twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

Sindikatuak Arartekoarengana

Arartekoak Hezkuntzari Itunpeko Irakaskuntzan %1eko soldata igoera gauzatzeko galdegin dio

Irakaskuntza 2016/06/14

SEPNA, UGT, LAB eta ELA sindikatuek ezarritako kexa aztertuta, Arartekoak soldata igoera 2016ko urtarriletik eskatuz Itunpeko Irakaskuntzako langileei arrazoia eman die.

Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzan ordezkaritza duten SEPNA, UGT, LAB eta ELA sindikatuek, Estatuko Aurrekontu Orokorretan %1eko soldata igoera agertzen zela jakin zutenetik, Nafarroako itunpeko sareko langileentzat, irakasle zein ez irakasleentzat, igoera hau aldarrikatzen ari dira. Igoera urtarrilean Administraziopeko langileetzat ez ezik, Estatu osoko Itunpekoan ere gauzatu zen, Nafarroan salbu.

2010etik, soldatak izozturik edukitzeaz gain, aurreko gobernuek Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzan ondoko soldata murrizketak ezarri zituzten: Haur eta Lehen Hezkuntzan %7,3 (9.000 €-ko galera), Bigarren Hezkuntzan %9,2 (12.000 €-ko galera) eta ez irakasleei %2,5 (1.000 €-ko galera).

Ikasturtean zehar bilera ugari izan dira sindikatuen artean, Kontseilariarekin, Hezkuntza Zuzendari Orokorrarekin, Gobernuko Presidentearekin eta parlamentari desberdinekin. Denek eskaeraren bidezkotasuna aitortzen dute baina, Gobernuko lau alderdiek Nafarroako Aurrekontu Bilkuran konpromisoa hartu bazuten ere, ez dakite nola gauzatu aurrekontuetan jasota ez dagoelako.

Hezkuntza Departamentuan langileen 2.535 sinadura aurkeztu ondoren (eragindakoen %90), sindikatuek Arartekoaren esku-hartzea eskatu zuten. Sindikatuekin izandako bilera eta Hezkuntzatik igorritako informazioa aztertu ostean, Arartekoa langileen alde azaldu da. Txostenean agertzen den bezala, “Hezkuntza Departamentuari sindikatuaren kexa artatzeko eta 2016ko urtarrilaren 1etik Itunpeko Irakaskuntzako langile irakasle eta ez irakasleen soldatak %1 igo daitezen beharrezkoak diren neurriak sustatzeko eta hartzeko aholkatzen dio”. Hezkuntza Departamentuak bi hilabeteren buruan aholkua onartzen duenenentz esan beharko du, hala nola  betetzeko hartuko dituen neurriak.

Sindikatuek Arartekoaren ebazpena atseginez hartu dute. Beraien esanetan “murrizteko garaian Sare Publikoko langileekin parekatu gintuzten,  berreskuratzeko garaian bigarren mailako langiletzat jo gaituzte ordea, eta hori ez da batere zuzena”. Inoiz izan behar ez zen arazo hau, ahalik eta azkarren konpon dadila espero dute, hala ez balitz, %1eko soldata igoera aldarrikatzen jarraituko dute horretarako egoki deritzoten ekintzak burutuz.

El Defensor del Pueblo insta a Educación a hacer efectiva la subida salarial del 1% en la Concertada

Irakaskuntza 2016/06/14

Ante la queja interpuesta por los sindicatos SEPNA, UGT, LAB y ELA, el Defensor da la razón a los trabajadores/as de la Enseñanza Concertada solicitando el aumento salarial desde enero de 2016.

Los sindicatos con representatibidad en la Enseñanza Concertada de Navarra SEPNA, UGT, LAB y ELA, desde que se dio a conocer la subida salarial del 1% en los Presupuestos Generales del Estadado, vienen reivindicando dicha subida para los trabajadores/as docentes y no docentes de la red concertada navarra. Dicha subida se hizo efectiva en enero para todos/as los/as trabajadores/as de la Administración y de la Enseñanza Concertada de todo el Estado a excepción de Navarra.

Desde  2010, con los anteriores gobiernos a los/as trabajadores/as de la Enseñanza Concertada navarra se les han aplicado unos recortes salariales de 7,3% en Infantil y Primaria (9.000 € de pérdida), 9,2% en Secundaria (12.000 € de pérdida) y 2% a los/as no docentes (1.000 € de pérdida), además de la congelación salarial.

A lo largo de todo el curso, han mantenido reuniones entre sindicatos, con el Consejero, el Director General de Educación, la Presidenta del Gobierno, distintos parlamentarios/as. Todos reconocen la legitimidad en esta demanda, pero alegan que esta subida no está recogida en los presupuestos, y que no saben cómo asumirla, a pesar del compromiso del cuatripartito en el Pleno de Presupuestos de Navarra.

Después de la entrega en el Departamento de Educación de 2.535 firmas de los/as trabajadore/as (90% de los/as afectados/as), los sindicatos solicitaron la intervención del Defensor del Pueblo. Tras la reunión que mantuvo con los sindicatos el 23 de mayo y el análisis de la información remitida desde Educacion, el Defensor se ha posicionado a favor de los trabajadores/as. Según aparece en el expediente, “se recomienda al Departamento de Educación que atienda la queja de los sindicatos autores de la queja y, por tanto, que impulse o adopte las medidas que sean pertinentes para que los trabajadores/as de la Enseñanza Concertada, docentes y no docentes, puedan ver incrementados sus salarios en un 1%, con  efectos de 1 de enero de 2016”. El Departamento de Educación dispone de dos meses para decir si acepta la recomendación y qué medidas adoptará para su cumplimiento.

Los sindicatos han mostrado su satisfacción por la resolución del Defensor del Pueblo. Según han declarado, “en el momento de los recortes se nos equiparó a los trabajadores/as de la Red  Pública pero a la hora de recuperar, se nos considera trabajadores/as de segunda, y eso no tiene justificación que valga”. Esperan que este problema, que jamás debía haber existido, se solucione cuanto antes, de lo contrario, seguirán reivindicando la subida del 1% que les corresponde realizando para ello las acciones que consideren oportunas.