Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
Share

balanza

Lan Osasuna: Gainditu gabeko gaia Justiziako Z.N

Justizia 2016/04/29

Ez da betetzen ari legea lan arriskuen prebentzioaren gaietan.

Pasa den udan Justiziako Zuzendaritza berria izendatu zenez geroztik ez da Segurtasun eta Osasun Batzordearen bilerarik deitu, legeak gutxienez hiruhilean behin biltzeko agintzen duenean. Honek erakusten digu zer nolako garrantzia duen lan osasunak Justiziako Zuzendaritza Nagusiarentzat.

Atzo, apirilak 28a, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Justiziako Z.Nan gabezi handiak ditugu arlo honetan, izan ere oinarrizko legeria ere ez baita betetzen. Egun guztiak egun onak dira hau oroitarazteko bai eta azpimarratzeko lan osasunaren garrantziaz. Ezin baita aurrera egin langileen eskubideen borrokan hau alde batera uzten bada.

Justizian ez da betetzen ari Lan Arriskuen Prebentzio Legea (LPRL 31/1995), ez da betetzen epaitegietan prebentzio jardueraren integrazioa, ezta babeserako neurrien ezarpena ere, eta prebentzio jardueren jarraimendua hutsaren hurrengoa da.

2010. urtetik hona ez dira egin beharrezko ikuskapen medikuak ezta Justizia Jauregian inolako hustutze simulaziorik ere handipena burutu zenetik. Tutera, Lizarra, agoitz eta Tafallako epaitegietan ez da ezta hustutze simulazio horretarako protokolorik ere.

Justizian lanean sartzen den orok, entrepresako arriskuen informazioa, era orokorrean, jaso behar du hala nola bere lanpostuarena era zehatzagoan, baita larrialdi kasu batean ezartzekoak diren prebentzio eta babes neurriena ere. Inork jaso al du horrelako informaziorik? Justiziako Intraneteko web orriak berak intereseko informazio guztiarekin gaurkotua egon beharko zuen, baina agerikoa da hori horrela ez dela. Epaitegi guztietan istripu parte orriak beharrezkoak dira, langileok jakin dezagun non dauden eta nork gordetzen dituen. Inork ba ote daki non dauden? Inork ba ote daki zeintzu diren istripu kasuan jarraitu beharreko pausuak?

Une honetan antzemananak daude lan osasun arlon jasaten ditugun arazorik nabermenenak: muskulu-eskeletikoak (adituen arabera benetako plaga dena) eta arazo psikosozialak. Azken hauek, gainera, era izugarri batean handitzen ari dira. Hala eta guztiz ere, arazoak antzemanak egoteagatik ere ez da inolako neurririk hartzen ari langileon babeserako.

Salud Laboral: Asignatura pendiente de la D.G: de Justicia

Justizia 2016/04/29

No se está cumpliendo la ley en materia de prevención de riesgos laborales.

Desde que se nombró la nueva Dirección de Justicia el verano pasado no se ha convocado la Comisión de Seguridad y Salud, cuando la ley exige que como mínimo se reúna una vez al trimestre. Esto da una idea de la importancia que se le da a la salud laboral en la Dirección General de Justicia.

Ayer se celebró el Día Internacional de la Salud Laboral. En la D.G. de Justicia tenemos grandes carencias en este campo ya que ni siquiera se cumple la legislación básica. Todos los días son un buen día para recordar y seguir insistiendo en la importancia de una buena salud laboral y que no se puede avanzar en la lucha por los derechos laborales de los trabajadores y trabajadoras si se deja al margen.

En Justicia no se esta cumpliendo la Ley de Prevención de Riesgos Laborales (LPRL 31/1995), ni en lo que hace referencia a la integración de la actividad preventiva en los juzgados, ni en la adopción de las medidas necesaria para su protección. Tampoco se hace seguimiento permanente de la actividad preventiva.

Desde el año 2010 no se hacen los preceptivos reconocimientos médicos ni tampoco se ha realizado ningún simulacro en el Palacio de Justicia desde que se hizo la ampliación. En los juzgados de Tudela, Estella, Aoiz y Tafalla ni siquiera existe un protocolo de actuación para simulacros.

Cuando una persona se incorpora a trabajar en Justicia, debería recibir información sobre los riesgos  de la empresa en general y de los de su puesto en particular, así como las medidas de prevención y protección aplicables y las medidas de emergencias. ¿Alguien ha recibido esta información? La propia web de Justicia de Intranet debería estar actualizada con toda la información de interés, pero es evidente que no lo está. En cada juzgado debería haber hojas de partes de accidentes y los trabajadores y trabajadoras tienen que saber dónde están y quién los custodia. ¿Alguien sabe dónde están? ¿Alguien sabe qué pasos debe seguir en caso de accidente?

En estos momentos están detectados los principales problemas que sufrimos en materia de salud laboral: los problemas musculoesqueléticos (una auténtica plaga según los expertos) y los problemas psicosociales, que están incrementándose de manera alarmante. Sin embargo, pese a estar detectados estos problemas, no se está tomando ninguna medida para la protección de los trabajadores y trabajadoras.