twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

PORTADA NESKAK ETA MUTILAK haundia

Norbera den bezalakoa ederra dela defendatzeko liburua plazaratu dute

2016/11/29 | Jatorrizko artikulua GARA|

Norbera den bezalakoa ederra dela islatu nahi izan dute Aingeru Mayorrek eta Susana Monteagudok argitaratu berri duten liburuan.
“Neskak eta mutilak, norbera den bezalakoa” haurrei zein helduei zuzendutako liburu entretenigarri baina didaktikoa da. Bertan, adin desberdinetako neska eta mutil askotarikoak aurkezten dizkigute, eta horietako bakoitza bere gustuen eta kezkatzen duten gauzen gainean mintzatzen da.

Finean, liburuak dio badaudela neskak eta mutilak ile motza eta luzea daramatenak, neskak eta mutilak soineko edo prakak janzten dituztenak, eta neskak eta mutilak bulba edo zakila dutenak. Horrela, modu errazean, transexualitateari buruz mintzatzen dira.

Ostiral arratsaldean Donostian egin zuten aurkezpenean Aingeru Mayor bera egon zen Bertol Arrieta lagunak lagunduta. Ekitaldian haur ugari zeudenez, haientzako ere ulergarri egiten saiatu ziren.

Hala, liburuaren laburpena egin zuten diapositibekin eta ondoren ipuin bat kontatu zuten kolore desberdinetako galtzerdiak erabiltzen zituen neska baten ingurukoa. Mezua? Bakoitzak nahi duena egin dezala. Beraiek ere gomendio horri kasu egin zioten eta aurpegiaren alde batean bizarra utzi zuten eta bestean kendu.

«Aingeru Informatika Fakultatean ezagutu nuenean ez zitzaidan oso normala iruditu», esan zuen Arrietak ikasleak zirela lagunak egiten zituen gauza bitxiak aipatuz, adibidez, egunkaria irakurtzera zelaira oinutsik joaten zela. «Baina nork izan nahi du normala? Zein aspergarria!», bota zuen.

«Denak gara desberdinak, baina desberdintasunak ez dira oztopo, aberastasuna baizik», amaitu zuen.

Mayorrek hartu zuen hitza ondoren, liburuaren edukia azaltzeko. Amaieran, gitarra hartu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Maite zaitut” kantaren bertsioa abestu zuen: «Maite zaitut, maite-maite zaitut, pila pila pila neska ala mutila, maite zaitut, maite-maite zaitut, zaren bezalakoxea maite zaitut».

 

Neskak eta mutilak promo bideoa

2016/11/29 | Jatorrizko bideoa |

 • NESKAK ETA MUTILAK  BIDEOA IKUSI