twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

LABek batzorde teknikoen osaketa proposatu du Hezkuntzan premiazkoen diren gaiak bideratzeko

Irakaskuntza 2018/06/07

Nafarroako Hezkuntzaren itunaren negoziazio prozesua bere azken urratsak egiten ari den honetan, funtsezko datozen hilabeteotan gai batzuek premiazko irtenbideak behar dituztela atzemana du LAB sindikatuak eta, aipatu itun horren barnean, irtenbide eraginkor eta azkarrak ahalbidetuko dituzten aditu taldeez osatuko mahai teknikoak sortzea proposatu du. Murrizketek hezkuntza komunitatearen eguneroko jardunean eragin zuen triskantza konpontzeaz gain, itun horrek etorkizun hurbileko erronkei erantzuteko balio behar duela deritzogu. Horrexegatik proposatzen dugu mahai tekniko horien osaketa, arlo jakin batzuetan sortzen ari diren arazoak leundu eta soluzio bideragarri eta jasangarriak abian jarri asmoz.
Epe motzean, batez ere lau arlotan sumatzen dugu aipatu mahai horiek abian jartzearen beharra:
-Bikoizketak eta aniztasunaren trataera: ordu lektiboen murrizketa negoziatzen ari garen honetan, egun egiten diren bikoizketa saioetan horrek izango lukeen balizko eragin kaltegarriaz mahai gainean konponbideak jartzeko. Mahai tekniko horrek aniztasunaren trataera integral eta egokia aztertu beharko luke, irakasle bakoitzarengan ordu lektiboen gainkarga eragin gabe.
-Ebaluazio ereduak: Pisa eta Nafarroako Gobernuaren diagnostiko moduko frogek eskoletan eragiten duten anabasa eta tentsioa gaindituz eta Hezkuntza prozesuetan hobekuntza bideratzeko ebaluazio sistema hezitzaileagoak  abian jartzeko formulak aztertuko lituzke.
- Hizkuntzen Trataera Bateratuan bertako zein atzerriko hizkuntzak lantzeko programa berriaren diseinua eta ezarpena aztertzeko batzorde teknikoa abian jartzea premiazkoa iruditzen zaigu, afera horretan urteetako atzerapena daramagula iritzita.
-Ordezkapen sistema azkartu eta eraginkortzeko neurri berriak aztertzeko aditu taldea sortzea ere zinez garrantzitsua iruditzen zaigu, besteak beste bajak lehen egunetik ahalik eta era eraginkorrenean kudeatuko direla bermatu ahal izateko, baita horretarako beharrezkoak liratekeen baliabide funtzional eta teknologikoak ezartzeko ere.

LABen nahia atal hauek guztiak hezkuntzaren itunean sartzea da, aurreko arazoak desblokeatzeaz gain, etorkizuneko erronkei modu egokian aurre egiteko tresnak aurreikus ditzan.

LAB propone la creación de comisiones técnicas para encauzar los temas más urgentes en Educación

Irakaskuntza 2018/06/07

El sindicato LAB ha propuesto que el pacto por la mejora educativa, cuya negociación se encuentra en la recta final, incluya la creación de varias mesas técnicas que contribuyan a encauzar los temas más urgentes en el sistema educativo navarro.
Además de revertir la grave situación generada en Educación a raíz de la aplicación de los recortes, el pacto educativo, en caso de que se produzca, debería prever soluciones para los problemas que se presentan a corto plazo. Por eso proponemos la creación de dichas mesas técnicas, que tendrían como fin plantear soluciones viables y sostenibles en el tiempo.
Bajo nuestro punto de vista, hay cuatro ámbitos en los que apremia la creación de esas comisiones:
-Los desdobles y el tratamiento de la diversidad: ahora que estamos negociando la reducción de las horas lectivas, hay que buscar soluciones para contrarrestar una posible carencia en los desdobles de grupos existentes, si se confirma la reducción de horas. Dicha mesa técnica debería configurar un tratamiento integral de la diversidad, sin que eso suponga, como en la actualidad, una carga añadida en la labor lectiva del profesorado.
-Modelos de evaluacion: hay que superar la atmósfera de tensión y desconcierto que generan las pruebas de evaluación como Pisa y las pruebas de diagnóstico del Gobierno de Navarra. Frente a ello proponemos que esta mesa técnica estudie un sistema de evaluación más constructivo y menos fiscalizador.
-Consideramos urgente una comisión que diseñe un nuevo sistema para el tratamiento integral de las lenguas, ya que consideramos que en este ámbito llevamos varios años de retraso.
-La creación de un grupo que estudie cómo gestionar las sustituciones de una forma mucho más eficaz y dinámica, que logre encauzar cada baja desde el primer día y aporte los recursos funcionales y técnicos que lo posibiliten, es otro de los aspectos que consideramos necesario afrontar a corto plazo.

LAB considera importante que estos aspectos se vean reflejado en el pacto educativo para que se asuman las medidas que nos ayuden a solucionar no solo los problemas del pasado, sino también los retos del futuro.