Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
Share
ADMgrado

Argibide batzuk langile kontratudunek gradua kobratzeari buruz

Administrazioa 2019/01/30

Azken egunetan Nafarroako Administrazioko administrazio kontratudun langileek graduaren ordainsaria kobratzeko duten aukerari dagokionez, LABek bere delegatuak langileen eskura jartzen ditu, dela sortutako zalantzak argitzen saiatzeko, dela lantoki edo eskualde bakoitzean batzarrak antolatzeko. Nolanahi ere, hona hemen, argigarri izan nahirik, kontratudunek aurki ditzaketen kasuen gaineko azalpen bat.

Urtarrilaren 30ean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegian epaiketa bat eginen da administrazio kontratudunek gradua kobratzeko eskubiderik ote duten erabakitzeko, baina egia da ez dakigula zenbat denbora igaroko den epaia atera arte. Era berean, ez dakigu nondik joko duten. Espero dugu epaia gure aldekoa izatea, baina epaileak tartean direla, zaila da ezer seguru izatea. Horregatik, interesatu guztiei eskatzen dizuegu lasai hartzeko eta gauzak ongi pentsatzeko edozein erabaki hartu baino lehen.

Hauxe da zalantza nagusia: zer da komenigarriagoa, gradua lehenbailehen erreklamatzea ala Europako epaia atera arte itxarotea? Erantzuna: segun eta zein den kasua. Eta horiek hirutan laburbil daitezke langileen antzinatasunaren arabera:

1) 6 urte eta 7 hilabete baino gutxiagokoa baduzu, ez dagokizu graduaren gainsaria kobratzea.

2) Gutxienez 6 urte eta 7 hilabetekoa baduzu, Europako epaia atera arte itxaroten ahal duzu, eta orduan eskatu. Kasu horretan egonda ere, jar zaitez harremanetan gure delegatuekin, argibide gehiago eta erreklamazio ereduak jasotzeko.

3) 10 urte eta 7 hilabetetik gorakoa baduzu, graduaren ordainketa EDOZEIN MOMENTUTAN eska dezakezu, azken 4 urteotako atzeraeraginarekin gainera. Egoera horretan bazaude eta Europako epaia gradua onartzearen aldekoa bada, zenbat eta lehenago eskatu, orduan eta hobeki. Kasu honetan ere, JAR ZAITEZ HARREMANETAN GURE DELEGATUEKIN eta haiek lagunduko dizute erreklamazioa prestatzen.

Kontuan hartu behar duzu erreklamazioa orain egiten baduzu eta Administrazioak zure erreklamazioa atzera botatzen badu (hori litzateke normalena), gora jotzeko errekurtsoa jarri beharko duzula hilabete bateko epean. Orduan ere Administrazioak zure errekurtsoa atzera botatzen badu, auzibidera jo beharko duzu bi hilabete igaro baino lehen, eta, horretarako, abokatu bat beharko duzu. Kasu horretan, epaileak bere erabakia atzeratuko du harik eta Europak bere epaia eman arte. Kontuan hartu bai gora jotzeko errekurtsoa jartzea, bai auzibidera jotzea behar-beharrezkoak izanen direla; izan ere, bide hori segitzen ez baduzu (ahazten zaizulako edo hobeki pentsatu duzulako), atzeraeragineko 4 urteak kobratzeko zailtasunak izango baitituzu.

LAB sindikatuak GRADUaren ordainketari buruzko KEXA bat jarri zuen Europako Batzordean 2016ko abenduaren 16an. 2017an zehar Batzordeak kasua aztertu zuen, eta Nafarroako Gobernuari txosten bat eskatu zion. Baina, gaur den egunean, oraindik ez du ezer erabaki. Beste alde batetik, 2018ko urtarrilean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak bertan behera utzi zuen administrazio kontratua zuten bi langilek gradua erreklamatzearen ondoriozko epaiketa bat, harik eta Europako Auzitegiak kontu horren gainean erabaki bat hartu arte.

Gai honi buruzko argibide gehiago edo aholkuren bat nahi izanez gero, gure delegatuengana jo dezakezue lasai asko. Gainera, erreklamazioa egiteko ereduak emanen dizkizuete, eta Administrazioak zuen erreklamazioa atzera botaz gero zein bide segitu behar duzuen esango dizuete.

Helburu hori lortze aldera, eta gorago esan dugun bezala, eskualdeka batzarrak antolatuko dira, eta ahal izanez gero, lantokirik handienetan ere bai. Hona hemen lotu ditugun lehendabizikoak:

• Administrazioko delegatuak.
Arga kaleko (Errotxapea) LABen egoitza (12-14 zenbakiak).
Ostirala, otsailak 1, 09:30ean.
• OSASUNBIDEA Tuterako ospitaleko langileak.
Irakaskuntza gela (5. solairuan).
Astelehena, otsailak 4, 13:00ean. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 13:30etik 15:20era).
SOS langileak
SOS Navarrako egoitzan.
Asteartea, otsailak 5, 11:00etan.
• PAGNAko El Vergel-eko langileak.
Asteartea, otsailak 5, 14:30etik 15:30era.
OSASUNBIDEA Nafarroako Ospitale Guneko A erikineko areto nagusia.
Asteazkena, otsailak 6, 14:30ean. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 13:30etik 15:20era).
• IRAKASKUNTZA Pablo Sarasate musika kontserbatorioa.
Gelbentzu aretoa.
Asteazkena, otsailak 6, 10:00etan.
• Ogasuna, NAO eta itzultzaileak.
Maite Aretoa K/ Eskiroz 20 bis
Asteazkena 6, 10:00etan.
• IRAKASKUNTZA (afiliatuentzat soilik) Arga kaleko (Errotxapea) LABen egoitza (12-14 zenbakiak)
Asteazkena, otsailak 6, 17:00etan. (Langile guztientzako batzarrak egin ahalko dira, betiere, ikastetxe/ eskualdeen eskariaren arabera. Harremanetarako: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)
• OSASUNBIDEA Nafarroako Ospitale Guneko B eraikineko areto nagusia.
Osteguna, otsailak 7, 14:30ean.
Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 13:30etik 15:20era.
• PAGNA. Santo Domingo erresidentziako (LIZARRA) langileak.
Osteguna, otsailak 7, 14:30etik 15:00etara.
• Iruñeko Haur Eskolak - langileak.
Osteguna, otsailak 7, 17:00etan. K/Arga 12-14 LABen egoitza.
• PAGNAko San José erresidentziako langileak.
Ostirala, otsailak 8, 13:40etik 14:00etara eta 14:30etik 15:00etara.
• OSASUNBIDEA García Orcoyen ospitaleko H eraikineko areto nagusia.
Ostirala, otsailak 8, 14:00etan. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 13:30etik 15:20era).
• NOPLOI
Astelehena 11, 13:30ean. K/Leire, 15
• Hezkuntza Departamentu, NAPI, Presidentzia, Ekonomia eta Ogasuna, Herri Lanak, NABI, Nafarroako Museoa eta Alhondiga kaleko administrazio kontratadunak.
Otsailak 12, asteazkena.10:00etatik 11:00etara, Blanca de Navarra aretoan, NAPIko beheko solairuan, K/ Navarrería 39. (Ordu sindikalak 9:40etatik 11:20etara)

• DRMAyAL, Kirola eta Gazteria, Euskarabidea, Gizarte Politikak, Eraikin inteligenteak (Lan Saila eta Garapen Ekonomikoa) eta Ondare Zerbitzua
Otsailak 12, asteazkena. 13:30etan. Areto Nagusia. (Ordu sindikalak 13:00etatik 15:00etara)
• Joakin Lizarraga Sarriguren
Asteartea 12, 10:40etan.

• Berriozarko udaleko langileendako. Batzar irekia
Otsailak 13, asteazkena. Kulturgunean 13:30etatik 14:30etara. Orduak eskatuta
• Remontival IP. Lizarraa Urederra Irakasle gela.
Otsailak 14, osteguna 10:50.
•Iruñeko Udala
Otsailak 14, osteguna 13:30.
• OSASUNBIDEA Conde Oliveto Aula 2 - 6. solairua.
Ostirala, otsailak 15. 14:30etatik 15:30etara. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 14:00etatik 16:00etara).
• OSASUNBIDEA San Francisco Javier Docencia.
Asteazkena,otsailak 20. 14:30etatik 15:30etara. (Osasun etxeetako langileak ere joan daitezke. Asanblada orduak eskatuta daude 14:00etatik 16:00etara).

Batzar bat antolatu nahi baduzu, edo gai honi buruzko zalantzak baldin badituzu, gure delegatuekin jar harremanetan jar zaitezela gomendatzen dizugu, dela zure lantokikoak, dela zure eskualdekoak. Eta hori ezinezkoa bazaizu, gurekin zuzenean jar zaitezke kontaktuan Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoaren bitartez.

Aclaraciones sobre el cobro del grado por el personal contratado

Administrazioa 2019/01/30

Ante las dudas surgidas en los últimos días respecto a la posibilidad de solicitar el cobro del grado por parte del personal contratado administrativo de las Administraciones de la Comunidad Foral de Navarra, LAB pone al servicio de las y los trabajadores a sus delegadas, tanto para intentar exclarecer las dudas surgidas, como para convocar asambleas en los centros de trabajo o zonas que así nos los soliciten. De todas formas, he aquí una explicación a modo aclarativo de la variada casuística en que se puedan encontrar las y los empleados.

El próximo día 30 de enero va a tener lugar en el Tribunal de Justicia de la Unión Europea la vista sobre la reclamación del cobro del grado por parte del personal contratado administrativo, pero la realidad es que no sabemos cuánto tardará en dictarse la sentencia. Tampoco nos atrevemos a aventurar el sentido de la sentencia. Esperamos que nos dé la razón, pero en cuanto se mete una toga por medio, es difícil tener certezas. Por todo ello, pedimos a todas las personas interesadas que no se precipiten y valoren adecuadamente las consecuencias de tomar determinadas decisiones.

Las dudas surgen ante la cuestión de si a este personal le conviene hacer la reclamación del grado cuanto antes, o es mejor esperar a que se pronuncie el Tribunal Europeo. La respuesta es que depende de los casos, y éstos pueden ser 3 diferentes según la antigüedad de las empleadas:

1) Con menos de 6 años y 7 meses, no te corresponde el cobro del grado.

2) Con al menos 6 años y 7 meses, puedes esperar al fallo europeo y solicitarlo entonces. No obstante ponte igualmente en contacto con nuestras delegadas, que te informarán de todo y te facilitaran modelos de reclamación.

3) Con más de 10 años y 7 meses, se puede solicitar tanto el pago del grado como el pago de la retroactividad de 4 años EN CUALQUIER MOMENTO. Si estás en esta situación y Europa es favorable al pago del grado al personal contratado, cuanto antes lo pidas, mejor. PONTE EN CONTACTO CON NUESTRAS DELEGADAS para que te informen y te faciliten modelos de reclamación.

Hay que tener en cuenta que si hacéis ahora la reclamación y la Administración os responde desestimando (lo más probable), deberéis interponer el Recurso de Alzada en el plazo de un mes. Si la Administración os vuelve a responder desestimando, estaréis obligadas a acudir a la vía judicial en el plazo de dos meses, para lo que necesitaréis ser asistidas por una abogada. En este caso lo que la Jueza hará será suspender el juicio hasta que el Tribunal de Europa resuelva la cuestión ya planteada. Tanto el recurso de alzada como iniciar la vía judicial serán imprescindibles porque el no hacerlo (por descuido, porque me lo he pensado mejor…) te podría perjudicar en los efectos retroactivos.

El Sindicato LAB con respecto al GRADO interpuso una QUEJA ante la Comisión Europea el 16 de diciembre de 2016. Durante el 2017 desde la Comisión procedieron a estudiar el caso solicitando el informe correspondiente al Gobierno de Navarra. Sin embargo hasta ahora no han resuelto nada. Por otro lado en el mes de enero de 2018 el Juzgado de lo Contencioso Administrativo número 1 de Pamplona nos suspendió el juicio de solicitud de grado a dos personas contratadas administrativas a la espera de que Europa resuelva la cuestión prejudicial que el Juez ha solicitado.

Nuestras delegadas y delegados están a vuestra disposición para daros toda la información y consejos que necesitéis en cualquier momento. Además os podrán facilitar modelos de reclamación, y del camino a seguir en el caso de recibir respuesta de la Administración desestimando la reclamación.

Con ese objetivo, tal y como hemos apuntado más arriba, se van a organizar asambleas en cada zona, y si fuera posible, en los centros de trabajo más grandes. He aquí las primeras que hemos atado:

Delegadas-os de la Administración.
Sede de LAB en la calle Arga, n.º 12-14.
Viernes 1 de febrero, a las 9:30.
OSASUNBIDEA Personal de Hospital de Tudela TUDELA
Aula de docencia del hospital (en la 5ª planta)
Lunes 4 de febrero, a las 13:00 (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 13:30 a 15:20).
• Personal de SOS
Sede de SOS Navarra.
Martes 5 de febrero, a las 11:00.
• Personal de El Vergel ANADP
Martes 5 de 14:30 a 15:30.
• OSASUNBIDEA Salón de actos CHN A
Miércoles 6 a las 14:30 (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 13:30 a 15:20).
• IRAKASKUNTZA CONSERVATORIO
Sala Guelbenzu
Miércoles 6 a las 10:00.
• Personal de Hacienda, BON y traductores.
Sala Maite C/ Eskiroz 20 bis
Miércoles 6 a las 10:00.
• IRAKASKUNTZA (Afiliación) Sede de LAB en la calle Arga, n.º 12-14.
Miércoles 6 a las 17:00. (Se podrán realizar asambleas para todo el personal según demanda en centros escolares/zonas. Contacto: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)
• OSASUNBIDEA CHN B
Salón de actos
Jueves 7 a las 14:30. (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 13:30 a 15:20).
• ANADP. Personal de Sto domingo ESTELLA
Jueves 7 de 14:30 a 15:00.
• Personal de Escuelas Infantiles PAMPLONA
Jueves 7 a las 17:00 en la sede de LAB en la calle Arga, n.º 12-14.
• Personal de San José ANADP
Viernes 8 de 13:40 a 14:00 y de 14:30 a 15:00.
• OSASUNBIDEA H García Orcoyen ESTELLA
Salón de Actos Viernes 8 a las 14:00. (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 13:30 a 15:20)
• ISPLN
Lunes 11 a las 13:30 C/Leire 15
• Personal con contrato administrativo del Dpto de Educación, INAP, Presidencia, Economía y Hacienda, Obras Públicas, INAI, Museo de Navarra, calle Alhóndiga
Martes 12 de febrero, de 10:00 a 11:00, en la sala Blanca de Navarra, planta baja del INAP, calle Navarrería 39. (Pedidas horas sindicales de 9:400 a 11:20)

• Personal de DRMAyAL, Deporte y Juventud, Euskarabidea, Políticas Sociales, edificios inteligentes (SNE y Desarrollo Económico) Servicio patrimonio Yanguas y Miranda
Martes 12 de 13:30. Salón de actos. (Pedidas horas sindicales de 13:00 a 15:00)
• Joakin Lizarraga Sarriguren
Martes 12 de 10:40.

• Plantilla del Ayto de Berriozar. Asamblea abierta
Miércoles 13 febrero. Kulturgune de 13:30 a 14:30. Pedidas horas de asamblea.
• C.P. Remontival. Estella Sala de profesores-as Urederra.
Jueves 14 febrero 10:50.
•Ayto. de Pamplona
Jueves 14 febrero 13:30.
• OSASUNBIDEA Conde Oliveto Aula 2, 6ª planta.
Viernes 15, de 14:30 a 15:30. (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 14:00 a 16:00)
• OSASUNBIDEA San Francisco Javier Docencia.
Miércoles 20 de 14:30 115:30. (Personal de centros de salud puede acudir. Horas de asamblea pedidas para todo el personal de 14:00 a 16:00)

Si estás interesada en celebrar una asamblea, o tienes dudas acerca de este tema, te invitamos a que te pongas en contacto con nuestros delegados, bien en tu centro de trabajo, bien en tu zona. Y si no, contacta con nosotros a través de la siguiente dirección de correo electrónico: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. .