twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

 

 

2017/05/08 | Sortzen jaia'17 | Hezkuntza bihotzean eta eredu berri bat gogoan, beste urte batez, Sortzeneko lagunek jai erraldoia antolatu dute. Mantso doan barrazkiloa dute lagun aurtengoan, IkasKilo. Mantso, hain zuzen ere atzean inor ez uzteko konpromisoa duelako. Eta motel joateak ere, bide luzeak egiten ahalbidetzen diolako, urrats txikiak emanez gauza handi eta ederrak lortuz. IkasKilok eta Sortzenek badute eskola berri baten ametsa: kultur eta eletan anitza dena, auzokoa, herrikoa, pertsonaren garapen integrala helburu duena eta sarean lanean diharduena. Honen guztirako hezkuntza burujabetza aldarrikatuko dute beste behin ere. 

LABek bere afiliatu, kide eta lagun guztiei bertan parte hartzeko gonbitea zabaldu nahi die lerro hauen bitartez. Maiatzaren 21ean bertan elkar ikusiko dugu!