek salatzen du Nafarroako Ospitaletegiko larrialditan kronifikatu den prekarietatea

Administrazioa 2017/06/29

Atzo goizean LABek elkarretaratzea egin zuen Larrialdien Zerbitzuaren aurrean Ospitaletako Larrialdiak duten egoera salatzeko.

LAB sindikatuak salatzen du Ospitaletegiko larrialdi bateratuan ematen den egoera. Dagoeneko bi urte eta erdi baino gehiago igaro dira Barcinak eta Verak inauguratu zutenetik. Zabaldu zenean zeuden arazo askok bere horretan diraute tamalez.
Langileek behin eta berriz salatu dute zerbitzuan ematen diren arazoak, baina Ospitaletegiko zuzendaritzak ez du jaramonik egiten eta ez du zerbitzuaren anabasa zuzentzeko erabakirik hartzen. Horrela, bere horretan diraute:

• Sorospena egiteko guneak ezegokiak dira.
• Medikuaren zeregina bete dadin, ez dago behar besteko pertsonarik.
• 12 ordutako ordutegi ezarriak eta txanda lerrakorrak.
• Buruzagitzek ez dute ikuskatzen.
• Gaixoek itxaroteko behar besteko lekurik ez dago, eta hortaz, jendea pilatzen da.
• Lan-zama eskerga eta haren banaketa desorekatua.

Hau guztia erizaintzako burutzak erakutsi jarreraren ondorioz betikotzen ari da: hark ez baititu kontuan hartzen langileek hobetzeko helburuan egin eskaerak; ez direlako neurri zuzengarriak egituratzeko gauza;  ez daukatelako lantaldeak kudeatzeko gutxiengo ezaugarriak eta gaikuntza; nahasten dutelako lidergoa, ezarri behar izatearekin.

Egoera honelakoa izaki, 140 profesionalek beren buruak behartuak sentitu zituzten, horretan zuzenean nahasirik zeuden erizaintzako burutzen lagatzea idatziz eskatzeko.

Ospitaletegiko zuzendaritzak, berehala, egoera zuzentzeko neurriei ekin behar die; jabetu behar du, aitzinako kudeatze erek, hain zuzen, eraman gaituztela egungo egoerara.

Adierazi dugun guztiarengatik, gure lanpostuen ate aurrean elkartzen gara, jendartean salatzeko langileok eta erabiltzaileok pairatzen ari garen egoera.

LAB denuncia situación de precariedad cronificada en urgencias del CHN

Administrazioa 2017/06/29

Ayer LAB realizó una concentración frente a la puerta del Servicio de Urgencias para denunciar la situación en la que se encuentran las urgencias unificadas del Complejo Hospitalario.

Ya han pasado más de dos años y medio desde que fueran inauguradas por Barcina y Vera. Muchos de los problemas con que se abrieron desgraciadamente perduran.
La plantilla ha denunciado continuamente los problemas que tiene el servicio, pero la dirección del Complejo Hospitalario no hace caso alguno y no acaba de tomar decisiones que reconduzcan la caótica situación del servicio. Así continuamos con:

• Espacios inadecuados para el desarrollo de funciones asistenciales.
• Falta de personal para dar salida a la labor facultativa.
• Horarios impuestos de 12 horas y turnos deslizantes.
• Falta de supervisión por parte de las jefaturas.
• Falta de espacio para la espera de las-os pacientes y la consiguiente aglomeración .
• Exceso y distribución desigual de cargas de trabajo.

Todo ello viene perpetuándose por la actitud de las jefaturas de enfermería que no escuchan las demandas de mejora de la plantilla; que no son capaces de articular medidas correctoras; que carecen de las cualidades y capacitación mínimas para la gestión de equipos de trabajo; que confunden liderazgo con imposición.
Ante semejante panorama 140 profesionales se vieron obligadas-os a solicitar por escrito el cese de las jefaturas de enfermería directamente implicadas.

La dirección del Complejo debe tomar medidas correctoras inmediatamente y ser consciente de que las viejas fórmulas de gestión son las que nos han llevado a esta situación.


Por todo lo descrito nos concentramos ante la puerta de nuestro puesto de trabajo para denunciar públicamente la situación que padecemos plantilla y usuarias-os.