twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share
lomce cocacola

Hezkuntza Sailari ebaluazio hezitzailea behingoan ezarri dezan galdegiten diogu, LOMCEri alternatiba gisa

Irakaskuntza 2019/05/06

Sistema guztia ebaluatu behar da eta ez soilik ikasleak

descargas de archivos.orig LABen ebaluazio hezitzaile proposamena

72 512 Bideoa: Ebaluazioa, begirada osasungarri eta poliedrikoa

72 512 Bideoa: Ebaluazioa Iruten: jardunaldien laburpena eta iritziak

Beste behin ere, Hezkuntza Departamentuak LOMCEtik eratorritako probak egiteko asmotan dabil eta berriz, inolaz ere gardena ez den prozesuaren bitartez izan dugu honen berri.  Modu batean zein bestean mozorrotuta, aurtengo ikasturtean ere proba hauei bide eman eta Nafarroako ehunka ikasle ebaluatua izango da arrotza, antipedagogikoa, atzerakoia, segregatzailea... den eredu baten arabera.

Hezkuntza Departamentuak LOMCE proba "deskafeinatuak" aplikatzeko asmoa dauka, berriz ere, kanpotik inposatua eta erabat atzerakoia den legearen ildoak gure hezkuntzara ekarriz.

Izan ere, LABen ustez, bide propioa garatzeko ausardia behar dugu une hauetan. Horrela, LABek hezkuntza burujabetzaren bidean herri gisa elkarlanean ebaluazio eredu propioa osatzeko determinazioa adierazi nahi du askotan, bai eta gaia jorratzeko materialak eta foroak sortu ere.  Izan ere, beharrezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat, non ikaslea ezezik, baliabideak eta lan baldintzak, metodologiak, formazioa, azpiegiturak, eskola,  eta finean, sistema guztia ere baloratuko den; hobekuntza, ekitate, aukera berdintasunean oinarrituz eta are garrantzitsuago dena, bide horretan aurrera egiteko plan eta neurri zehatzak eskainiko dituena. Eredu berri horren eraikuntza, hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzean oinarrituko da, ebaluazioaren afera, ikuspegi poliedrikotik landu behar baitugu.

LABek probak egitea egokitu zaien ikastetxeetako hezkuntza komunitateari azterketa hauen kontrako jarrera aktiboa hartzera gonbidatzen du eta ekimen aldarrikatzailerik eginen dituzten ikastetxeak hauek  publiko egin ditzaten. Hezkuntza Departamentuak entzun dezala beste behin, Nafarroako Hezkuntza komunitateak ez duela LOMCEren flexibilizazio ezta moratoriarik nahi. Behingoan gure Hezkuntza Sistema Propioaren bidean urratsak eman ditzala.

Halaber, Hezkuntza Komunitateari gonbitea luzatu nahi diogu proba hauen inguruan hausnarketa egin dezan eta ahalik eta adostasun handienarekin erabaki kontsekuenteak har ditzan.

LABek, negoziazio mahaietan maiz eskatu bezala, Hezkuntza Departamentuari komunitateko eragileekin elkarlanean LOMCEren aurrean estrategia bateratua adostu dezala eta ebaluazio hezitzaile eredu propioaren bidean eztabaida ireki dezala galdegin nahi dio. 
LABek bestelako ebaluazio eredu berri baterantz urratsak ematen jarraitzeko hitza berresten du. Ebaluazio hezitzailearen bidean sakondu eta eguneroko hezkuntzaren errealitatea eraldatzeko tresnak sortuz.

LAB exige al Departamento de Educación que implante de una vez una evaluación formativa como alternativa a la LOMCE

Irakaskuntza 2019/05/06

Hay que evaluar a todo el sistema, no solo al alumnado

descargas de archivos.orig Propuesta de evaluación formativa de LAB (euskara)

72 512 Vídeo: Ebaluazioa, begirada osasungarri eta poliedrikoa

72 512 Vídeo: Ebaluazioa Iruten: jardunaldien laburpena eta iritziak

Una vez más, el Departamento de Educación tiene intención de realizar las pruebas de evaluación derivadas de la LOMCE y otra vez hemos tenido conocimiento de ello a través de un proceso que no ha sido transparente. Aunque se quiera disfrazar de mil maneras, se volverá a evaluar al alumnado en Navarra a través de una prueba ajena, antipedagógica, reaccionaria y segregadora.

El Departamento de Educación tiene intención de proponer una prueba “descafeinada” de la LOMCE, aunque volverá a importar lo esencial de una ley impuesta y totalmente retrógada.

En opinión de LAB, es necesaria la valentía suficiente para recorrer nuestro propio camino. Hemos mostrado en numerosas ocasiones la determinación de crear un modelo de evaluación soberano basado en la colaboración de la comunidad educativa y para ello hemos creado un sinfín de materiales y propiciado foros de todo tipo. Es necesario que tengamos un sistema de evaluación diferente donde se valore no solo al alumnado, sino también las condiciones de trabajo, las metodologías, la formación, las infraestracturas y, a fin de cuentas, un modelo que valore todo el sistema. Este modelo debería prestar especial atención a la equidad y a la igualdad de oportunidades y, lo que es más importante, ofrecer planes y medidas concretas para avanzar por ese camino.
La construcción de este nuevo modelo debería contar con toda la comunidad educativa, ya que es necesario que este asunto se trate de una forma poliédrica.

LAB invita a toda la comunidad educativa a que exprese una actitud activa contra su imposición y a que todos los centros que realicen acciones reivindicativas, las difundan. Es necesario que el Departamento de Educación escuche de una vez por todas que la comunidad educativa navarra no ni quiere flexibilizaciones ni moratorias de la LOMCE. Es necesario que esta institución avance en la confección de un sistema educativo propio.

Al mismo tiempo, invitamos a la comunidad educativa a que haga una reflexión sobre este tipo de pruebas y que tome decisiones consecuentes con el mayor consenso posible.

LAB, por su parte, reafirma su compromiso en la lucha por un sistema de evaluación diferente con la intención de profundizar en el concepto de educación formativa y crear herramientas que nos sirvan para transformar la realidad diaria de nuestro sistema educativo.