twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

 

orain

Hezkuntzan aldaketa

Bada ordua aldaketa Hezkuntzan ere gauzatzen has dadin: urriaren 20an, eskoletan kontzentrazioak

Irakaskuntza 2017/10/16 descargas de archivos.orig Inprimatu kartela PDF

Gehiengo sindikala osatzen dugun LAB, Steilas eta ELA sindikatuok Hezkuntza Departamentuarekin lan egitasmoa abian jartzeko asmoa agertu genuen, baina Hezkuntzak hartutako onarpen horrek ez du atzetik benetako saiakerarik ekarri eta, gaur egun, ezerezean gelditu da.

Hezkuntza Departamentuak adostuta genituen konpromisoak eta agenda ez ditu bete.
Honen aurrean aipatutako sindikatuok galdegiten diogu Hezkuntza Departamentuari aitzinean sortutako negoziazio-eztabaida gunea ahalik eta lasterren berreskura dezala. Beraz, datorren ostiralerako, urriaren 20a, baino lehen erantzun zehatz eta garbia behar dugu, Administrazioak goian aipatu sindikatuekin hartutako konpromisoak behingoz bete eta sindikatuek dituzten eskaerak aintzat hartuko diren ala ez. Aurreko udaberrian burututa beharko zukeen egitasmoa betetzea eskatzen ari gara eta une honetan Hezkuntzak baditu konpontzeko premiazkoak diren hainbat erronka.

Balizko lan egitasmo horretan argitu beharreko puntuak hauek dira:

- Hezkuntzako langileriaren baldintzak eta beharrak jorratu beharko lituzkeen neurriak hartzeko egitasmoa eta puntu nagusiak zehaztea.
- Egun irakasleriaren lan baldintzak eta hezkuntza-kudeaketa hobetzeko prozesuak aitzina egiteko eta sustatzeko aurrekonturik izango den ala ez.
- Hauen inguruan aritzeko egutegiari buruzko akordioa.
- Programa eleanitzaren garapena.

Sindikatuon ustez, ezinbestekoa da Hezkuntzan nozitutako murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzea eta horren guztiaren eraginez egungo hezkuntza publikoan dagoen egoerari buelta ematea, hots, ratioak jaistea, irakasleen eskola-orduen kopurua gutxitzea, bajak eta ordezkapenen kudeaketa hobetzea, e.a.

Hezkuntza Departamentuari  ardura eta hasieratik identifikatu ditugun hezkuntzaren beharrei erantzutea galdegiten diogu eta bere konpromisoak betetzeko asmoa zehaztea eta burutzea.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuari arlo publikoaren planifikazio eta funtzionamendua bermatuko duen negoziazio prozesuarekin benetako konpromisoa izatea eskatzen diogu. Guztion artean adostutako planifikazioak jada aipatutako helburuak betetzea eta hezkuntzaren kalitatea hobetzea posible egiten duela uste dugulako.

Aldaketa Hezkuntzara iritsi dela egiaztatzeko premia larria da. Beraz, LABek hezkuntza komunitateari deia egiten die hilaren 20an, ostiralean, ikastetxe bakoitzean jolastorduan egongo diren kontzentrazioekin bat egin dezaten. Sindikatu honen ordezkariak Nafarroako Gobernuaren aurrean kontzentratuko dira (Karlos III etorbidean) goizeko 11.30etan.

Es hora de que el cambio cristalice en Educación: el 20-O, concentraciones en los centros escolares

Irakaskuntza 2017/10/16 descargas de archivos.orig Imprimir cartel PDF

Han pasado ya varios meses desde que la mayoría sindical en Educación compuesta por LAB, Steilas y ELA se comprometió, junto con el Departamento de Educación, a establecer unas líneas de trabajo con el objetivo de tratar los aspectos más importantes en el sector y acordar acuerdos estratégicos que encauzaran los principales problemas existentes, que no son pocos. Después de que han pasado ya varios meses desde que se llegara a dicho acuerdo, comprobamos cómo el Departamento de Educación dilata de forma constante la activación de los compromisos adoptados.

Desde LAB consideramos que es urgente activar el pacto en la Educación Pública, por lo que ha presentado, junto con Steilas y ELA, una instancia en la que se apremia a exponer cuáles son sus intenciones respecto al pacto, antes del 20 de octubre. En esta fecha se celebrarán movilizaciones para, entre otras cosas, exigir una mayor determinación por parte del Departamento de Educación en aspectos nucleares del sistema educativo que ni siquiera se han planteado en dos años de legislatura. Consideramos que es muy importante que la Administración cumpla con el compromiso adquirido con la mayoría sindical para dar cauce a un acuerdo estratégico que ya tenía que haber estado cerrado en esta pasada primavera.

Si la Administración realmente accede a desbloquear la situación, este sindicato considera que tendría que darse prioridad, como mínimo, a los siguientes aspectos:

- Definir el proyecto que establezca los derechos y las obligaciones de los trabajadores y trabajadoras.
- Concretar si están previstas partidas presupuestarias para mejorar las condiciones laborales del profesorado y la gestión general en el ámbito de la Educación.
-Acordar un calendario para desarrollar los aspectos citados.
-Desarrollo del proyecto multilingúe.

En opinión de LAB es primordial revertir las condiciones creadas a ráiz de los recortes en Educación y crear nuevas condiciones en la política educativa de la Administración. Es decir, hay que atender urgentemente a aspectos como la reducción del ratio del alumnado en el aula y la reducción de la carga lectiva al profesorado, mejorar la gestión de las bajas y las sustituciones, etc.

Exigimos al Departamento de Educación que actúe con responsabilidad y que responda a las necesidades reales existentes en el ramo, además de que cumpla e implemente los compromisos ya adquiridos.

Con el objetivo de afianzar el cambio también en el ámbito de la Educación, LAB Irakaskuntza Nafarroa hace un llamamiento a toda comunidad educativa a que participe en las concentraciones que se llevarán a cabo el próximo viernes, 20 de octubre, durante el recreo, en todos los centros educativos del herrialde. Representantes de este sindicato se concentrarán a las 11.30 frente al Gobierno de Navarra (C/ Carlos III).