twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share

N.orig

LABen balorazioa Osasun Sektoreko Mahaiari

Osasunbidea 2017/02/20

Osasun Sektoreko Mahaiak egin zuen azken bileran, sindikatuen gehiengoak Osasunbidean kontratatzeko zerrendak arautuko dituen Foru Agindu berriari buruzko akordioa lotu genuen. LABen irudikoz, gardentasuna bilatu nahian, urrats onuragarria da. Bilera hartan, bestelako gaiez ere eztabaidatu genuen.

Kontratazio zerrendak kudeatzeaz lotu akordioa.

2017ko otsailaren 9ko Sektore Mahaian, gehiengo sindikalak kontratazio zerrendak arautuko dituen Foru Aginduaren testu berriari eman diogu onespena; honek, kontratatu diren langileek pairatzen duten egoeran, aldi baten hasiera dakar.

Aldi berri honen hasierak bermatzen ditu zerrenden kudeaketan, zuzentasunez eta gardentasunez aritzeko oinarriak. Azterketa berrituari eta birpentsatuari ekin aitzin, LABen ustez, funtsezko arazoa, administrazioaren kontratazioa arautzen duen 68/2009 Foru Dekretua alda dadin, sindikatuen eta administrazioaren arteko adostasuna dugu. Aipatu dekretu horren 8. artikuluan kontratua deuseztatzeko zergatiak ezartzen dira, eta horien artean, honakoa eranstea hitzartu da:

“Hautagairen baten erreklamazioa egin ondoren, kontratu baten okerreko esleipena egiaztatuko balitz, berrogeita zortzi ordutako gehieneko epean, kontratazioa baliogabetzeari ekinen zaio, eta hura ordezkatuz, kontratu berria eginen zaio deitua izan dadin eskubide gehiago sortu duenari”.

Jadanik ekin zaio aldaketa horri Nafarroako Gobernuaren Mahai Orokorraren esparruan; behin onetsiko denean, horren eraginez bermatuko da kontratatzeko gaiak direnen lehentasun-hurrenkera beteko dela, nahiz eta kontratua beste norbaiti esleitu zaion, akatsa egin delako edota nahi egin delako.

Zerrendak kudeatzean gertuko norbaitentzat kontratuak lortu nahian beste bitartekoak (erregimen zaharrari oso lotuak dauden buruzagitza batzuk) nahasteko ohitura arrunt hedatua egon da. Zenbat aldiz kexatu dira jendartean kudeatzeko ardurak dituzten pertsonek, nahi duten pertsona hori ez dezaketelako kontratatu?

Hori administrazio arauei buruzko gutxiengo ezagutza ez izatearen adierazgarri izateaz gain, mentalitate klasistaren, darabilten jauntxokeriaren eta ondasunari loturiko mentalitatearen adierazgarria da ere.

Berriro diogu: hau hasiera besterik ez da, eta aldi gardenago baten analisia egin baino lehen, oraindik ikusteke dago 68/2009 Foru Dekretuaren aldaketa zertan geratuko den, baita haren ezarpenaren abiatzea eta beste neurrien garapena ere. Neurrion artean dugu: zerrendak guztiz zentralizatzea (motzak eta luzeak) esku-sartzeak eragozteko eta kontratatzeko izangaiak diren pertsonei dagozkien eskubideak are gehiago berma daitezen.

Nafarroako Ospitaletegiko sukaldetan berrikustea (partziala)

Nafarroako Ospitaletegiko sukaldeen berrikuspen partzialaren egoerari buruzko zirriborroa eman ziguten. Lehenengo eta behin, erabateko lehengoratzea eskatu genuen, eta bigarrenez, osasungintza publikoa babesteko borrokan, horren enblematikoa den prozesuaren gardentasun eza kritikatu genuen. Jakinarazi zitzaigun sukaldarien lanpostuak hornitu direla (hasteko, itxiera dela-eta nahita nahiez mugiarazi ziren pertsonen itzulera, eta ondoren, Garcia Orcoyen Ospitaleko langile finkoei eskainia) eta dietetika alorrean kontratatu behar den teknikarien kopurua zehaztean zalantzak sortu direla.

Azpikontratetako langileak, lan baldintzen harira, geratuko diren egoera ezberdinak salatzen ditugu. SNS-O-ren gerentziarekin bilera egitea eskatzen dugu.

Kontratatu diren langileen egoera eta lan eskaintza publikoa

Profesionalen zuzendaritzak kontratatu diren langileen datuak eman zizkigun, egoera honelakoa izanik: lanaldia %50a baino txikiagoa izanik egituretan kontratatu direnak 275 pertsona dira; lanaldia %50a baino handiagoa izanik egituretan kontratatu direnak 473 pertsona dira; aldi partzialeko lanaldi hutsetan 190 pertsona, eta aldi osoko lanpostu hutsetan 1622.

2016. urtean, egiturako lanpostuetatik, 120 lanpostu huts bilakatu ziren, eta 2017. urtean, beste 110 bilakatuko dira. Kopuru hauek interesgarriak suerta daitezke 2017rako eta 2018rako iragarri zizkiguten lan eskaintza publiko berriak zehazteko. Berresten gara C, D eta E mailetan deialdia egiteko aginduan, batez ere, UPNk maila jakin batzuetan sortu zuen behin-behinekotasun asaldagarria gogoan hartzen badugu, seguru aski, erabili zuen pribatizatzeko estrategiarekin bat datorrena.

Esan zitzaigun ere, egiturako kontratazioan eta ordezkapenetan xahutua %9,52an areagotu zela 2015. eta 2016. urteen artean.

Bermatzen da deialdiak, gai-zerrendarekin batera, erreferentziako bibliografia izanen duela.

Bisita-baimena

Kontzeptu honen bidez, ospitalizazioko medikuak ordaintzen dituzte profesional bakoitzari esleitzen zaizkion ospitaleraturiko gaixoak bisitatzeagatik larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan. Profesionalen zuzendaritzak joan den udaran kontzeptu honen ordainketa berrikusi behar zela jakinarazi zuen, jabetu zenean ez zegoela murrizketarik, udaran ospitaleratze kopurua urriagoa bazen ere.

LABek eskatu zuen ordainsari honen ordainketa berrazter zedila Sektore Mahaiaren foroan, honela, sindikatu guztiek, eta ondorioz, langile guztiek ezagut dezaten nola ordaintzen den kontzeptu hori eta zein baldintzetan ordainduko den, hori egitea balegokio.

Lanaldia eta txandak Osasunbidean

LABek eskatu du Osasunbideko lanaldi eta txanda guztien berrikuspena, zuzendu nahi delako zentroetako zuzendaritzek egiten dituzten gehiegikeria asko eta asko, araudietan honi buruz jasotzen ez dituzten lanaldiak eta txandak ezartzearen harira. Gehiegikeriak, batez ere, ospitalizazioan ematen diren lanaldi zatituetan (Garcia Orcoyen eta Psikiatria ospitalea), Nafarroako Ospitaletegian 12 ordutako txandak ezarrita (larrialdiak, erditzeak,...), erradioterapian zortzi ordu eta erdiko lanaldia edota funtzionarioen lanaldi partzialak ezarrita

Berez, oro har harturik, antolakuntzako motibazio objektiborik gabeko neurriez ari gara, kontratazioan aurrezpen ziztrinak erdietsi nahian edota interes korporatiboak direla medio, txanda batzuk ezarri nahian egiten direnak.

Egoera iraingarriak eta neurrigabeak zuzen daitezen, lantalde bat sortu behar zela eskatu genuen, zeinak egoera eta indarrean dagoen legeria berrikusiko lituzkeen.

Birkokapenak

Osasun zergatiak direla eta, birkokapen eredua berraztertu behar dela adierazi digute, eraginkortasunik eza argudiaturik. Guk, aldiz, kritikatu dugu aurreko zuzendaritzen jokaera, ez baitzizkiguten eskaintzen lanpostu horiei zegozkien plaza guztiak langunetan; eskatzen dugu ere prebentzio politika eta lanpostuak langileei egokitzeko politika aztertu behar direla, nahitaezko aldaketak saihestuz. Interesgarria deritzagu lantalde bat eratzeari, osasun zergatiak direla-eta laneko mugaketaren arazo larri honen haritik, baliabideak eta irtenbideak azter eta gara daitezen; arazo horietako asko lanpostuen egokitzapen txarrarengatik eta prebentzio alorrean prestakuntza ezagatik sortuak dira.

Lan egutegia 2017

Aurten, Foru Administrazioak Negoziazio Mahai Orokorrera ekarri zizkigun lanaldiaren hiru balizko ereduak eta dagozkion jaiegunak eta aurretiaz egin irteerak.

Urteko lanaldi berari eusten zaio txanda guztietan; gurea erkidego bakarra da, urteko konputuan, 35 lanordutako astea duena.

Txanda nagusiaren eguneko lanaldia aldatu dute, eguneko 7:30 ordutara igaroz. Honek dakar, egunero 10 minutu gehiagoz lan egitean, lan egitera joan behar ditugun egunak are gehiago urritzen direla. Administrazioak, pertsonen eskuragarri dagoen ordu-poltsa batean bildu ditu, erabaki dezaten noiz eta nola erabili. Ordu-poltsen eredu hau aurreko gobernuak ezarri zituen lizentziak eta baimen ordainduak handitu zitezen eragozteko. Dena den, oraingo gobernuarekin negoziatzen ari gara baimen hauek hobetu eta handitu daitezen; espero dugu laster erabilgarri izanen ditugula.

Honez gain, LABek Nafarroako Gobernuak ezarri egutegiari alegazioak egin genizkion: jaiegunak berrazter daitezela eskatu dugu, izaera sozialeko jaiak aldarrikatu ditugu (emakume langilearen eguna,...), egiazko 35 ordutako lanaldia eskatu dugu. Gauzak honela, Nafarroako Gobernuak erabakiko du egutegia.

N.orig

Valoración de LAB de la Mesa Sectorial de Salud

Osasunbidea 2017/02/20

En la última Mesa Sectorial de Salud la mayoría sindical llegamos a un acuerdo sobre la nueva Orden Foral que regulará las listas de contratación en Osasunbidea. Desde LAB consideramos que es un paso positivo en la búsqueda de transparencia. En la misma mesa se trataron otros temas.

Acuerdo sobre gestión de las listas de contratación

En la Mesa Sectorial de 9 de febrero de 2017, la mayoría sindical hemos dado el visto bueno al nuevo texto de Orden Foral que regulará las listas de contratación, supone el inicio de una nueva fase en la situación que padece el personal contratado.

Inicio de un nueva fase que garantiza las bases para la transparencia y el correcto funcionamiento en la gestión de las listas. De todo lo que shacer antes un análisise ha revisado y replanteado, para LAB la cuestión clave es el consenso entre sindicatos y Administración para modificar el Decreto Foral 68/2009 de contratación administrativa. En el artículo 8 de este decreto se establecen las causas de rescisión de contrato, y entre ellas se ha acordado incluir la siguiente:

“Cuando tras reclamación de un aspirante se compruebe una asignación errónea de un contrato, en un plazo máximo de cuarenta y ocho horas se procederá a la efectiva anulación de la contratación, suscribiendo un nuevo contrato en su lugar con quien tuviera mejor derecho para ser llamado”.

Esta modificación se encuentra ya en marcha en el ámbito de la Mesa General de Gobierno de Navarra y supondrá, una vez aprobada, la garantía para las personas aspirantes a contratación de que su orden de prelación será respetado, pese a darse una adjudicación de contrato a otra persona ya sea por error o de manera premeditada.

La intromisión de terceros (ciertas jefaturas muy ligadas al antiguo régimen) en la gestión de las listas para conseguir contratos a personas afines ha sido una práctica extendida ¿Cuántas veces personas con responsabilidad de gestión se han llegado a quejar de manera pública de no poder contratar a quien quieren?

Ello además de una ignorancia supina de las mínimas nociones de normativa administrativa, no deja de ser manifestación de una mentalidad clasista, caciquil y patrimonial respecto a los recursos y empleados públicos.

Insistimos: esto es el comienzhacer antes un análisiso de una nueva fase de mayor trasparencia, aún falta ver la modificación del DF 68/2009, la puesta en marcha de su aplicación y el desarrollo de otras medidas como la centralización total de todas las listas (cortas y largas) para evitar ingerencias y garantizar aún más el respeto de los derechos de las personas aspirantes a contratación.

Reversión (parcial) de cocinas del CHN

Se nos pasó un borrador de la situación de la reversión parcial de cocinas del CHN. Lo primero que hicimos fue demandar la reversión total y lo segundo criticar la falta de transparencia en un proceso tan emblemático de la lucha por la defensa de la sanidad pública. Se nos informa de la provisión de puestos de cocinero/a (primero vuelta de las personas movidas forzosamente por el cierre y luego oferta al personal fijo del Hospital García Orcoyen) y de las dudas a la hora de determinar el número de técnicos en dietética a contratar.

Denunciamos la situación dispar en que quedará la plantilla de la subcontrata en cuanto a condiciones laborales. Exigimos la celebración de una reunión con la gerencia del SNS-O.

Situación de la plantilla contratada y OPE

La dirección de profesionales nos facilitó los datos de la plantilla contratada siendo este el panorama: contratada en estructurales de menos del 50% de jornadas 275 personas; en estructurales en más del 50% de jornada 473 personas; en vacantes a tiempo parcial 190 y en vacantes a tiempo total 1622.

En 2016 de los puestos estructurales 120 pasaron a vacantes y e 2017 lo harán otros 110.

Estas cifras son interesantes de cara a definir las nueva OPEs para 2017 y 2018 que se nos anunciaron. Insistimos en cumplir el compromiso de convocar para niveles C, D y E y sobre todo teniendo en cuenta los niveles de temporalidad alarmantes generados por UPN en determinadas categorías, seguramente acorde con su estrategia de privatización.

Se nos informó asimismo de lo gastado en contratación estructural y en sustituciones con aumento del 9,52% entre 2015 y 2016.

Se garantiza que las convocatorias tendrán junto al temario una bibliografía de referencia.

Pase de visita

Este concepto es el pago a personal facultativo de hospitalización por visitar en sábados, domingos y festivos a los pacientes ingresados asignados a cada profesional. La dirección de profesionales informó de que solicitó la revisión del pago de este concepto el verano pasado al comprobar que no había una reducción del mismo pese al menor numeró de ingresos en las fechas veraniegas.

Desde LAB solicitamos la revisión del pago de esta retribución en el foro de la Mesa Sectorial de manera que todos los sindicatos, y por extensión toda la plantilla, conozca como se determina el pago de este concepto y en qué condiciones se abonará en caso de que así proceda.

La jornada y turnos en Osasunbidea

LAB ha solicitado la revisión de todas las jornadas y turnos de Osasunbidea de cara a corregir numerosos abusos que realizan las direcciones de los centros al imponer jornadas y turnos no recogidos en la normativa al respecto. Especialmente las jornadas partidas en hospitalización (Hospital García Orcoyen y Psiquiátrico), la imposición de 12 horas en turnos del CHN (urgencias, partos…), de 8,30 horas en Radioterapia o jornadas parciales a personal funcionario.

Son en su conjunto medidas sin motivación organizativa objetiva que responden a ahorros miserables en la contratación o a la imposición de unos turnos por intereses corporativos.

Para corregir situaciones de agravio y abusivas solicitamos crear un grupo de trabajo que revise la situación y normativa en vigor.

Reubicaciones

Nos plantean revisar el modelo de Reubicaciones por motivos de salud, alegando ineficiencias. Por parte nuestra se hace una crítica a la forma de actuar de las direcciones pasadas que no ofertaban todas las plazas existentes en los centros para estos supuestos, y exigimos thacer antes un análisisambién una política de prevención y de adaptación de los puestos de trabajo al personal, evitando los cambios forzosos. Nos parece interesante el abrir un grupo de trabajo que analice y desarrolle herramientas y soluciones a este grave problema de las limitaciones laborales por motivo de salud, muchas de ellas generadas por la mala adaptación de los puestos y la falta de formación en prevención.

Calendario laboral 2017

Este año la Administración Foral nos trajo a la Mesa General de Negociación tres posibles modelos de jornada y los correspondientes festivos y salidas anticipadas.

La jornada anual sigue siendo la misma para todos los turnos, somos la única comunidad con 35 horas de jornada semanal en cómputo anual.

Han cambiado la jornada diaria del turno central pasándola a 7,30 horas diarias. Esto supone que al trabajar 10 minutos diarios más se reduzcan los días que tenemos que ir a trabajar. La Administración los ha concentrado en una bolsa de horas que están a disposición del personal para que decida cuándo y cómo utilizarlas. Este modelo de bolsa de horas lo impuso el anterior gobierno para evitarse ampliar las licencias y los permisos retribuidos. No obstante, con este gobierno se está negociando estos permisos para mejorarlos y ampliarlos y esperamos que en poco tiempo se puedan disfrutar.

Además desde LAB realizamos alegaciones al calendario establecido por el Gobierno de Navarra: revisión de los festivos, reclamando fiestas de carácter social (día de la mujer trabajadora…) o solicitando la jornada de 35 horas reales y con todo esto el Gobierno de Navarra decide el calendario.


LOGOosasunartikuluak

Médicos de la Sanidad Pública: trabajando en precario

 med

Osasun publikoko medikuak: ezegonkortasunean lan egiten

Kexak •Crítica  2017/02/28| Jatorrizko artikuloa 20minutos|

Osasun publikoko hiru medikuetatik batek kontratu ezegonkor bat dauka eta erdiak jabetzako lanposturik gabe lan egiten du.
Osasun sistema nazionalean lan egiten duten medikuen % 50,7 soilik jabetzako lanpostu bat dauka. Osasun publikoko denborazkotasuna, erretiro eta profesionalen "hiesari" batuta, arazo larri bat izango da datozen urteotan, ez bait da zerbitzu publikoetako osasun-estaldura eskeintzeko gai izango.

Médicos de la Sanidad Pública: trabajando en precario

Kexak •Crítica  2017/02/28 | Artículo original  20minutos|

Uno de cada tres médicos de la sanidad pública tiene un contrato precario y la mitad trabaja sin plaza en propiedad.
Solo el 50,7% de los médicos que trabajan en el Sistema Nacional de Salud (SNS) tiene su plaza en propiedad. La temporalidad de la sanidad pública, unida a las jubilaciones y a la “fuga” de profesionales va a suponer, en los próximos años, un gran problema para dar cobertura sanitaria en los servicios públicos.

 

El Hospital de Basurto decide privatizar el servicio que gestiona las bajas de la plantilla

hospital basurtoint

Langileen gaixotasunak eta lan instripuak kudeatzeko zerbitzua pribatizatu nahi du Basurtuko Ospitaleak

Osasunbidea 2016/12/11
Basurtuko sindikatuek ez dute zerbitzu honen desegitea eta langileak ordezkatzeko asmoa onartuko, eta bide guztiak, juridikoak zein sindikalak, erabiliko dituzte aurka egiteko", erantsi du enpresa batzordeak.

El Hospital de Basurto decide privatizar el servicio que gestiona las bajas de la plantilla

Osasunbidea 2016/12/11
Los sindicatos del hospital, en representación de la plantilla, no van a avalar el desmantelamiento de este servicio y se van a oponer por todos los medios jurídicos y sindicales al mismo.

Urgencias del CHN: ¿Renovación de jefaturas para cuándo?


urgext•Kexak •Eztabaida 2016/11/14 |LABOsasunbidea|

Oraindik ez da behar bertzekoa egin Nafarroako Ospitaletegietako Larrialdietako zerbitzu zentralizatuaren gabeziak zuzentzeko.

Seguimos sin que se den los pasos necesarios para corregir las carencias del servicio centralizado de Urgencias del CHN.

Personal Técnico Especialista: ¿Jefatura propia para cuándo?

tecext •Kexak •Eztabaida 2016/11/14 | LABOsasunbidea|

Teknikari Adituen kolektiboa (E.T.E, L.T.E, R.T.T.E, A.P.T.E…) osatzen dutenen betiko aldarrikapena izan ohi da beren lan mailako buruzagitzetan antolatzea.

Es una reivindicación histórica del colectivo de Técnicos Especialistas (T.E.R, T.E.L, T.E.R.T, T.E.A.P…) el organizarse bajo jefaturas de su propia categoría laboral.