Hay 3422 invitados y ningún miembro en línea

2018 01 17 itunaren kontzentra ETA instantzia

Hezkuntza Departamentuak itunaren negoziazioan ez du bere hitz bete

Irakaskuntza 2018/01/17

LAB Irakaskuntza Nafarroaren ordezkariak Hezkuntza Departamentuaren aurrean kontzentratu dira arlo horretako itunaren negoziazioan prozesua etengabean atzeratzen ari dela salatzeko. Urtebete daramagu María Solanak burutzen duen erakundearekin negoziazioan jardun eta gero, eta LABek negoziazio bidearen aldeko apustu garbia egin duen arren, Hezkuntza Departamentuak ez du bere hitza bete, joan den asterako behin betiko proposamena egin beharra baitzuen eta oraindik ez dugu horren berririk.  Antzeko egoeran behin baino gehiagotan izan garenez, LABek jadanik hainbat oharpen bota dio Administrazioari, batez ere azken egunotan, baina ez dugu erantzunik jaso. Hori guztia gutxi balitz, Hezkuntza Departamentuak bertan behera utzi ditu gai hau eztabaidatzeko hilaren 19an eta 26an genituen bilerak. “Agenda arazoak” omen dituzte, baina horrekin argi utzi dute gai honi ematen dioten garrantzia. Administrazioa LABen jarrera eraikitzaile eta negoziatzaileaz aprobetxatu egin da eta ez dugu aurrerantzean horrelakorik onartuko.
Sindikatu honen aburuz, premiazkoa da aipatu itun hori sinatzea, aurki aurre-matrikulazio kanpaina izango baita eta lortutakoaren arabera erabat baldintzatu baitaiteke datorren urtera begirako antolaketa. Beraz, epeei dagokionez, marra gorri guztiak gainditu dira.
LABen aburuz, itun berri horren bidez murrizketen aurreko egoerara itzultzea lortu beharko litzateke. Horretarako konpromiso zehatzak hartzea aldarrikatzen dugu, neurri horiek modu gradualean abian jarri behar badira ere.

Educación no cumple su palabra en la negociación del acuerdo setorial

Irakaskuntza 2018/01/17

Representantes del sector educativo de LAB Nafarroa se ha concentrado frente al Departamento de Educación para denunciar que la institución dirigida por María Solana está retardando de manera inaceptable la negociación del acuerdo en el sector educativo. Después de un año de negociaciones y de que LAB haya apostado firmemente por la vía negociadora, el Departamento prometió que habría una propuesta en firme por su parte para la semana pasada. A pesar de que desde este sindicato hemos lanzado varios avisos al respecto, estos han caído en saco roto.
Consideramos que Educación se ha aprovechado de esa buena voluntad y no estamos dispuestas a que eso vuelva a ocurrir.
En nuestra opinión es fundamental cerrar la firma del acuerdo antes del inicio de la próxima campaña de matriculaciones, que será en febrero, por lo que considera que ya se están superando todas las líneas rojas en lo que se refiere a plazos. Por si esto fuera poco, el Departamento ha decidido unilateralmente aplazar sine die las reuniones que teníamos el 19 y el 26 de enero para tratar este asunto por “problemas de agenda”, lo que deja a las claras la importancia que le dan.
El objetivo principal de LAB es que durante la firma del siguiente convenio se fijen las medidas para revertir los recortes que de formar injusta y permanente se ha impuesto al conjunto de empleados y empleadas de Educación.

 

   

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea