twitter BARRAOSASUNBIDEA

facebook
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Share

LABek Hizkuntza Politikarako Plan Estrategikoa onartzea aurrerapauso bat dela dio, argi-ilunak ikusten baditu ere

Nafarroa 2017/02/01

LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuak onartu duen Hizkuntza Politikarako  Plan Estrategikoa norabide egokian emandako aurrerapausotzat jotzen du. Hala ere, zalantzak adierazi ditu Planak hainbat puntutan adierazten duen konkrezio mailari buruz. Aldi berean argi ikusten du nafar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko ezinbestekoa dela “Vascuenceren Legea” aldatzea. Sindikatuak egindako 34 ekarpenetatik %75a onartuak izan dira.

LAB sindikatuak oniritzia adierazi du pasa zen astean Nafarroako Gobernuak onartu zuen Hizkuntza Politikarako Plan Estrategikoari buruz. Lehengo aldia da Nafarroan euskara normalizatzeko eta hiritarren hizkuntza eskubideen defentsan aurrera egiteko halako plan bat zehazten dena. Ez da LABek nahiko lukeen plan estrategikoa baina gaur egungo egoera  hobetzen lagungarria izanen da zalantzarik gabe sindikatuaren iritziz. Positibotzat jo du ere Plana zehazteko, zabaltzeko eta ekarpenak egiteko burutu den parte-hartze prozesua. LABetik azaldu duten bezala, bat egiten dute Planean adierazten diren helburu orokorrekin.

Hala ere, LABek kezka adierazi du Planak izanen dituen baliabide eskasengatik, planaren ebaluazioagatik eta hainbat ekintzetan agertzen den konkrezio mailagatik. Ekonomikoki Planak erabiliko duen dirutza urria dirudi egitasmoa gauzatzeko.  Aldi berean, Planaren ebaluaziorako zehaztu diren adierazleek ez dute planaren betetze maila neurtuko, euskara beraren eboluzioa baizik, eta lotuta badaude ere, ez dute erakutsiko Plana noraino bete den. Euskarabideak erronka berriari aurre egiteko birmoldatuko dela esaten da baina LABek zalantza dauka ea beharrezkoa den aldaketa gauzatuko den aurreikusi diren baliabideak kontuan hartuta. Lehenengo zirriborroaren aurrean sindikatuak jada adierazi zuen hainbat ekintzetan agertzen zen orokortasuna handiegia zela.

Irakaskuntzari dagokionez, aurrerapausoak ematen ari badira ere, sindikatuak kritikatu du Plan Estrategikoan ez dela planteatzen 0-12 urte bitarteko Nafarroako haur guztiek euskarazko murgiltze eredua herrian edo auzoan bertan izateko eskubidea. DBH eta batxilergoa euskaraz gertu ikasteko aukera ziurtatu beharko litzateke eta Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean progresiboki euskarazko eskaintza handitu beharko litzateke. Bai kontuan hartuko da LABen ekarpena non, Programa Akordioarekin bat eginez, Ikastolek urtetan egindako lana kontuan hartuta, bereziki zonalde ez euskalduneko ikastolen gaur egungo eta etorkizuneko egoera aztertuko den.

LABen ustetan Plan Estrategikoa hankamotz gelditzen da langile guztien eta bereziki Administrazioko langileen hizkuntza eskubideak kontuan hartzen: euskara ezagutzeko eskubidea, lan jarduera zein lanbidea euskaraz burutzeko eskubidea eta lan harremanak euskaraz garatzeko eskubidea. Ondorioz, Planak ez du euskara lan eta komunikazio hizkuntza izatea helburu, zerbitzu hizkuntza izatera mugatuz. LABek dio garrantzitsua dela zerbitzua euskaraz bermatzea, baina aldi berean Administrazioaren funtzionamendua gaztelera hutsez ez izateko pausuak eman behar direla.

Azkenik, Planaren helburu orokorretan aipatzen da herritar ororen hizkuntza eskubideak bermatuko direla, baina zerbitzu publikoei buruz zehazten diren ekintzen bitartez ezin izanen da egitasmo hori lortu. LABen iritziz, helburu hori erdiesteko funtsezkoa da marko juridikoan eragitea. Gaur egun indarrean dagoen “Vascuenceren Legea” bertan behera uztea eta Nafarroako herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuko dituen lege berri bat onartzea ezinbestekoa da. LABek ekarpen hori egin badu ere, eskumena Parlamentuarena dela eta Gobernu Programan halakorik hitzarturik ez dagoela erantzun zaio. Honen aurrean sindikatuak adierazi du “Aldaketaren Gobernuaren” alderdien egitasmoa ezin duela Izquierda-Ezkerra bezalako indar txiki batek bahitu eta betoa jarri. Alderdi ñimiño honek ezin du baldintzatu nafar jendarteak behar duen aldaketa oposizioan dagoen UPNren hizkuntza politika sufritzen jarraitzera zigortuz.

LAB, a pesar de los claroscuros, considera positiva la aprobación del Plan Estratégico de Política Lingüística

Nafarroa 2017/02/01

El sindicato LAB considera que el Plan Estratégico de Política Lingüística aprobado por el Gobierno de Navarra es un paso positivo en la buena dirección. A pesar de ello, ha mostrado sus dudas sobre el nivel de concreción de algunos aspectos del Plan. Además ve imprescindible cambiar la “Ley del Vascuence” para poder garantizar los derechos lingüísticos de todos los navarros y navarras. El 75% de las 34 aportaciones realizadas por el sindicato han sido admitidas.

El sindicato LAB ha mostrado su conformidad con el Plan Estratégico de Política Lingüística aprobado la semana pasada por el Gobierno de Navarra. Es la primera vez que en Navarra se concreta un plan para avanzar en la normalización del euskara y en la defensa de los derechos lingüísticos de los ciudadanos y ciudadanas. No es el plan estratégico que le gustaría al sindicato, pero cree que sin duda ayudará a mejorar la situación actual. También ha valorado positivamente el proceso participativo que se ha llevado a cabo para concretar, socializar y mejorar el Plan. LAB ha mostrado su sintonía con los objetivos generales especificados en el Plan.

A pesar de todo ello, LAB ha mostrado su preocupación por la escasez de recursos que va a tener el Plan, su evaluación y por la falta de concreción que se aprecia en algunas actuaciones previstas. Los recursos económicos que se destinarán a la consecución del Plan no parecen suficientes. De la misma forma, los indicadores que se especifican para la evaluación del Plan no hacen referencia al nivel de consecución, sino a la evolución del euskara. A pesar de estar interrelacionados, no mostrarán el nivel de cumplimiento del Plan. Se dice que Euskarabidea se reestructurará para hacer frente al nuevo reto, pero LAB duda de si se realizará la remodelación necesaria, teniendo en cuenta los recursos previstos. A la vista del primer borrador, LAB ya detectó demasiada generalidad en algunas actuaciones propuestas.

En lo referente a educación, aunque se están dando pasos adelante, el sindicato critica que en el Plan Estratégico no se plantee que todos los niños y niñas de Navarra de 0-12 años tengan derecho a matricularse en un modelo de inmersión en euskara en su pueblo o barrio. Se debería garantizar la posibilidad de cursar ESO o Bachiller en euskara en un centro cercano, y en Formación Profesional y Universidad se debería ampliar progresivamente la oferta en euskara. Sí se ha aceptado la aportación de LAB que, en consonancia con el Acuerdo Programático, pedía analizar la situación actual y futura de las Ikastolas especialmente de la zona no vascófona, teniendo en cuenta la aportación realizada durante años.

En opinión de LAB, el Plan Estratégico se queda corto en la consideración de los derechos lingüísticos de los trabajadores y trabajadoras, especialmente los de la Administración: derecho a saber euskara, derecho a trabajar en euskara y a desarrollar las relaciones laborales en dicha lengua. En consecuencia, el Plan no tiene como objetivo que el euskara sea lengua de comunicación y trabajo, limitándola a una dimensión de servicio. LAB declara que es importante garantizar el servicio en euskara, pero que a la vez hay que dar pasos para que la Administración deje de funcionar exclusivamente es castellano.

Finalmente, en los objetivos generales del Plan se especifica que se garantizarán los derechos lingüísticos de todos los ciudadanos y ciudadanas, pero esto no se logrará a través de las actuaciones propuestas. En opinión de LAB, para conseguir dicho objetivo es imprescindible cambiar el marco jurídico. Es fundamental derogar la “Ley del Vascuence” y aprobar una nueva ley que garantice los derechos lingüísticos de todos los ciudadanos y ciudadanas de Navarra. A pesar de que LAB realizó esta aportación, se le ha respondido que la competencia es del Parlamento y que en el Acuerdo Programático no se contempla tal cambio. Ante esto, el sindicato declara que la voluntad del “Gobierno del Cambio” no puede ser secuestrada o vetada por una fuerza minoritaria como Izquierda-Ezkerra. Este partido pequeño no puede condicionar el cambio que la sociedad navarra necesita condenándola a seguir sufriendo la política lingüística de UPN que está en la oposición.


LOGOosasunartikuluak

Médicos de la Sanidad Pública: trabajando en precario

 med

Osasun publikoko medikuak: ezegonkortasunean lan egiten

Kexak •Crítica  2017/02/28| Jatorrizko artikuloa 20minutos|

Osasun publikoko hiru medikuetatik batek kontratu ezegonkor bat dauka eta erdiak jabetzako lanposturik gabe lan egiten du.
Osasun sistema nazionalean lan egiten duten medikuen % 50,7 soilik jabetzako lanpostu bat dauka. Osasun publikoko denborazkotasuna, erretiro eta profesionalen "hiesari" batuta, arazo larri bat izango da datozen urteotan, ez bait da zerbitzu publikoetako osasun-estaldura eskeintzeko gai izango.

Médicos de la Sanidad Pública: trabajando en precario

Kexak •Crítica  2017/02/28 | Artículo original  20minutos|

Uno de cada tres médicos de la sanidad pública tiene un contrato precario y la mitad trabaja sin plaza en propiedad.
Solo el 50,7% de los médicos que trabajan en el Sistema Nacional de Salud (SNS) tiene su plaza en propiedad. La temporalidad de la sanidad pública, unida a las jubilaciones y a la “fuga” de profesionales va a suponer, en los próximos años, un gran problema para dar cobertura sanitaria en los servicios públicos.

 

El Hospital de Basurto decide privatizar el servicio que gestiona las bajas de la plantilla

hospital basurtoint

Langileen gaixotasunak eta lan instripuak kudeatzeko zerbitzua pribatizatu nahi du Basurtuko Ospitaleak

Osasunbidea 2016/12/11
Basurtuko sindikatuek ez dute zerbitzu honen desegitea eta langileak ordezkatzeko asmoa onartuko, eta bide guztiak, juridikoak zein sindikalak, erabiliko dituzte aurka egiteko", erantsi du enpresa batzordeak.

El Hospital de Basurto decide privatizar el servicio que gestiona las bajas de la plantilla

Osasunbidea 2016/12/11
Los sindicatos del hospital, en representación de la plantilla, no van a avalar el desmantelamiento de este servicio y se van a oponer por todos los medios jurídicos y sindicales al mismo.

Urgencias del CHN: ¿Renovación de jefaturas para cuándo?


urgext•Kexak •Eztabaida 2016/11/14 |LABOsasunbidea|

Oraindik ez da behar bertzekoa egin Nafarroako Ospitaletegietako Larrialdietako zerbitzu zentralizatuaren gabeziak zuzentzeko.

Seguimos sin que se den los pasos necesarios para corregir las carencias del servicio centralizado de Urgencias del CHN.

Personal Técnico Especialista: ¿Jefatura propia para cuándo?

tecext •Kexak •Eztabaida 2016/11/14 | LABOsasunbidea|

Teknikari Adituen kolektiboa (E.T.E, L.T.E, R.T.T.E, A.P.T.E…) osatzen dutenen betiko aldarrikapena izan ohi da beren lan mailako buruzagitzetan antolatzea.

Es una reivindicación histórica del colectivo de Técnicos Especialistas (T.E.R, T.E.L, T.E.R.T, T.E.A.P…) el organizarse bajo jefaturas de su propia categoría laboral.