twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

Sindikatuak Arartekoarengana

Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzako sindikatuek Arartekoarengana jo dute soldata igoera ezagatik

Irakaskuntza 2016/05/16

Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzako langileok 2010etik gure soldatetan murrizketa gogorrak pairatzen ari dira. KPIren igoeraren  aplikazio eza batuz gero, erosteko ahalmena etapen arabera %15 eta %19 bitartean gutxitu dela ondorioztatzen da.

2010 eta 2012 urteetan garaiko gobernuek etapen arabera %7,5 eta %9 bitarteko soldata murrizketak ezarri zituzten gastu publikoari eusteko aitzakia argudiatuta. Testuinguru hartan, Administraziopeko lankideekiko homologazioa dela medio, beraiei ezarritako murrizketa bera ezarri zieten Itunpeko langileei.

Aurten gure erkidegoko Administraziopeko eta baita Estatuko gainontzeko Itunpeko Irakaskuntzako langileei, soldata %1 igo zaie murriztutako zati bat berreskuratzeko. Aitzitik, igoera hau Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzan ez da gauzatu.

Hitz egin dute Hezkuntza Departamentuarekin, eta baita Gobernuari eusten dioten alderdien ordezkariarekin ere. Gogora ekarri nahi da aurrekontuei buruzko plenuan konpromisoa hartu zutela igoera ezartzeko. Batak zein besteek eskaeraren zuzentasuna adierazi dute, baina igoera aurrekontuetan ez egonik, ez dakite hitza nola bete.

Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzan, Ikastolak barne, ordezkaritza duten sindikatuok, LAB, SEPNA-FSIE, UGT, eta ELAk, pairatzen ari den bidegabekeriaren aurrean, 2534 sinadura entregatu dituzte sektoreko langile irakasle eta ez irakasleen %90 dena.

Hilaren 4an, Nafarroako Presidente, Hezkuntza Kontseilari eta Zuzendari Orokorrarekin izandako bileran, argi utzi zuten Gobernuak beste lehentasun batzuk dituela eta soldataren berreskuratzeari dagokionez, desberdin hartzen dituela Administraziopeko langileak eta Itunpekoak.

Bidegabekeria honen aurrean, Arartekoari eskatu diote Hezkuntza Departamentuak eta Gobernuak arazoa ahalik eta azkarren konpon dezan galdegiteko.

Los sindicatos de la Enseñanza Concertada acuden al Defensor del Pueblo por la discriminación en la recuperación salarial

Irakaskuntza 2016/05/16

Los/as  trabajadores/as docentes y no docentes de la Enseñanza Concertada en Navarra vienen soportando desde el año 2010 unas drásticas reducciones salariales que unidas a las inaplicaciones del IPC desde entonces, hacen que nuestro poder adquisitivo se haya reducido entre un 15 y un 19%, dependiendo de las etapas educativas.

En los años 2010 y 2012, sufrieron reducciones salariales que oscilaron entre un 7,5 y un 9% según las etapas, en aplicación de las medidas de contención del gasto público  decididas por los gobiernos de turno.  En este contexto, y por homologación con los compañeros/as de la Enseñanza Pública, se aplicaron los mismos recortes que a ellos/as.

Este año 2016, los/as  trabajadores/as  de la Enseñanza Pública en nuestra comunidad, y de la Enseñanza Concertada en el resto del Estado, han recuperado un 1% de estas cantidades que fueron recortadas en su momento.  Pero sorprendentemente, esta subida no se ha aplicado en la Enseñanza Concertada en Navarra.

Han mantenido conversaciones tanto con el Departamento de Educación,  como con el  Cuatripartito que sustenta el Gobierno de Navarra, que además se comprometió en el pleno de presupuestos a aplicarlo, y ambos reconocen la legitimidad en esta demanda, pero alegan que esta subida no está recogida en los presupuestos, y que no saben cómo asumirla.

Los sindicatos LAB, SEPNA-FSIE, UGT y ELA con representación en la Enseñanza Concertada en Navarra incluidas Ikastolas, ante la injusta situación que se viene padeciendo, hicieron entrega  el  2 de mayo  de 2.535 firmas, que representan el 90% de todos los/as trabajadores/as  Docentes y no Docentes del sector.

El 4 de mayo, mantuvieron una reunión con la Presidenta, el  Consejero y el Director General de Educación, en la cual dejaron muy claro, que el actual Gobierno tiene otras prioridades, y la diferente consideración de los/as  trabajadores/as de la Enseñanza Pública y Concertada a la hora de abordar la recuperación salarial.

Ante esta injusta situación, han solicitado al Defensor del Pueblo que tome las medidas oportunas para instar al Departamento de Educación y al Gobierno de Navarra a dar respuesta inmediata a este problema.