Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
Share

JUS informe

Emakumearen aurkako indarkeriaren arloan nazioarteko legediak finkatzen dituen gutxienekoak betetzetik oso urrun gaude

Justizia 2019/05/06

Iazko azaroan, LABek aurkeztu zuen txostenean garbi gelditu zen emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak oso egoera kaskarrean daudela Nafarroan. Behin analisia eginda, orain, konponbideak aurkezteko unea da: hona hemen, LABen iritziz, hartu beharko liratekeen neurriak epaitegi horien egoera hobetzeko.

Azaroaren 25arekin batera, egun horretan ospatzen baita Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna, sistema judiziala auzitan dagoela ikusita, LABek txosten bat kaleratu zuen emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek Hego Euskal Herrian duten egoerari buruz. Era berean, epaitegi horiek Nafarroan duten egoerari buruzko idazki bat aurkeztu genuen, non justizia arloa hobetzeko zenbait neurri hartzea eskatu genuen.

Txosten eta idazki horiek hitz hutsetan geldi ez zitezen, azkeneko hilabete hauetan justiziaren arloan lan egiten duten hainbat pertsonarekin bildu gara, baita, daukaten lana dela eta, Nafarroan justiziaren arloa hobetzeko ahalmena duten beste batzuekin ere.

Hala, besteak beste, honako hauekin bildu gara: Aldabe andrea, Justiziako zuzendari nagusia; Galve jauna, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria; Erice andrea, Nafarroako Probintzia Auzitegiko lehendakaria; Benito andrea, epaile dekanoa; Sanchez jauna, fiskal nagusia; Perez Salazar eta Echarri andreak, genero-indarkeriaren arloko epaitegiko epailea eta legelaria, hurrenez hurren; Fernandez andrea, Iruñeko Zigor arloko 5. Epaitegiko epailea; Isasi jauna, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-idazkaria; Nafarroako Berdintasunerako Institutua; eta Iruñeko Abokatuen Elkargoa.

Bilera horietan, aipatutako txostena eta idazkiak emateaz gainera, eskatu diegu gure eskaerak betetzen lagun diezagutela, nork bere esparruan. Gainera, adierazi diegu beharrezkoa dela genero-ikuspegia txertatzea sistema judizial osoan, prozeduraren hasieratik bukaerara arte; genero-ikuspegia duten epaiak, epai feministak eta gizonen eta emakumeen berdintasuna aintzat hartzen dituztenak.

Bileretan, honako alderdi hauek bete daitezela eskatu dugu:

1.- Genero-ikuspegiaren arloko prestakuntza, doakoa, kalitatezkoa, nahitaezkoa eta etengabea prozedura judizialetan parte hartzen duten guztientzat: justizia arloko langileak, epaileak, fiskalak, forentseak, interpreteak, abokatuak eta abar.

2.- Egiten diren guardia ez-ofizialetarako berehalako konponbide bat: Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko osagarria sortzea eta hango langileei behar bezala ordaintzea.

3.- Indarkeriaren arloko epaitegietan biktimaren eta arau-hauslearen arteko kontaktua saihestea. Nafarroako epaitegietan ez dira betetzen ari biktimak babesteko Europako arauak. Gaur egun ditugun lokalak erabat desegokiak dira, askotan biktimak eta erasotzaileak bertan elkartzen direlako.

Ez dago kontaktu hori saihesteko instalaziorik, ez Agoitzen, ez Lizarran, ez Tafallan, ez Tuteran. Iruñean gela bat egokitu berri dute horretarako, baina bakarrik Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegian. Gehiago beharko lirateke, gutxienez instrukzioko epaitegietan, Zigor arloko 5. Epaitegian, Pribintzia Auzitegian eta Justizia Auzitegi Nagusian.

4.- Arreta egokia ematea biktimekin epaitegietara joaten diren adingabeei, oso egoera delikatuan izaten direlako. Nafarroako ezein epaitegitan ez dago adingabeei harrera egiteko moduko aretorik, eta hori ezinbestekoa da biktimekin batera etortzen diren adingabeei arreta zerbitzu egokia emateko.

5.- Horrelako kontu delikatuak ahalik eta baldintza onenetan bideratzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak jartzea.

6.- Balorazio forentse integraleko unitateek indarkeria kasuetan arreta emateko behar dituzten baliabideak jartzea.

7.- Emakumeari Laguntzeko Zerbitzuan guardiako abokatuen bi zerrenda osatzea, bat barruti judizial bakoitzerako. Hau da, Iruñeko epaitegietarako zerrenda bat eta Agoizko epaitegirako beste bat. Horrela, abokatuen eta epaitegien lana arinduko litzateke, eta biktimari azkarrago eta hobeki atendituko zaio. Epaitegietan, indarkeriaren txandan gaur egun dagoen abokatu-laguntza eskasegia da.
Bi izan dira txosten hau egitera bultzatu gaituzten arrazoi nagusiak: batetik, gure sistema judizialak dituen gabeziak, eta bestetik, prozedura judizial osoan falta den genero-ikuspegia, zeinaren ondorioz epaien ebazpenak emakumeen kontrako bazterketa masiborako arma bihurtzen ari baitira.

Dena dela, eskakizun hauek ez dira gure sindikatuaren apetak; Espainiako estatuko, Europako eta nazioarteko legedia betetzea baino ez dugu eskatzen, bereziki arau hauek:

• CEDAW delako Konbentzioa (Emakumeen kontrako bazterketa oro desagerrarazteko Konbentzioa), Nazio Batuek 1979an erredaktatua eta Espainiak 2001ean berretsia.
• Istanbulgo Hitzarmena, 2011n egina Europar Batasunaren esparruan, eta 2014an berretsia.
• 2012/29/EU Zuzentaraua, gutxieneko arau batzuk ezartzen dituena delituen biktimen eskubideei buruz eta haiei laguntza eta babesa emateko, eta aukera ematen diena estatukideei zuzentarau horretan ezarritako eskubideak zabaltzeko, babes handiagoa ematearren.

Arau horiek guztiak betetzea nahitaezkoa da Espainiako estatuarentzat, baina gaur den egunean gure antolamendu juridikoan erabat txertatu gabe daude.

Madrilgo Gobernuak, gainera, Genero-indarkeriaren aurka osoko babesa emateko Legea onetsi zuen 2004an. Lege hori Europako eta nazioarteko legediek beharturik onetsi behar izan zuen, baina Europako Zuzentarauan ezarritako “gutxieneko arauak” ere ez ditu jasotzen. Eta are eskandalugarriagoa da ikustea sistema judizialak ez duela 2004ko lege hori ere betetzen, non gutxien-gutxieneko neurriak ezartzen diren.

Izan ere, hori dela eta, Espainiako Gobernuak zenbait ohartarazpen eta abisu jaso ditu nazioarteko hitzarmenen segimendua egiteaz arduratzen diren plataformetatik.

Azkeneko abisua 2018ko azaroan egin zioten, Istanbulgo Hitzarmena ez betetzeagatik. GREVIO izeneko aditu taldearen txostenean zera adierazi zen babes judizialari dagokionez: “arlo hau betetzea edo martxan jartzea hil ala bizikoa izanda ere, arlo honetan biltzen dira ez-betetze kasu gehienak”. Eta aurrerago zera dio: “sistema kolapsatua dago eta babesgabetasun judiziala agerikoa da: ikerketak eta auziperatzeak genero-ikuspegiarekin egitea bermatzeko neurririk ez da hartzen, ez baitago ez prestakuntzarik, ez ebaluaziorik, ez borondaterik, eta epaitegi askotan instalazio egokirik ere ez dagoelako, eta horrek berbiktimazioa dakar berarekin”. Legeak ez ditu indarkeria mota guztiak jasotzen, eta horregatik Espainiari eskatzen dio “genero-indarkeriaren gaineko legedia berrikus eta zabal dezan, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren esparrutik haratago joateko”. Azkenik, ekintza judiziala biktimaren salaketaren baldintzapean jartzea salatzen da, eta eragile juridikoen nahitaezko prestakuntza eskatzen.

CEDAW Plataformak 2017an egindako Sombra izeneko txostenean ere Espainiako Estatua ez da oso ongi gelditzen. Txostenean gaitzesten da “etengabeko prestakuntza borondatezkoa izatea”, eta eskatzen da “prestakuntza nahitaezkoa izatea sistema judizialean parte hartzen duten pertsona guztientzat”. Gainera, kritikatzen da nola konpondu ohi diren indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak babesteko sisteman atzematen diren gabeziak.

Europako Zuzentaraua Estatuko araudian nola txertatu den aztertzen duen txostenaren ondorioak ere ez dira batere onak. Txosten horretan eskatzen zaio Espainiari zuzentaraua oso-osorik txertatu eta aplika dezala, gabezia asko daudelako.

Emakumearen aurkako indarkeria giza eskubideen bortxaketa bat eta bazterketa modu bat da, eta hala onartua dago nazioartean. Horrek esan nahi du indarkeria mota horri behar bezala erantzuten ez bazaio, arduradunak estatuak direla.

Horregatik, LABek uste du gure eskakizunak nahitaez bete beharreko eskubideak direla, eta denok jarri behar dugula ahal dugun guztia indarreko legedia bete dadin. Emakumeen aurkako indarkeriaren arloan eman beharreko urrats guztiak eman behar dira, eta behar bezala heldu behar zaie emakumeen kontrako bazterketa kasu guztiei, horretarako behar diren baliabideak jarriz.

Ez gara inolako pribilegiorik eskatzen ari, legea betetzea besterik ez. Bide luzea dugu egiteko oraindik.

Estamos lejos de poder cumplir los mínimos que plantea la legislación internacional en materia de violencia contra la mujer

Justizia 2019/05/06

El pasado mes de noviembre LAB presentó un informe en el que quedaba patente la deficiente situación en que se encuentran los Juzgados de Violencia contra la Mujer en Navarra. Tras el análisis, ahora es el momento de plantear soluciones, y a continuación reflejamos las medidas que en LAB vemos necesarias para mejorar la actual situación estos juzgados.

Coincidiendo con el 25 de noviembre, Día internacional de la eliminación de la violencia contra la mujer, y estando en entredicho el sistema judicial, LAB realizó un informe sobre la situación en los Juzgados de Violencia contra la Mujer en Hego Euskal Herria. Asimismo, centrándonos en nuestro territorio, realizamos un escrito donde explicamos la situación de los Juzgados de Violencia de Navarra y exigimos diferentes medidas para mejorar la Justicia.

Para que este informe y escrito no quedara en papel mojado, durante este tiempo hemos estado reuniéndonos con las diferentes personas que trabajan en Justicia y/o vinculadas a ella, y que por sus puestos de trabajo tienen capacidad de decisión para interceder a favor de una mejor Justicia para Navarra.

Para ello, nos hemos reunido con las siguientes personas: la Directora General de Justicia, Sra. Aldabe; el Presidente del TSJN, Sr. Galve; la Presidenta de la Audiencia Provincial de Navarra, Sra. Erice; la Jueza Decana, Sra Benito; el Fiscal Superior, Sr. Sánchez; la Jueza y Letrada de Violencia de Género, Sra Pérez Salazar y Sra. Echarri; la Jueza del Juzgado Penal nº5, Sra Fernández; el Secretario de Gobierno del TSJN, Sr Isasi; con el INAI; y con el Colegio de Abogadas y Abogados de Pamplona.

En estas reuniones, además de entregar el informe y los escritos, hemos animado a cada cual en su competencia, para que favorezca el cumplimiento de nuestras solicitudes. Además les hemos manifestado la necesidad de incluir la perspectiva de género en todo el sistema judicial -desde el inicio del procedimiento hasta el final-, sentencias con perspectiva de género, feministas e igualitarias entre hombres y mujeres; una Justicia realmente ciega en género.

En todas ellas hemos exigido el cumplimiento de los siguientes puntos:

1.- Una formación de perspectiva de género de calidad y gratuita, que sea obligatoria y continuada para todas y todos los intervinientes en los procedimientos judiciales: trabajadoras y trabajadores, juezas y jueces, fiscales, forenses, intérpretes, abogados, etc.

2.- Una solución urgente para las guardias encubiertas que se realizan, creando el complemento del Juzgado de Violencia contra la Mujer y remunerando a este personal como corresponde.

3.- Unos Juzgados de Violencia en los que se evite el contacto entre la víctima y el infractor. Los Juzgados de Violencia en Navarra infringen las normas europeas sobre protección a las víctimas. Las dependencias actuales son totalmente inadecuadas, ya que las víctimas y sus agresores suelen coincidir en ellas.

No existen salas preparadas para tal fin en ninguno de los juzgados de Aoiz, Estella, Tafalla y Tudela. En Pamplona se acaba de adecuar una, pero solo para el Juzgado de Violencia, cuando debería haber más para los Juzgados de Instrucción, Penal nº 5, Audiencia Provincial y Tribunal Superior de Justicia.

4.- Una atención adecuada para las y los menores, ante la situación tan delicada que están pasando, cuando acuden con las víctimas. Los y las menores no cuentan con ninguna estancia adaptada para acogerlos en ningún juzgado de Navarra, y es imprescindible que se garantice un servicio de atención a los menores que acompañan a las víctimas.

5.- Los medios materiales y humanos necesarios para tratar esta materia tan sensible en las mejores condiciones.

6.- Los medios necesarios para que las UVFI puedan ofrecer la atención de los procedimientos de violencia.

7.- Creación de dos listas de guardias de abogados del SAM diferentes para cada partido judicial; es decir, que los Juzgados de Pamplona tendrían su propia lista de guardias del SAM y el Juzgado de Aoiz también la suya propia. De esta manera, se agilizaría el trabajo de las y los abogados, de los juzgados y la atención que se daría a la víctima sería más rápida y de mejor calidad. En los juzgados la asistencia letrada en el turno de violencia es insuficiente.

Los motivos que nos han llevado a realizar este informe son las carencias que tiene nuestro sistema judicial y la falta de perspectiva de género que existe durante todo el procedimiento judicial que convierte las resoluciones judiciales en armas de discriminación masiva contra las mujeres.

Estas exigencias no son un capricho de nuestro sindicato; tan solo exigimos el cumplimiento de las legislaciones internacional, europea y estatal vigentes. Como principales y más importantes tenemos las siguientes normativas:

• CEDAW (Convención para la Eliminación de toda clase de Discriminación Contra las Mujeres), que fue redactado en 1979 por las Naciones Unidas y España lo ratificó en el año 2001.

• Convenio de Estambul realizado en el marco de la Unión Europea en el año 2011 y ratificado en 2014.

• Directiva 2012/29/EU, que establece normas mínimas sobre los derechos, el apoyo y la protección de las víctimas de delitos, y permite a los estados miembros ampliar los derechos establecidos en la Directiva con el fin de proporcionar un nivel más elevado de protección.

Todas estas normas son de obligado cumplimiento para el Estado español, y a fecha de hoy todavía no se han integrado completamente en nuestro ordenamiento jurídico.

Hay que añadir que el Gobierno de Madrid aprobó en 2004 la “Ley de medidas de protección integral contra la Violencia de Género”. Ley realizada por exigencia europea e internacional y que ni tan siquiera recoge las “Normas mínimas” de la directiva europea. Más escandaloso si cabe es que todavía el sistema judicial no cumple ni tan siquiera su propia ley de 2004, realizada sobre los mínimos.

De hecho, el Gobierno español ha recibido ya varias advertencias y amonestaciones por parte de las plataformas que se encargan de hacer el seguimiento de los convenios internacionales.

El último aviso se lo dieron en noviembre de 2018 por el incumplimiento del Convenio de Estambul, el informe GREVIO, que en lo que se refiere a la protección judicial, manifiesta que “es la parte del articulado que más incumplimientos acumula, donde su cumplimiento o puesta en marcha, puede ser vital”. Añade que “existe una desprotección judicial en un sistema colapsado, donde no se llevan a cabo las medidas que garanticen la investigación y enjuiciamiento con perspectiva de género, por falta de formación, de evaluación y de voluntad, así como porque las instalaciones de muchos juzgados no están adaptadas, lo que genera revictimización”. Esta ley no contempla todas las formas de violencia y por ello pide “la revisión de la legislación sobre violencia de género y su ampliación a otras formas de violencia más allá del ámbito de la pareja o expareja; supedita la acción a la denuncia por parte de la víctima y la formación obligatoria de los operadores jurídicos”.

Sobre el informe sombra de la CEDAW, realizado en el año 2017, el Estado español tampoco sale bien parado y lamenta "el carácter voluntario de la formación continua” y solicita que se exija “la formación obligatoria de todas las personas que participan en el sistema judicial”. Además es crítico en cómo se solventan las deficiencias en el sistema de protección a las mujeres víctimas de violencia machista.

El informe que analiza la aplicación de la Directiva europea sobre la normativa estatal tampoco es nada buena. En la misma se le exige a España que transponga y aplique plenamente la Directiva, dado que existen muchas lagunas.

La violencia contra la mujer se reconoce como una violación de los Derechos Humanos y como una forma de discriminación. Esto significa que, cuando no se responde de manera adecuada a este tipo de violencia, se considera responsable a los Estados.

Por ello desde LAB consideramos que nuestras solicitudes son derechos de obligado cumplimiento, y que todas y todos debemos poner todo lo que esté en nuestras manos para avanzar en el cumplimiento de la legislación vigente. Se deben dar todos los pasos necesarios en materia de violencia contra las mujeres y abordar adecuadamente y con los medios necesarios cualquier caso de discriminación contra las mujeres.

Nuestras solicitudes no son un privilegio, tan solo exigimos el cumplimiento de la ley. Tenemos un largo camino por recorrer.