twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

 

OPE

Zerrenda bakarra aintzat hartzen duen LEP masiboaren alde egingo du LABek

Irakaskuntza 2017/10/20

Datorren udaberrirako aurreikusia dagoen Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) afera pil-pilean jarri da egunotan eztabaida honetan murgildurik dauden eragile sozial eta politikoen artean. Tarteka demagogia faltarik ez dugu izan. Egungo hizkuntza, lan eta gizarte errealitatearekin zerikusirik ez duen “status quo”ari eutsi nahi dion hainbat gai hau aprobetxatzen ari da beldurra eta anabasa eragiteko.

Abiapuntu gisa, LABek argi utzi nahi du ez duela zerrenda bakarra bere gain hartzen ez duen aldarrikapenik onartuko. Sistema hori da, gure iritziz, irakasle interinoen eskubideak sendotzeko modurik hoberena, baita egun irakasleria elebidunak gaztelerazko zerrendetan sartzeko ezintasunak eragiten duen diskriminazioari aurre egiteko ere. Sinetsiak gaude zerrenda bakarrak irakasleriari aukera gehiago ematen dizkiola bere ezaugarrietara egokitzen den plaza aukeratzeko, sistema zabal eta malguagoa baita. Bestalde, kontuan izan behar da egungo sistemarekin irakasle elebidunek egoera kafkiarra bizi dutela, euskarazko C1 agiria aurkezten badute (formakuntza handiagoa, beraz) automatikoki gaztelerazko zerrendetan aritzeko aukera ukatzen baitzaie.

Honi loturik, aipatu diskriminazio egoerari eusteko, aste honetan kontzeptu berria mahaigaineratu dela ohartarazi nahi dugu: berme juridikoaren aitzakia. Kontzeptu horrek ez du funts objektiborik, erlatiboa da, baina alderdi eta sindikatu batzuek egi goren gisa erabiliko dute. Benetan badirenak okerrak eta desproportzionatuak iruditzen zaizkigun erabakien aurkako helegiteak dira. Hasiera-hasieratik edozein ekimenek aipatu sasi berme juridiko hori izatea nahi badugu, geure burua zernahi aldarrikapen mugatzen eta sistemara egokitzen ikusiko dugu. Gure esku dagoena lan-eskubideak lortzea da, ez modu subjektiboan zehaztea zein aldarrikapenak duen berme juridikorik eta zeinek ez duen. Ñabardura hori garrantzitsua da, horren kontzeptu ahul eta zehaztugabea funtsezkotzat jotzen ditugun eskubideen aurkako arma gisa erabil baitaiteke, esate baterako, Zerrenda Bakarra, Nafarroa gune linguistikoetan ez banatzeko aldarrikapena, etabar.

LEParako ahalik eta plaza gehien lortzeko helburuarekin bat gatoz, baita horren arduradun nagusiari beharrezkoa dena eskatzeko ere. Kasu honetan oposizioetarako behin-betiko plazak zehazteko ardura ez da nafar Administrazioarena, espainiar Gobernuarena baizik. Guk, argi eta garbi, nahiago dugu nafar langileriari eragiten dieten erabakiak bertan hartzea, Madrilen menpe egon gabe, baina egungo egoera, iraultzeko amorratzen gaudena, bestelakoa da: espainiar Hezkuntza sistemaren uztarripean gaude eta erakunde horretan borrokatu beharko da egungo behin-behinekotasunarekin (%33) amaitu eta Europatik galdegindako %8 lortu arte. Guk horretan jarriko dugu gure indar osoa, baina ez gaude prest demagogian oinarritutako itxurakeriatan jarduteko, ezta tankera horretako erabakiak ez dagokienei planteatzeko ere.

Era berean, bat gatoz gainontzeko erkidegoekin koordinazio lana egin beharra dagoela inon “dei efekturik” egon ez dadin, baina arduragabekeria handia iruditzen zaigu egun indarrean dauden plaza batzuk bertan behera uztea. Aurretik espainiar Gobernuarekin lortutako akordioen “hondarrak” direla aitortuta ere, esan beharra dago aipatu plaza horiek ez badira aurkezten ezinbestean bertan behera geratzeko arriskuan direla.

Merituen baremoa zehaztea izango da LEParen beste funtsezko gaietako bat. Irakasleek azken urteotan metatutako eskarmentuak berezko pisua izan behar duela iruditzen zaigu, irakasle interinoei baldintza zailetan urte luzez eginiko lana onartu behar baitzaie. Zalantza gehiago ditugu formazioak izan beharko lukeen garrantziaren inguruan, ez irakasleen trebatzeari garrantzia kentzen diogulako, egungo sistemak hainbat erakunde pribaturen pikareska eta diru-egarriak asetzen dituelako baizik eta honi lehenbailehen erantzuna eman beharra zaiola iruditzen zaigulako.

LABek behin-behinekotasun tasei erantzuna emango dien eta irakasleria elebidunaren diskriminazioarekin amaituko duen LEPa amorruz bultzatzeko konpromisoa berretsi nahi du, denok lortu nahi beharko genukeen kalitatezko Hezkuntza osasuntsu eta demokratikoaren bidean funtsezkoak iruditzen baitzaizkigu.

LAB apoyará una OPE masiva que incluya la lista única en Educación

Irakaskuntza 2017/10/20

La Oferta Pública de Empleo (OPE) en Educación prevista para la primavera que viene está siendo objeto de debate, y en algunos casos de demagogia, por parte de los distintos agentes sociales y políticos inmersos en este debate. Desde LAB vemos el riesgo de que se incurra en una ceremonia de la confusión y se mezclen conceptos con el único objetivo de que se siga manteniendo un “status quo” que consideramos no responde a la realidad laboral, social y lingüística del profesorado.

Como punto de partida, LAB quiere dejar claro que no apoyará ninguna propuesta que no incluya la reivindicación de la lista única o integrada, ya que consideramos que es una forma de consolidar los derechos laborales de los interinos y de acabar con la situación de discriminación existente entre el profesorado bilingüe que no puede acceder a las listas exclusivas en español. Consideramos que la lista única garantiza mejor los derechos de todo el cuerpo docente a la hora de poder elegir las plazas en los concursillos y acaba con una situación de discriminación al profesorado bilingüe, que si presentan el nivel C1 de euskara y se integran en las listas de euskara, automáticamente, pierden el derecho a acceder a las listas en español.

A este respecto, vemos que los defensores de que se siga manteniendo la discriminación al profesorado bilingüe se han sacado de la manga un nuevo concepto para generar miedo y confusión: las garantías jurídicas. Ese concepto no existe objetivamente, es relativo. Lo que sí existen son los recursos a decisiones administrativas que consideramos erróneas o desproporcionadas. Si queremos plena garantía jurídica desde el primer momento, corremos el riesgo de limitarnos voluntariamente en nuestras reivindicaciones. En nuestra mano está conquistar derechos laborales, no establecer, de una forma subjetiva, qué reivindicaciones cuentan con garantías jurídicas y cuáles no. Es un matiz importante, porque este aspecto tan vago y poco conciso se puede utilizar como arma arrojadiza contra temas sensibles como la lista única, la superación de la zonificación lingüística segregada actual y un largo etc.

Por otra parte, estamos de acuerdo con lograr el mayor número de plazas posible pero esta es la realidad que se nos impone desde Madrid, no desde Nafarroa, marco en el que, bajo nuestra punto de vista, se tendrían que tomar decisiones de esta importancia. Aunque no nos guste esta realidad, y luchemos por cambiarla, la última palabra la tiene el Gobierno español y es en esa institución donde se tendrá que poner el acento para acabar con estas tasas de temporalidad, que actualmente son del 33%. Coincidimos con la exigencia europea de establecer un 8% como índice de interinidad y mostramos nuestra disposición a poner toda nuestra energía en que eso se logre pero las tasas todavía las establece Madrid y no queremos hacer brindis al sol ni plantear reivindicaciones en foros que no tienen ninguna capacidad de decisión al respecto.

Estamos de acuerdo en que las OPE se coordinen con el resto de comunidades autónomas para evitar "efectos llamada", pero consideramos una irresponsabilidad que se pida retirar algunas plazas que, si no se activan, se perderán.

Otro aspecto primordial en la siguiente OPE será establecer un baremo de méritos que se ajuste lo más posible a la carrera profesional llevada a cabo por cada docente. Nos gustaría que la experiencia tuviera un peso primordial en el establecimiento de méritos como reconocimiento a los años de trabajo llevados a cabo en la interinidad y mostramos serias reservas sobre los criterios establecidos actualmente para determinar las horas de formación y la oferta de cursos existente, muy expuesto a la picaresca y el lucro con las horas y los contenidos impartidos por instituciones y agentes privados.

LAB vuelve a mostrar su compromiso con una OPE que contribuya al final de las tasas de interinidad y a la discriminación sobre el profesorado bilingüe, aspectos nucleares de cara a seguir contribuyendo a un sistema educativo saludable, democrático y de calidad.