twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

kartela

FAMILIAN TXAPELDUN BAT NAHI BADUZU, ENTRENA ZAITEZ ZEU, UTZI UMEARI POZIK JOLASTEN

2016/10/28 | "Familian txapeldu bat..." l Argia |

“Familian txapeldun bat nahi baduzu, entrena zaitez zeu… Bitartean utzi zure seme-alabari pozik jolasten”. Haurren arteko partidetan, halako kartelak jartzen hasiak dira joko-zelaietan, gurasoei zuzenduak. Edo beste hau: “Mesedez, gogoratu: umeak dira; hau jolas bat da; entrenatzaileak boluntarioak dira; arbitroak gizakiak dira; hau ez da Munduko Kopa”. Izan ere, harmailetan batzuetan ematen diren ikuskizun tamalgarriek bi errudun nagusi dituzte, adituen esanetan: txikitatik lantzen den kirol eredua eta gurasoek seme-alabengan (semeengan, bereziki) jartzen dituzten espektatibak.

Medikura, semearen errendimendua hobetzeko substantzien bila

Jakina, umeek kirolaren baloreak barneratzea eta ongi pasatzea bilatzen dute entrenatzaile eta guraso askok, baina harmailetan maizegi nagusitzen da jarrera erasokorra. Gurasoek pentsatzea euren umea berezia dela ohikoa da, baina ulergarriena litzateke umeak berak sinestea kirolari izar bihurtuko dela, eta ez gurasoak. Esanguratsua da Jose Manuel Gonzalez Aramendi medikuak kontatu ziguna, errendimendua hobetzeko substantzien ugaritzeaz: “Gizon bat semearekin etorri zen nire kontsultara eta aitari esan nion ‘lasai, ez diot ezer emango mutilari’, eta gizonak, ‘a ez?… Orduan goazen’. Errealitatearen isla da, jende askorentzat kirolari profesionala izatea delako dagoen gauzarik onena; famatua, sozialki aitortua, diruarekin… Eta guraso ugarik hori bultzatzen dute euren haurrengan”. Gehiago irakurri