twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

Maiatzaren 30an kalera irtengo gara lan baldintzen estatalizazio prozesua salatzeko

Irakaskuntza 2018/05/23
Zer da Estatalizazioa?
Bertoko langileoi estatu mailako  lan baldintzak aplikatzeko estrategia. Gure lan hitzarmenak arautzen dituzten lan baldintzak ez betetzeko eta merkeagoak eta prekarioagoak diren lan baldintzak inposatzeko estrategia estatala. Patronalek inposatu nahi dituzten lan baldintzen prekarizazioarekin eta zerbitzu publikoen pribatizazioarekin lotuta dago.

Zein modutan ematen da sektore publikoan?
Krisialdi ekonomikoaren aitzakiarekin sektore publikoan austeritate irizpideak nagusitzen hasi ziren. Langileen eskubideen kontrako murrizketa sakonak eman ziren Estatuan onartzen ziren dekretu eta oinarrizko legedia erabilita.
Azken urteetan Estatuko aurrekontuen legearen bitartez erabat mugatzen ari da negoziazio kolektiboa sektore publikoan.  Gobernu Espainolak akordioak  lortzen ditu sindikatu estatalekin eta akordio horiek txertatu egiten ditu Aurrekontuen legean. Iruñea eta Gasteizko gobernuek akordio horiek markatzen duten joko zelaia aintzat hartzen dute eta negoiazio kolektiboa erabat baldintzatzen du estrukturalak diren edukietan (soldatak, enplegua, … )

Eta hezkuntzan duen eragina?
Honek guztiak inbertsioa erabat mugatzen du eta negoziazio kolektiboa  oztopatzen du.  Finantziaziorik gabe lan baldintzak hobetzea eta hezkuntzaren zein eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatea bermatzea zailtzen du. Oposaketa eredua aldatzea, kontsolidazio prozesuak abiatzea, aurrejubilazioak erraztea, LOMCE legea (Wert-ek ikasleak espainolizatzeko sortutakoa) ikastetxeetatik ateratzea… besteak beste ezinezkoa egiten du estatalizazio-rezentralizazio-espainolizazio dinamika honek.

Ze helburu eta ondorio ditu estatalizazioak?
Estatuko  zerbitzu publiko eredua eta hezkuntza sistema inposatzea du helburu. Austeritatea eta zerbitzu publikoen ahultzea saritzen da, pribatizazioari ateak irekiz. Bestalde, bertoko langile eta sindikatuok gure lan baldintzak arautzeko dugun erabakitzeko eskubidea ukatzea dakar, Madrilgo intersesen eta hango sindikatuen indar korrelazioen araberako lan baldintzak inposatzea, Euskal Herriko sindikatuen ordezkaritza baliogabetuz.
Burujabe izateko eskubidea ukatu egiten zaigu sistematikoki, Kaliatezko Hezkuntza Sistema Propio eta osasuntsu bat izateko eta prekarietate oro gaindituz lan baldintza dionak izateko aukera eta eskubidea  era basatian urratu egiten zaigularik.

Hezkuntza sistema burujabera bidean,  Hemen lan egin, hemen erabaki!

El 30 de mayo saldremos a la calle contra la estatalización de las condiciones laborales

irakaskuntza 2018/05/23

La estatalización, ¿qué es?
Es el proceso que tiene como fin aplicar a las y los trabajadores de aquí las condiciones laborales estatales. Tiene como objetivo no cumplir las condiciones de trabajo reguladas en nuestros convenios para, de esta forma, imponer peores condiciones laborales, y más baratas, de las que nos corresponden. Todo esto está ligado directamente con la precarización de las condiciones laborales y la privatización de los servicios públicos que quiere imponer la patronal aquí y la estatal.

¿Cómo se da en el sector público?
Con la excusa de la crisis económica comenzaron a imponerse criterios de austeridad. Se impusieron unos profundos recortes contra los derechos laborales mediante decretos aprobados en el Estado, o utilizando la legislación básica.
Sin embargo estos últimos años la negociación colectiva del sector público se está viendo totalmente limitada por las Leyes de Presupuestos del Estado. El gobierno consigue acuerdos con los sindicatos estatales y los incluye en la Ley de Presupuestos. Los gobiernos de Iruñea y de Gasteiz aceptan el campo de juego definido por esos acuerdos y el derecho a la Negociación Colectiva queda totalmente condicionada en los contenidos estructurales (salarios, empleo,…).

¿Qué objetivos y consecuencias tiene?
El objetivo es imponer los servicios públicos y el sistema educativo estatal.
Por otro lado, conlleva negar el derecho a decidir sobre la regularización de nuestras condiciones laborales tanto  para las trabajadoras como para los sindicatos, imponiendo las condiciones laborales según los intereses de Madrid y los sindicatos estatales, dejando sin valor la representación de los sindicatos de Euskal Herria.
Se nos deniega sistemáticamente el derecho a ser soberanos, a un Sistema Educativo Propio de Calidad y saludable, y a superar todas las precarizaciones, a conseguir unas condiciones laborales dignas, se nos deniegan los derechos de forma salvaje.

Por un sistema educativa soberano… aquí trabajamos, aquí
decidimos!!!