orduak

Lanaldi berezietako txandakotasuna ordaindu behar da

ANADP Osasunbidea 2018/11/02

descargas de archivos.orig DOC Gora jotzeko helegite eredua Osasunbidea
descargas de archivos.orig DOC Gora jotzeko helegite eredua ANADP


Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak alde bakarrez hartutako erabaki berria, aplikazio informatiko berria ezartzearen harira, alor publikoko langileen txandakotasuna kalkulatzeko, ondorio kaltegarriak izan ditu, batez ere, Osasunbidean eta PAGNA-n: ehunka pertsonek utziko diote txandakotasun-osagarria kobratzeari.

LABek eskatu du aipatu neurria bertan behera gera dadila eta premiaz dei dezatela mahai orokorra, arazoari ekin ahal izateko eta argitasunez zehatz ditzagun lanegun bereziak zer diren eta haien ezaugarriak, horrela langile orok ziurtasunez jakin dezan zeintzuk diren beren lan baldintzak.

Txandakotasuna jasotzeko eskakizunak arautzen duen egungo araudia (Foru Dekretua 44/2003) aldatzearen alde agertzen gara; lortu nahi dugu moduren bat haren ordainketa eraginkortasunez egin dadin, lanaldi nagusitik at txanda eginen den bakoitzean. Honez gain, berrezten gara, Osasunbidean egin txanda berezi guztiak (12 orduz, 17 orduz, 24 orduz, lerrakorrak,...), lanaldi mota ezberdinak bete behar izatearen ondorioz, txandakotasunak berekin dakartzan lantzat hartu behar direla. 

Honengatik, eskatzen dugu bertan behera gera dadila aipatu neurriaren ezarpena, Nafarroako Gobernuaren Mahai Orokorrean negozia dadin. 

LABek prestatu du erreklamazio-eredua Erregistroan emateko, kobratzeari utziko dion langile orok eskatu ahal izan dezan txandakotasunaren kobrantza. 

La turnicidad de las jornadas especiales se tiene que pagar

ANADP Osasunbidea 2018/11/02

descargas de archivos.orig DOC Modelo Recurso de alzada Osasunbidea
descargas de archivos.orig DOC Modelo Recurso de alzada ANADP

La reciente medida unilateral tomada desde la Dirección de Función Pública de implantar una nueva aplicación informática para calcular la turnicidad del personal de las plantillas públicas ha tenido efectos negativos, especialmente en Osasunbidea y la ANADP: cientos de personas van a dejar de cobrar el complemento de turnicidad.

Desde LAB hemos exigido la suspensión de dicha medida y la convocatoria urgente de la mesa general para poder tratar el problema y definir con claridad la consideración y características de las jornadas especiales, de forma que todo el personal tenga certeza de sus condiciones laborales.

Nuestra posición es que se modifique la normativa actual (Decreto Foral 44/2003) que regula los requisitos para la percepción de la turnicidad, y buscar una fórmula en que se perciba su retribución de manera efectiva cada vez que se realice turno fuera de la jornada central. A su vez, insistimos en considerar todos los turnos especiales de Osasunbidea (12 horas, 17 horas, 24 horas, deslizantes...) como trabajo que implícitamente conlleva turnicidad por cubrir diferentes tipos de jornada (mañanas-tardes-noches o mañanas-tardes, o tardes-noches).

Por todo ello, exigimos la suspensión de la aplicación de la medida para su negociación en la Mesa General del Gobierno de Navarra. LAB hemos preparado un modelo de reclamación para entregar en el Registro para que todo el personal que deje de cobrar, pueda solicitar el cobro de la turnicidad.

  Osasunbidea Tfno 848 42 23 63 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. ANADP - PAGNA Tfno 848 42 71 06 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.