twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

Ebaluazioaren inguruko jardunaldiak ikusgai

 2017/03/20 | LAB irakaskuntza |

Euskal Herriko txoko anitzetako 250 kide baino gehiago bildu ginen larunbatean. Euskal Herriko hezkuntza komunitatea elkartu da bestelako ebaluazio eredu bat behar dugula aldarrikatzeko eta bide horretan oinarriak jartzen hasteko. Kolosala izan da!

Argi geratu da egungo ebaluazio ereduak ez gaituela asetzen. Presioan eta zigorrean eraikitako ebaluazio eredua gainditu, eta hobekuntzan eta autoregulazioan oinarritutako ebaluazio paradigma berri bat eraiki behar dugu.

Eta azken ideia honi jarriki euskal jendartea eraikuntza klabeetan lanean ari dela ondorioztatzen dugu. Inposatutako erreformei aurre egin bai baina gure bidea egitea beharrezkoa dela barneratu dugu. Hezkuntza sistema propioa eraikitzea gakoa dela, herritik eta herriarentzako.

Amaitzeko eta etorkizunari so, atzo Hernanin atera ziren ideia eta hausnarketei forma eman eta hauek inplementatzeko bideak arakatzen eta diseinatzea dagokigu. Eta horretarako ezinbestean estatugintzan urratsak eman eta egitura propioak sortzera bideratu behar ditugu indarrak.