twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

Filosofia

Zergatik filosofia ere

Irakaskuntza |Ruben Iglesias Iritzi artikulua| 2016/06/23

Azken asteetan LOMCE-HEZIBERRI lege eta dekretuen kaltea modu masiboan  zabaltzen ari zaigu ikastetxeetan. Nahiz eta fokoa, bereziki, rezentralizazioan eta rebalidetan jarri , azken egunotan, filosofia irakasle, ikasle eta orohar  ikasgaiaren egoerak, ikuspegia zabaldu eta hezkuntzaren funtzioan, xedeetan, jarri du argia. Eta LABek bat egiten du irakurketa horiekin. Bere garaian salatu genuen bezala HEZIBERRIk  LOMCEren neurri gogorrenak barneratzeaz gain, ikuspegia bera barneratu du. Hautu tekniko-zientifikoa egin, ikuspegi neoliberalean sakondu, eta pertsonaren garapen integralean  ezinbestekoak diren ikuspegi artistiko, humanistikoa bigarren edota hirugarren maila batera baztertuz. “Homo roboticus vs sapere aude” filosofiako bi irakaslek zioten moduan.

Bide horretan, LABek bat egiten du azken asteetan  filosofiako irakasleek eta ikasleek egindako aldarriekin, guk ere filosofiaren beharra aldarrikatzen dugu. Izan ere, filosofiak gure herrian  tradizio luzea daukan jakintza eremua da. J.M Barandianek, euskal kulturaren definizioan, planteaturiko funtsezko zazpi galderetatik bati heltzen dio zuzenean : Nor naiz ni, zer da gizakia, zein da bere xedea?

Galdera hori hamaika modutan formulatu da leku eta garai ezberdinetan, eta hamaika dira, halaber, emandako erantzunak. Historian zehar erantzun asko erlijiosoak izan dira eta erlijioso horien artean ere ikuspegi ezberdinak egon dira; beste ikuspegi batzuk, aldiz, agnostikoak edo ateoak izan dira.

Euskal Herrian kosmobisio, kultura eta mitologia propio bat izan dugu eta egun horren arrastoak nabariak dira. Euskal Herrian, Nor naiz ni, zer da gizakia, zein da bere xedea? Galderari erantzun propioak eman zaizkio eta beharrezkoa da horiek ezagutzea.

Alta, Espainiako eta Frantziako  hezkuntza sistemetan eta ondorioz gure inguruan ere, Filosofiari eta oro har artea eta humanitateei ez zaio aitortzen behar bezalako garrantzia  eta ez dira behar bezala lantzen derrigorrezko eskolaldian . Aldiz, gure ustez Filosofia derrigorrezko eskolaldian eman beharreko jakintza arlo garrantzitsua izan beharko luke, ez soilik 14 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, baita haurrentzat ere, eta nola ez batxilergoan. Haurrentzako filosofiaren onurak azpimarratu egin dituzte hainbat autorek, besteak- beste Lipman eta Sharp-ek, eta munduko hezkuntza sistema batzuetan integratuta dute.

Aitzitik, jakin badakigu  ere, atzera bueltatzea ,LOEra bueltatzea ez dela irtenbidea. LABetik argi dugu jadanik iruten ari garen hezkuntza propio horri filosofiak ere bere ekarpena egin behar diola. Egun lantzen den ikuspegia, gaitegia irauli eta ikasleen eta Euskal Herriaren behar izanetara egokitutako irakasgaia izan behar du. Norbanako zein herri gisa  ditugun erronkei modu eraginkorrean erantzuten lagundu eta pentsamendu eta eredu propioa garatzeko ezinbesteko zurtoina izan behar du. Izan ere, zerbait baldin bada, filosofia  ekintza da eta ekintza filosofia. Ekintza filosofiarik gabe arma hilgarria baita, eta filosofia ekintza gabe alferrikakoa.

Eta LAB ere txip horretan dago. Akziora pasa eta sinergia berriak eraikiz nahi eta behar dugun hezkuntza propioa iruten. Tresnak sortu eta errealitatea eraldatzeko palankak langileon eskura jarriz. Iruten dinamikak eta  filosofiak saretuko gaituen ehun kolektiboak jendarte duin baterantz joateko indarra emango digulako. Iruteneko blogean LABen alternatiba aurkitu daiteke.

Un Sí rotundo a la Filosofía

Irakaskuntza |Ruben Iglesias Artículo de opinión| 2016/06/23

En las últimas semanas las consecuencias negativas de la ley y del decreto LOMCE-HEZIBERRI se nos están extendiendo masivamente. A pesar de que el foco, principalmente, se esté remitiendo en la recentralización y en las reválidas, estos últimos días, el profesorado de filosofía,  el alumnado,  así como,   la situación de la asignatura, ha ampliado el análisis y ha puesto el punto de mira en la función de la educación, así como en sus objetivos.  El sindicato LAB hace suya esa lectura. Hace un tiempo en que denunciamos la asunción que hacía HEZIBERRI ante las  medidas más duras que quería imponer la LOMCE.  Optar por el aspecto técnico-científico, ahondar en el enfoque neoliberal, y relegar a un segundo o tercer plano el desarrollo integral de la persona en aspectos básicos como son el desarrollo artístico o humanístico. “Homo roboticus vs sapere aude”, decían dos profesores de filosofía.

En esta situación, nosotros-as nos adherimos  a  las reivindicaciones realizadas por profesores-as y alumnos-as de filosofía; reivindicamos la necesidad de la materia de filosofía. En nuestro entorno la filosofía tiene mucha e importante tradición. J.M. Barandiaran, al realizar una definición de lo que es la cultura vasca, planteó una triple cuestión: ¿Quién soy yo?, ¿Qué es el ser humano?, ¿Cuál es su objetivo?

En tiempos y lugares diferentes  muchos son los modos en los que se han planteado estas preguntas y muchas han sido las respuestas que se han ofrecido. Muchas han sido las respuestas con interpretación religiosa, y en estas mismas con enfoques diferentes; otras respuestas, en cambio, han sido agnósticas o con carácter ateo.  
En Euskal Herria hemos dispuesto de una cosmovisión, de una cultura y de una mitología propia y sus huellas hoy  en día permanecen aquí y ahora.  A las cuestiones mencionadas anteriormente; ¿Quién soy yo?, ¿Qué es el ser humano?, ¿Cuál es su objetivo? les hemos dado respuestas  propias y es necesario que hoy en día las conozcamos.

Hay que tener en cuenta que en los sistemas de educación español y francés, por lo tanto en nuestro entorno también, a la filosofía, e igualmente al arte y a las humanidades en general, no se les han reconocido la importancia que les corresponde, por lo cual en la enseñanza obligatoria no se trabajan tal y como se debiera. A nuestro parecer es necesaria la impartición de filosofía en la enseñanza obligatoria., no solo en la etapa 14-16 años, sino que  a los niñ@s de primaria también, y sin duda alguna en el bachillerato. Han sido muchos los autores-as que han proclamado la importancia de la filosofía, (Lipman, Sharp,…) y así en algunos sistemas educativos hoy en día están integrados con total normalidad.

Al contrario, sabemos que volver atrás, volver a la LOE no es la solución. Desde LAB sabemos y estamos convencidos-as que en el sistema propio que estamos tejiendo, la filosofía tiene que ser parte del proceso y así dar las aportaciones necesarias. Tiene que ser una asignatura que se adapte al nuevo enfoque que estamos dando, tiene que voltear el temario actual y adaptarse a las necesidades propias de nuestro pueblo. Tiene que ayudarnos a responder y a crear un pensamiento y modelo propio ante los retos personales, así  como a los  retos comunes que tenemos como pueblo. En sí, la filosofía es acción y la acción es filosofía. La acción sin filosofía es un arma mortal, y la filosofía sin acción es vana o inútil.

LAB está en esta “onda”. Pasar a la acción y crear nuevas sinergias para “tejer” y construir un sistema propio de educación. Crear medios y poner los medios necesarios en manos de los trabajadores-as para cambiar esta realidad. La nueva dinámica “Iruten “ y la filosofía nos va a dar fuerza para tejer un colectivo que nos lleve a ser un mundo digno.
En el blog Iruten podemos encontrar la alternativa del sindicato LAB.