twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share
lan istripu

 Mobilizazioak Irailak 14:
 11:10 Doneztebeko Mendaur institutuaren barruan geldialdia 
 11:40 Doneztebeko Mendaur institutuaren parean kontzentrazioa

 Movilizaciones 14 septiembre:
 11:10 Paro en el interior del instituto Mendaur de Doneztebe 
 11:40 Concentración frente al instituto Mendaur de Doneztebe

N-121-A errepideak bertze langile baten heriotza eragin du

Irakaskuntza 2018/09/13

Doneztebeko Mendaur institutura joaki zen 26 urteko behin-behineko irakasle bat izan da uda sasoian Nafarroan lan istripuaren ondorioz ematen den 11. heriotza. Eta prekarietateak eragindako zerrenda beltz horretan, urte osoan, 15 langile hil dira Nafarroan lan istripuetan.

Bertze behin ere, N-121-A errepideak langile baten bizia eraman du. Azkeneko hilabeteetan ohiko bihurtzen ari den berria da hau. Hala ere, ez dugu arazo puntual bat bezala ulertzen ahal egoera hau baizik eta sakoneko arazo estruktural bat bezala. Alde batetik ez da berria N-121-A errepidean langile baten heriotza ematea eta egoera horri egin zaizkion salaketa guztiei entzungor egiteak zerrenda luzatzea bertzerik ez du egin, bertze alde batetik azkeneko hilabeteetan, Nafarroan gehien bat, gertatutako langileen heriotza kopurua “istripu” bezala ulertzetik haratago joan behar da eta gizartean dagoen arazo larri bat bezala ulertu behar dugu.

Bertzalde, ezin dugu ahantzi Irakaskuntzako langileon lan baldintzak prekarizatzen dituen gaitz estrukturala: interinitatea hain zuzen ere. Gogora ekarri nahi dugu, eta irmoki salatu, sektore honen langileriaren %30 inguruk lantoki finkorik ez duela eta urtetik urtera tokiz aldatu beharrean ikusten duela bere burua. Udan zehar baino ez du jakiten non arituko den lanean hurrengo ikasturtean. Horrek langile hauen bizitzetan ezartzen duen ezegonkortasuna errefusatu nahi dugu eta haren kontrako neurriak lehenbailehen hartu daitezela administrazioei exijitu.

 

La carretera N-121-A provoca de nuevo la muerte de una trabajadora

Irakaskuntza 2018/09/13

Una profesora interina de 26 años que se dirigía al instituto Mendaur ha sido la 11ª víctima por accidente laboral en este verano en Navarra. En total ya son 15 los y las trabajadoras muertas en accidente laboral en lo que va de año, en una lista negra provocada principalmente por la precariedad.

De nuevo es la carretera N-121-A la que provoca la muerte de una trabajadora, lo que se ha vuelto habitual durante los últimos meses. En opinión de LAB, no se trata de un problema puntual, sino de un problema estructural de fondo con dos vertientes. Nos referimos, por un lado, al estado de la N-121-A, que provoca una larga lista de siniestros sin que se resuelva la demanda popular para mejorar la seguridad en esta vía. Por otro lado, asistimos a un incremento de la siniestrabilidad y mortalidad laboral en Navarra, lo que constituye ya un problema social de primer orden.

En el caso del sector dela Enseñanza, no podemos dejar de referirnos al principal factor de precariedad, la interinidad. Queremos recordar y denunciar que alrededor del 30% de este sector lo constituye trabajadores y trabajadoras sin destino fijo, que año tras año deben esperar al verano para saber a donde deberán desplazarse el curso siguiente. Rechazamos la inestabilidad que provoca este hecho en las vidas de estos trabajadores y trabajadoras, y exigimos a la administración que tome medidas para resolverlo.