twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

Azaroa 25 Noviembre

Emakumezko irakasleok jasaten ditugun irain gehienek osagai matxista dute

Irakaskuntza 2017/11/17

Emakumezkook gehiengoa gara irakaskuntzan eta aldi berean geu gara bertan izaten diren eraso gehienak pairatzen ditugunak. Azaroaren 25ean, larunbatez, egingo den Emakumeen Aurkako Erasoak Salatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta Hezkuntza Departamentuak gai horren inguruan eginiko txostenaren arabera, salatzen diren kanpo eraso gehienak irainak izan ohi dira.

Nabarmentzeko modukoa da aipatu irain horietako gehienek kutsu matxista nabarmena dutela eta, Hezkuntza gizartearen parte den heinean, gure inguruan entzun eta ikusi ohi ditugun hainbat jarrera tamalgarri bertan islatzen dela.

Gakoa, beraz, Hezkuntzan bertan dago, baloreen transmisioan eta elkarren arteko errespetuzko giroa bideratzeko baliabideak sortzean. Aldaketaren gobernua dagoenetik arlo honetan aurrerapausoren bateren bat sumatu ahal izan da, baina LABi apustu estrukturala egitea funtsezkoa iruditzen zaio eta kaltetuen zein oro har jendartearen eskuetan baliabide gehiago abian jartzea. Gure haur eta gazteak zeregin horretan heztea ez da soilik irakasleriaren zeregina, arlo horretan guraso, senitartekoek eta beraiengan eragina duten eragileek (telebista, sareak, youtuberrak...) berezko pisua dute. Denon ardura da, beraz, egoera horri buelta ematen saiatzea.

LABek jendarte osoari dei egiten dio, azaroaren 25ean antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera. Oso garrantzitsua da, ezinbestekoa, emakumeon aurkako indarkeriaren arlo guztietan lan egitea eta, bereziki, irakaskuntzan.


Gai honen inguruan LABek sortutako materiala eskuragai duzu honoko esteketan:

http://infoadm.org/index.php/14-artikuloak/3362-azaroak-25-hezkidetzan-hezi-beste-jendarte-bat-eraiki-dezagun-2

http://infoadm.org/index.php/14-artikuloak/3603-emozio-hezkuntza-haur-hezkuntzatik-batxilergo-bitarte-2

http://infoadm.org/index.php/14-artikuloak/3677-eskolan-lantzeko-materiala-martxoak-8

http://infoadm.org/index.php/87-arbela-gorria/3989-guztiok-izan-beharko-genuke-feminista

La mayoría de insultos contra las profesoras tienen un componente machista

Irakaskuntza 2017/11/17

El próximo 25 de noviembre se celebra el Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer, un asunto fundamental en el proceso de construcción de una sociedad más justa. En el ámbito de la Educación este hecho adquiere una especial relevancia, entre otras cuestiones porque nuestra presencia es mayoritaria en el sector. Solo en Nafarroa, dos tercios del cuerpo docente somos profesoras y somos las que sufren con mayor intensidad los ataques contra los y las trabajadoras en Educación.

Según un estudio realizado por el Departamento de Educación, la mayoría de los ataques son insultos con un claro contenido machista, algo que no solo ocurre en las aulas, sino que representa un reflejo de hechos y actitudes tristemente consolidadas en la sociedad.

La Educación es una de las claves para atajar esta tendencia tan destructiva. La transmisión de valores y la creación de entornos en los que el respeto mutuo sea un código de conducta irrenunciable es responsabilidad de toda la sociedad, no solo de la comunidad educativa. Desde que se implantó el gobierno del cambio se han dado algunos pasos reseñables desde las instituciones pero los resultados siguen siendo los suficientemente alarmantes como para estar alerta e incorporar nuevas medidas y recursos.

Cambiar la tendencia en este sentido es responsabilidad de todo el mundo, por supuesto de las familias pero también de aquellos agentes que influyen de manera muy determinante en nuestra juventud (la televisión, internet, publicidad, youtubers, fútbol...).

LAB hace un llamamiento a toda la sociedad para que participe en las iniciativas que organicen durante el 25 de noviembre. Al mismo tiempo, volvemos a adjuntar el material que este sindicato ha ido creando al respecto.

http://infoadm.org/index.php/14-artikuloak/3362-azaroak-25-hezkidetzan-hezi-beste-jendarte-bat-eraiki-dezagun-2

http://infoadm.org/index.php/14-artikuloak/3603-emozio-hezkuntza-haur-hezkuntzatik-batxilergo-bitarte-2

http://infoadm.org/index.php/14-artikuloak/3677-eskolan-lantzeko-materiala-martxoak-8

http://infoadm.org/index.php/87-arbela-gorria/3989-guztiok-izan-beharko-genuke-feminista