Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  BARRAJUSTIZIA

 

 

 
 
Share

Zalantzak argitzen Administrari laguntzaileak
D mailako Administrari laguntzaileak C mailan kokatzeaz

Administrazioa 2018/10/29

descargas de archivos.orig PDF INFOadm Joan den martxoan, PPren gobernuak eta UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek akordioa sinatu zuten Madrilen, funts gehigarrien banaketaren harira. Horren ondorioz, Nafarroako Gobernuak baditu 2018 urterako 3,4 milioi €, 2019rako 3,6 milioi € eta 2010rako 3,8 milioi €. Kopuru horiek urriegiak dira azken urteotako murrizketei aurre egiteko; gainera, nafarrok ezin izan dugu negoziatu, dena Madrilen burutu delako.

Egoera horrela, izan dugu aukera funts horiek zertan erabili negoziatzeko, Nafarroako Gobernuarekin; ez da erraza izan, premiak handiak direlako eta diru-kopurua eskasa. Kontuan hartu behar dugu langile guztiok nozitu dugula galera eros-ahalmenean eta, hala, bidezkoa da guztiok aldarrikatzea hobekuntzak.

Kontua da aukera bat egin beharra izan dugula. Horretarako, bi lehentasun ezarri genituen: alde batetik, egoera gogorrenei erantzutea – esaterako, goragoko mailetako eginkizunak egiten ari diren kolektiboena-; bestetik, prekarietate handieneko mailen lan-baldintzak. Proposatu eta onartu direnen artean dugu D mailako administrari laguntzaileak C mailan kokatzea, administrariak lanpostuaren izena izanik.

Nori eraginen dio? Funtzionario eta kontratatuei, baldin eta administrari laguntzaileak diren eta D mailan atxikiak badaude. Akordioa funtzionario zein kontratuen Mahai Orokorrean sinatu zen eta aldeko botoa eman zioten ondoko sindikatuok: LAB (lehen indarra, ordezkaritzaren % 40,99), CCOO (% 23,6) eta UGT (% 10,56).

ELA sindikatuak abstentzioa eman zuen (% 24,84).

Zer gertatzen da lan-kontratudun langileekin / laboralekin? Lan-kontratudun langileek badute berariazko mahaia; horretan aldeko botazioak izan ziren LAB (% 27,59), CCOO (% 10,34) eta UGT (% 6,9). Kontrako botoa: Sindikatu Medikua (% 27,59) eta ANPE (% 13,79). Abstentzioa: ELA (% 13,79). Emaitzen ikuspegitik, akordioaren aldekook % 44,83 lortu genuen, baina ez gara iritsi % 50era eta horixe ezinbestekoa da lan-kontratadunei ezartzeko. Eraginkortasun mugatuko komenioa deitzen zaio honi; hau da, lan-kontratudun pertsonek banaka egin beharko dute atxikimendua, baldin eta akordioan ezarritako onurak jaso nahi badituzte. ELA, SM eta ANPE sindikatuen botoen eta jarreraren ondorioz, langile horiek, ezinbestean, izapideak banaka egitera behartuta daude; arriskua dago, gainera, langile batzuk kanpoan gelditzekoa, arrazoi ezberdinak medio. LAB sindikatua akordioa kolektibo osoari ezartzeko modua bilatzen ari da.

Noiz izanen da maila aldaketa eta nola izanen da prozesua? Maila igoera mailakatua izanen da, 2018, 2019 eta 2020ko aurrekontu-legegintzaldietan zehar, azken honen urtarrilean amaituz. Lehenengo bi urteotan ikusiko dugu nola gure ordainsariak handituko diren C mailako administrarienekin parekatuz. Hortaz, 15 hilabete barru, 2020ko urtarrilean, C mailakoak izanen gara.

 

Prozesua

2018 Urtea amaitu aurretik gure nominetan osagarri berri bat ikusiko dugu “integrazioko aldi baterako osagarria” izenekoa, %7,91koa. Osagarriak 2018ko urtarriletik hasitako atzeraera-gina duela. Beraz eta urte amaiera baino lehen atzera-penak data horretatik ordain-duko dizkigute.

2019 2019ko urtarrilaren 1etik integrazioko aldi baterako osagarria %14,95koa izan arte handituko da. Kontuan hartu behar dugu osagarriak ez duela eraginkortasunik izanen, ez dela ordainduko, Estatuko aurrekontu nagusiak onartu arte (udaberria-uda aldean). Hau gertatuko denean, atzerapen pilatuak urtarrilaren 1etik ordainduko dizkigute.

2020 Urte honen urtarrilaren 1etik aurrera prozesua bukatuko da maila igoerarekin eta bi lanpostuen osagarrien arteko homologaziarekin.
Bukatu da prozesua.

Zer bilakaera izanen dute gure ordainsariek?

Administrari laguntzaileak Hiru legegintzaldien zehar ordainsariak C mailakoekin parekatzen joanen dira. Kantitate hauei gehitu behar zaizkie ditugun osagarri aldakorrak gehi urteroko ordainsari igoerak.

Aclarando dudas Auxiliar administrativo
Encuadramiento de personal auxiliar administrativo de nivel D en el C

Administrazioa 2018/10/29

descargas de archivos.orig PDF INFOadm En el mes de marzo el Gobierno del PP junto a los sindicatos UGT, CCOO y CSIF firmaron en Madrid un acuerdo sobre el reparto de los fondos adicionales que supone que el gobierno de Navarra dispone de 3,4 millones de euros para el 2018, 3,6 para 2019 y 3,8 para 2020. Estas cantidades son completamente insuficientes para afrontar los recortes que hemos sufrido durante los últimos años. Además los navarros y navarras no hemos tenido la posibilidad de negociar nada porque todo se ha hecho en Madrid.

Con estas limitadas cantidades, hemos tenido la posibilidad de negociar con el Gobierno de Navarra el destino de estos fondos. La elección no ha sido fácil porque son muchas las necesidades que tenemos y muy poco el dinero disponible. Además absolutamente todo el personal ha sufrido pérdida de su poder adquisitivo por lo que están en su derecho de pedir que se atienda sus propias demandas de mejora.

El problema es que no es posible. Así que tuvimos que priorizar. Desde el principio establecimos dos prioridades. Por un lado atender situaciones claramente injustas, como los colectivos que están haciendo labores de un nivel superior al que están adscritos, y por otro, mejorar las condiciones de los niveles más precarios. Dentro de las propuestas que hicimos, y que finalmente ha sido aprobada, figuraba la subida de nivel para el personal auxiliar administrativo de nivel D y su pase al nivel C como personal administrativo.

¿A quién afecta? Afecta a todo el personal auxiliar administrativo funcionario y contratado administrativo que en la actualidad esté encuadrado en el nivel D. El acuerdo firmado con el Gobierno de Navarra se negoció en la Mesa General del personal funcionario y contratado administrativo y contó con los votos favorables de LAB (primera fuerza con un 40,99% de representación), CCOO (23,6%) y UGT (10,56%).

ELA (24,84%) se abstuvo.

¿Y qué pasa con el personal contratado laboral? Para el personal contratado laboral existe otra mesa de negociación en la que votamos a favor LAB (27,59%), CCOO (10,34%) y UGT (6,9%). En contra votaron el Sindicato Médico (27,59%) y ANPE (13,79%), mientras ELA (13,79%) volvía a abstenerse. O sea, las fuerzas favorables al acuerdo alcanzamos un 44,83 %, insuficiente para que sea de general aplicación para todo este personal porque no llegamos al 50%. Estamos ante lo que se conoce como un “convenio de eficacia limitada.” Es decir, las personas contratadas laborales que quieran que se les aplique lo recogido en el convenio van a tener que adherirse personalmente al acuerdo. La falta de apoyo de ELA, SM y ANPE va a obligar a todo este personal a unos engorrosos trámites para poder beneficiarse de las mejoras conseguidas, con el riesgo de que, por diferentes motivos, haya personas que se puedan quedar fuera. Desde LAB estamos estudiando el modo de conseguir aplicar el acuerdo a todo el colectivo.

¿Cuándo será efectivo el pase de nivel y cómo va a ser el proceso? La subida de nivel se producirá progresivamente durante los ejercicios presupuestarios de 2018, 2019 y 2020 y culminará en enero de este último año. A lo largo de los dos primeros ejercicios iremos viendo subidas en nuestras remuneraciones hasta equipararnos al puesto de administrativo de nivel C. Dentro de 15 meses, en enero de 2020, pasaremos a ser personal de nivel C.

Proceso

2018 En el presente ejercicio, y antes de que finalice este año, vamos a ver en nuestras nóminas cómo se nos implementa un nuevo complemento denominado "complemento transitorio de integración" de un 7,91%. Este complemento tendrá efecto retroactivo desde fecha 1 de enero de 2018. Nos pagarán los atrasos desde esa fecha antes de fin de año.

2019 A partir del 1 de enero de 2019 se incrementará el complemento transitorio de integración hasta alcanzar un14,95%. Hay que tener en cuenta que esta nueva subida del complemento no se podrá hacer efectiva hasta que se aprueben los presupuestos generales del Estado (hacia primavera o verano). Cuando esto se produzca, nos pagarán los atrasos acumulados desde el 1 de enero.

2020 A partir del 1 de enero finalizará el proceso con la subida de nivel y la homologación porcentual de los complementos entre ambos puestos de trabajo. Fin del proceso.. 
Fin del proceso.

¿Cómo van a evolucionar nuestros salarios?

Auxiliar administrativo A lo largo de los tres ejercicios se irán equiparando las retribuciones con el nivel C. A estas cantidades hay que añadir los complementos variables y las subidas salariales anuales.

TABLA AUX aclarando dudas

Ba al dago bestelako hobekuntzarik Administrari laguntzaileentzat? Bai. 2021rako aurreikusita daude, baina zuhurtziaz jokatu behar dugu, aurrekontuetako partidek eraginen baitute. Ongi bidez, 7 milioi € izanen ditugu eta, baliabide nahikoa izanez gero, igoera izanen dugu bosturteko, familia-laguntza, txandakako osagarrietan eta jai-gauetan lan egiteagatik. Gauzak horrela, osagarriek A mailakoekin berdintzeko joera izanen dute: nolako galera, halako konpentsazioa.

Bestelako ondoriorik bai? Bai, jubilazioarena esaterako; kontuan hartu behar dugu pentsioa kotizatutakoaren gainean egiten dela eta, horregatik, jubilaziorako kopuruak ere gora eginen du.

Beste modu batez egiten ahal zen? Maniobra marjina oso mugatua zen. Legeak dio funtsok erabiliko direla helburuotarako: “…eraginkortasun/produktibitatea hobetzeko planak, eginkizun parekatuetako postuen osagarri berariazkoak, lanpostu-osagarriaren homologazioa eta pentsio-planetan ekarpena” Denbora beste faktore gakoa zen. Izan ere azaroa baino lehen konponbidea eman behar zitzaion, bestela diru hori galduko litzateke. Azkenik esan beharra dago Madrilek baimentzen zuen diru kopurua oso txikia zela jasaten ari garen arazoei konponbidea emateko. Horregatik, LAB sindikatuak hobetsi egin du aspaldi arrastan dakargun agrabio eta arazoak konpontzeko bidea.

Murrizketak kitatu al ditugu, funts hauek banatuta? Inola ere ez! Behin-behineko euskarri bat besterik ez da funts osagarrien banaketa hau. Urruti ditugu krisiaren aurreko lan-baldintzak eta eros-ahalmena! Oraingoan, aukera izan dugu arazorik larrienei nolabaiteko aterabidea eskaintzeko.

Edonola, langile guztion baldintzak hobetzen segituko dugu.

¿Hay más mejoras en el acuerdo para el personal Auxiliar administrativo? Sí. Se han previsto otras mejoras para el año 2021 pero hay que ser prudentes porque su aplicación depende de que Navarra siga teniendo superávit presupuestario. Si se cumple esta condición se dispondrá de alrededor de 7 millones de euros. Con esta cantidad, para el año 2021 y siempre que se cumplan las condiciones, se ha negociado dentro del acuerdo que se incremente el importe del quinquenio, la ayuda familiar, el complemento de turnicidad y la compensación por trabajo en festivos y trabajo nocturno. En este sentido se va a igualar las compensaciones hasta alcanzar las que ahora reciben los niveles A, porque “a igual perjuicio, igual compensación”.

¿Hay alguna otra consecuencia? Sí. La pensión de jubilación se calcula sobre lo cotizado. Al subir al C incrementamos nuestro salario y, por lo tanto, la cuantía de nues-tra futura pensión de jubilación.

¿Se podía haber hecho el reparto de otra manera? El margen de maniobra era muy limitado. Por ley venía definido que estos fondos se pueden destinar, entre otros a “la implantación de planes o proyectos de mejora de la productividad o la eficiencia, la revisión de complementos específicos entre puestos con funciones equiparables, la homologación de complementos de destino o la aportación a planes de pensiones".
El tiempo ha sido otro factor clave. Había que dar una solución antes de noviembre porque si no, se perdía este dinero.
Por último, la cantidad que permitía Madrid era muy pequeña para afrontar todos los problemas que venimos sufriendo.
Desde LAB hemos priorizado dar solución a problemáticas y agravios que venían sufriendo determinados sectores desde hace décadas.

Con el reparto de estos fondos adicionales ¿damos por revertidos los recortes? ¡De ninguna manera! Esto es solo un parche que no soluciona la deuda que tiene la Administración con la plantilla. No hemos recuperado el poder adquisitivo ni las condiciones laborales anteriores a la crisis.
Desde LAB seguiremos trabajando para mejorar las condiciones de toda la plantilla y de todos los niveles.