Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
Share

amarillismo

Prentsa hori judizial

Justicia 2017/11/27

“La manadaren” epaiketa hasi zenetik, egiaztatu dugu egunero ezagutarazten diguten berriak hautatzeko irizpidea oso sentsazionalista dela, eta hedabidetan agertzen diren artikulurik horienak lehenesten dituztela.

Aspaldidanik, goizero, Justizia Administrazioan lan egiten dugunok, gure posta korporatiboan bi mezu jaso ohi ditugu, bata Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren prentsa-laburpena, PDF formatukoa estatuko prentsaren gaurkotasun judizialarekin eta bestea, bi atal dituena: alde batetik NJANren prentsa-dosierra, PDF formatukoa ere eta bertako prentsaren gaurkotasun judizialarekin eta beste alde batetik tokiko gaurkotasun albiste juridikoak jasotzen dituzten hainbat egunkari digitalen lotura zuzenekin. Lotura hauek zuzenki eramaten gaituzte prentsa digitalera albisteak irakurtzeko.

Berri hauek Komunikazio-bulegoak bidali eta hautatzen ditu, ez dakigu hautapen horretan zein irizpidea erabiltzen duten, baina argi dugu aldatuz doala gaurkotasuna bat izan ala beste bat izan.

Nabaritu dugu, “la manada” epaitzeari ekin zitzaionetik, egunero prentsa digitaleko albisteetara lotura duten hautapen bonbardaketa jaso egin dugula. Hautatutako lotura horietako gehienek Nafarroan dagoen egunkari sentsazionalistenetakora garamatzate, informazioa era morboso eta horienak dituen horretara.

Goizero posta bidez, Iruñean egiten ari den epaiketa etengabe hutsaltzen duten berri pila jaso ohi dugu, errealitatearekin zerikusirik ez daukaten zertzeladak, ustez eta aburuez josiak, zeinek informazio bera desitxuratzen eta mozorrotzen duten. Horrek ez dio ezertan laguntzen bortxakeria matxistaren aurkako borrokari. Gainera, nabarmentzen da aipatu hedabideen ezagutza urria bortxakeria sexistari eta Iruñean egiten ari den prozedura judizialari buruzko informazioaz jarduteko.

Eta gisa horretako informazioa doan eta derrigorrean jaso ohi dugu Justiziako langile guztiok, albiste hautapen horretan gainera, gaur egun dagoen prentsa digital askotarikoa egonda ere, ez da inon ikusten aniztasun informatiborik. Ez dago oreka informatiborik eta gehienbat egunkari digital bakar batean du ardatz. Haietan ez da lehenesten ere berriaren egiazkotasuna, ez eta erasorik gabeko eta desberdintasunik egonen ez den gizartea sustatu behar dela ere.

Ez zaie mesederik egiten bortxakeria matxista pairatzen duten emakumeei “ustezko bortxatzea”, “ustezko bortxatze delitua”, “ustezko biktima” esamoldeak erabiltzen direnean, eta hauetan bortxakeria salaketak, haien bizipenak zalantzan jartzen direnean, eta azkenean, biktima beraiek publikoki eta jendartean epaitzen direnean.

LABetik galdegiten dugu NJANren Komunikazio-bulegoak egiten dituen albiste hautapenean erabiltzen dituen irizpideak arduratsuagoak, objetiboagoak eta feministagoak izan daitezen..

Prensa amarilla judicial

Justicia 2017/11/27

Desde que empezó el juicio de “la manada” hemos visto cómo el criterio de selección de las noticias que nos envían a diario, es muy sensacionalista, dando preferencia a los artículos más amarillos que aparecen en la prensa.

Desde hace muchos años todas las mañanas, quienes trabajamos en la Administración de Justicia, recibimos en nuestro correo corporativo dos correos, uno con el resumen de prensa del CGPJ, formato PDF con actualidad judicial de prensa estatal y otro con dos apartados: por una parte, un dosier de prensa del TSJN, también con formato PDF y con actualidad judicial de prensa local, y por otra parte, enlaces directos a periódicos digitales con las noticias  jurídicas de actualidad local. Estos enlaces nos llevan directamente a la prensa digital para poder leer la noticia.

Estas noticias son enviadas y seleccionadas desde el Gabinete de Comunicación y no sabemos cuál es el criterio que utilizan en dicha selección, que además, varía según la información que esté de actualidad.

Desde que se inició el juicio de “la manada” nos hemos visto bombardeados a diario por una selección de enlaces a noticias de prensa digital. La mayoría de los enlaces seleccionados nos dirigen a uno de los periódicos digitales más sensacionalistas de Nafarroa y que ofrece la información desde un punto de vista más morbosa y amarilla.

Todas las mañanas recibimos a través de este correo un motón de noticias que constantemente desvirtúan el juicio que se está produciendo en Iruñea, disfrazando la información con detalles, suposiciones y conjeturas que nada tienen que ver con la realidad y que para nada ayuda en la lucha contra la violencia machista. Además se pone en evidencia el poco conocimiento que tienen dichos medios informativos sobre el tratamiento de la información sobre la violencia sexista y sobre el procedimiento judicial que se está llevando a cabo en Iruñea.

Y todo este tipo de información la recibimos gratuita y obligatoriamente todos los trabajadores y trabajadoras de Justicia, una selección de noticias en la que ni tan siquiera nos ofrecen diversidad informativa de entre la gran variedad de prensa digital que existe actualmente. No se da un equilibrio informativo y se centra sobre todo en un único periódico digital. Y menos aún, realizan una selección de noticias en las que se prime la veracidad de la noticia ni el fomento de una sociedad libre de agresiones y libre de desigualdades.

Flaco favor se está haciendo a las mujeres que padecen violencia machista cuando se incluyen expresiones como “presunta violación”, “presunto delito de violación”, “presunta víctima” y en las que se cuestionan las denuncias de violencia, sus vivencias y al final son las propias víctimas quienes son juzgadas pública y socialmente.


Desde LAB pedimos que el criterio que prevalezca en la selección de noticias del Gabinete de Comunicación del TSJN sea un criterio más responsable, más objetivo y más feminista.