Hay 1508 invitados y ningún miembro en línea

Irak 20 02 05 aurrematrikulazioa

Nafarroako Gobernuak ez du aurten D ereduan aurrematrikulazioa sustatzeko inolako kanpainarik egin

Irakaskuntza 2020/02/05
Aste hau euskara hezkuntza sisteman sustatzen jarraitzeko ahaleginean oso garrantzitsua da, aurrematrikulazio epea ireki baita ostirala bitartean. LABek kezka handiz hartu du aurten Nafarroako Gobernuak D ereduan aurrematrikulatzeko kanpainarik egin ez izana.

LAB Euskarabideko arduradunekin harremanetan jarri da irizpide berri honen inguruko azalpenak eskatzeko. Hezkuntzaren arloa berez ez dela euren eskumena eta arlo horretan euskararen sustapena egitea edo ez Hezkuntza Departamentua bera arduratzen hasi dela esan digute. Erakunde horrek dioenez, Hezkuntza Departamentuak matrikulazioaren inguruan ezer ez duela egingo erabaki omen du, gaiak nahasmena eragiten duela eta testuinguru horretan A eredua ere sustatu beharko litzatekeela iritzita.

Aurten arte Euskarabideak Nafarroako Udalekin batera elkarlana egin izan du D ereduaren matrikulazio kanpaina aktiboa izateko. Ostiralean bukatzen den aurtengo aurrematrikulazio kanpainan ez da, ordea, horrelakorik izango.

LABen aburuz, erabaki honek agerian utzi du Euskarabideak eta Hezkuntza Departamentuak euskararen egoera normalizatzeko zeregin garrantzitsu horretan agertzen duten pasibitatea eta onartezina iruditzen zaigu gutxitua dagoen Nafarroako hizkuntzan ofizial hau babesteko eta sustatzeko dagoen estrategia eza, kontrako jarrera ez esatearren. Euskara sustatzeko ahalegin erraldoi eta kolektiboan hezkuntza sektore estrategikoa da eta ulertezina da berau indartzeko propio sortutako erakunde ofizial bakarrak, Euskarabideak, arlo horretan bere eskumen eta ardurei horren modu arinean uko egitea. Arduragabekeria galanta iruditzen zaigu zeregin hori PSNren kontrolpean dagoen Hezkuntza Departamentuaren eskuetan uztea adostu izana eta aurrematrikulazio kanpainan D ereduan matrikulazioak bultzatzeko ezer egin ez dela ikustean tamaina horretako jarrera pasiboa izatea.

Mundu guztia anima dezagun D ereduan matrikulatzea
Garrantzitsua iruditzen zaigu jendarteak, eta batez ere euskararenganako sentiberatasun eta adeitasun minimo bat duten sektoreek, egoeraren berri izatea. Euskararen normalizazioa hitzetatik ekintzetara igarotzeko aktibo nagusiak gu geu gara, Nafarroako jendartea, egungo erakundeek ezer gutxi egingo baitute hori horrela izan dadin. Beraz, euren haurrak D ereduan matrikulatu ala ez zalantzatan dabiltzan guztiak euskararen aldeko hautua egitera animatu nahi ditugu, horrek euren seme-alabei hezkuntza zabal eta aberasgarria eskaintzeaz gain, mundu berria ere irekiko dielako. Atzerriko hizkuntza ikasteaz gain, Nafarroako bi hizkuntzak menperatzea bermatzen duen eredu bakarra D eredua da. Seme-alabak euskarazko ereduetan eskolaratzea denon artean bultzatu beharra dugun hizkuntzari bermea emateko dugun tresna nagusienetakoa da.

El Gobierno de Navarra ha paralizado su campaña de años anteriores por la prematriculación en el modelo D

Irakaskuntza 2020/02/05

Nos encontramos en la semana de prematriculación, un momento muy importante para garantizar la presencia del euskara en el sistema educativo. El sindicato LAB ha confirmado que en esta ocasión ni el Departamento de Educación ni Euskarabidea -organismo oficial para el fomento del euskara- harán campaña para animar a la población navarra a la prematriculación en el modelo D, en el que el euskara es la lengua vehicular.

LAB ha puesto en contacto con responsables de Euskarabidea para conocer de primera mano el motivo de este cambio de rumbo. Según su versión, las decisiones en torno al euskara en el ámbito educativo han pasado a depender del Departamento de Educación y este organismo no tiene competencias al respecto. Euskarabidea añade que Educación habría decidido no promover la prematriculación en modelo D al considerar que eso genera confusión respecto a otros modelos como el A, al que también habría que promover, siempre según su punto de vista. Hasta el presente curso Euskarabidea había colaborado tradicionalmente con los municipios involucrados en las campañas a favor de la matriculación en modelo D, aunque en esta ocasión no será así.

Anímemos a todo el mundo a matricular en modelo D
En opinión de LAB, esta nueva situación deja a las claras la pasividad, por no decir actitud claramente esquiva, del Departamento de Educación en torno a la normalización del euskara, pero también de Euskarabidea que, consideramos, ha hecho dejación de sus fuciones. En opinión de LAB, dejar toda la iniciativa de la promoción del modelo D en el periodo de prematricula al Departamento de Educación, que se encuentra en manos del PSN, es una gran irresponsabilidad.
Nos parece importante que la sociedad navarra, y sobre todo los sectores más sensibilizados con el tema, tengan conocimiento de esta situación y actúen en consecuencia. Está claro que el principal activo de la normalización del euskara es la sociedad navarra, no sus instituciones. Por lo tanto, animanos a todas las familias que están dudando sobre el modelo en el que inscribirán a sus hijas e hijos a que lo hagan en el modelo D, no solo porque les ofrecerán el acceso a un modelo educativo enriquecedor que les abrirá los ojos a un nuevo mundo, sino porque de esa manera contribuirán a defender una idioma minorizado propio de esta tierra.

  ADM M1 2024

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea