twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

Oposizioetako epaimahaiak arazorik gabe sortzeko baldintza egokiak sustatu behar dira

Irakaskuntza 2019/06/12

Aurten berriro ere arazoak izan dira oposizioen epaimahaien osaketetan eta enegarrenez prozedura hori patxadaz eta aurreikuspenez egiteko dauden zailtasunak agerian geratu dira. LABek behin eta berriro aldarrikatu du horrenbesteko garrantzia duen prozesuak ezin direla horrenbesteko inprobisasioz egin. Horren adibide dira Hezkuntzak irakasleriaren beharrak aurreikusteko egin genuen eskaria eta aurtengo oposizioak aurreikuspenez lantzeko egin genuen mahai sektorialaren bilera proposamena.

Haur eta Lehen Hezkuntzan egingo diren oposizioetan hainbat arazo bere horretan jarraitzen duela ikusi ahal izan dugu -azterketak hilabete honetan iragarri arren oraindik ez dago proben data zehatzik, ebaluazio irizpide garbirik ez dago, informazio kontraesankorrak programazioen aurkezpen formatu eta moduen inguruan...- eta horietako askoren jatorrian epaimahaiak osatzeko izan diren arazoak eta horiek osatzeko eduki den tarte eskasa daudela iruditzen zaigu.

Hori dela eta honoko proposamenak egin nahi ditugu, aurrera begirako oposizioetan prozesua taxuz egin eta irakasleriak modu honetako prozesuetan berez pairatu behar izaten dituen nekeak are pisuagoak izan ez daitezen:

-Epaimahaietan parte hartzea sustatzeko neurri berriak hartzea, esate baterako leku-aldatze eta antzeko prozesuetarako baliagarriak izango liratekeen puntuak eskaintzea.

-Ikasturte hasierarekin batera, eta sasoiaren amaieran oposizioak izango direla argi dagoenean, bere borondatez epaimahaietan parte hartu nahiko lukeen irakasleriari bere burua eskaintzeko prozedura irekitzea.

-Jadanik epaimahai jardunean egon direnak zeregin horretatik salbuestea, irakasleak hala nahiko balu eta teknikoki posible balitz.

-LEPak behin onartuta bizpahiru urtetako epean egongo diren oposizioak aurreikustea posible denez, deialdiari buruzko xehetasunei eta epaimahaien sorrerei eta antzeko oinarrizko prozedurei garaiz ekitea, ahal bada ikasturtearen hasierarekin batera.

Neurri horiek guztiak gutxieneko urratsak iruditzen zaizkigu oposizio prozesuek beraiekin batera dakarten langileriaren egonkortasuna eta hezkuntzaren kaliteatea bermatu ahal izateko.

Hay que tomar medidas para incentivar la configuración de los tribunales de las oposiciones

Irakaskuntza 2019/06/12

Este año se han repetido los problemas con la composición de los tribunales de las oposiciones y se ha evidenciado la necesidad de la pausa y la previsión necesarias al respecto. LAB ha subrayado en numerosas ocasiones que procesos de semejante importancia no se pueden abandonar a la improvisación. La exigencia para que Educación realizara una previsión planificada de las necesidades del profesorado y la petición de Mesa Sectorial para trabajar las oposiciones con previsión son dos ejemplos de ello.

Durante las oposiciones de este año para Educación Infantil y Primaria volvemos a evidenciar que hay muchas aspectos a mejorar -se anunció que las oposiciones serán este mes pero aún no se han concretado la fecha, criterios de evaluación poco detallados, informaciones contradictorias sobre los formatos y los modos de entrega de las programaciones didácticas...- y consideramos que el origen de esos problemas está en la forma y el tiempo de confección de los tribunales.

Por todo ello, queremos realizar una serie de propuestas para que en convocatorias posteriores este tipo de desajustes no supongan una penalidad añadida al hecho de tener que enfrentarse a unas oposiciones:

-Añadir incentivos a las personas integrantes en los tribunales, como por ejemplo la adquisición de puntos añadidos que les servirían en los concursos de traslados o procedimientos similares.

-Activar mecanismos que ofrezcan la posibilidad de que las personas que quieran integrar un tribunal de forma voluntaria puedan hacerlo.

-Dejar exentas de participar en los tribunales a las personas que ya hayan realizado esas funciones y no deseen repetir la experiencia y cuando técnicamente sea posible.

-Iniciar la preparación de las oposiciones con mayor antelación en aspectos referentes a los pormenores de la convoctoria y la confección del tribunal, ya que, una vez aprobado el proceso de OPE, es posible preparar las oposiciones con previsión.

Todas esas medidas nos parecen fundamentales para garantizar aspectos como la estabilización de la plantilla y la consiguiente calidad educativa, que se supone que es lo que buscan las OPE.