twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

pisa

PISA: hezkuntzaren ebaluazio neoliberala. Txostena ulertzeko hainbat  gako.


•PISA txostena •Neoliberalismoa  •Merkantilismoa •ELGA-OCDE •Sailkatzea vs. Ebaluazioa 2016/12/07|Aika|
Egun hauetan jakin berri ditugu 2016ko PISA txostenaren emaitzak. Berriz ere, agintariak, autokonplazentzian edota zurikerian ikusiko ditugu han eta hemen, emaitzak nolakoak izan direnaren arabera. Aldiz, LAB irakaskuntzan, beste hezkuntza eta ebaluazio eredu batean sinisten dugun heinean, garbi dugu txosten hau merkatuaren eta kapitalaren interesei erantzutea baino ez duela helburu. Hezkuntza, eskubidea izatetik, errentagarritasun eta produktibitate parametroen arabera neurtu beharreko ekoizkin izatera degradatzen du ELGAk eta etorkizunean haien enpresetako lan-indarra izanen direnentzako entrenamendu zelaian bilakatu nahi duela eskola.

Ordua da beraz, paradigma errotik aldatu eta gure bide propioa eraikitzen hasteko, baita ebaluazioaren inguruan ere. Horra erronka: euskal hezkuntza komunitateak pentsatu eta adostutako, irundu eta ehundutako, ebaluazio eredu berri bat sortzea. LABen prest gaude, horretara goaz!

 

Gaiarekin loturiko Enrique Díez Gutiérrez-en hainbat hausnarketa interesgarri hemen:

Desmontando PISA (1): Giro neoliberal en la concepción de la educación

Desmontando PISA (2): La utilización política del ranking de PISA

Desmontando PISA (3): Críticas a PISA