twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 

 

 

Hezkuntzako murrizketak iraultzea galdegingo diogu Nafarroako Gobernuari

Irakaskuntza 2017/10/04

Aldaketaren legealdiaren hirugarren urtean gaude jada eta errealitateak agerian utzi digu berdintasunean, gizarte arloan eta ongizatean oinarritutako fase politiko berria urrun samar dugula oraindik.

Geroa Bairen Gobernuak urratsak eman ditu administrazioko langileen baldintzak hobetu asmoz, baina momentuz larrialdiko egoerei erantzuna ematen xahutu ditu energiak, funtsezkoa eta estrategikoa denari apenas erreparatu gabe.

Egia da exekutiboak negoziazio mahaia abian jartzeko asmoa agertu duela, baina kasu askotan onarpen horrek ez du atzetik benetako saiakerarik ekarri, esaterako garrantzitsuak diren gaiak eztabaidatu eta hauen inguruan aritzeko egutegiaren adostea. Oinarri hori gabe nekez egin dezakegu aurrera.

Honen guztiaren erakusgarri gisa, Hezkuntzako langileriaren baldintzak eta beharrak jorratu beharko lituzkeen mahai sektoriala ez atzera ez aurrera dagoela salatu behar dugu. Hezkuntza Departamentuak adostuta zeuden konpromisoak eta agenda ez ditu bete. Beraz, egun irakasleriaren lan baldintzak eta hezkuntza-kudeaketa hobetzeko prozesuak aurrera egiteko itxurarik ez du, hori sustatzeko aurrekonturik ez baitago aurreikusita.

Hasiera-hasieratik, LABek oinarrizko helburutzat jarri du UPNk inposatu zituen murrizketen ondorioak bertan behera uztea. Nahitaezkoa iruditzen zaigu ikasle ratioak eta eskola orduak kopuruz jaistea eta irakasleriaren formazio egokia bermatuko duen sistema abian jartzea.

Hezkuntza-komunitateari bereziki, baina baita gizarte sektore anitzei ere, Hezkuntzan ditugun eskariei babesa ematea eskatzen diegu, baita abian jarriko diren balizko mobilizazioei ere. Egungo egoeran aldaketarik ez bada, Administrazioari ardura eta hasieratik identifikatu ditugun hezkuntzaren beharrei erantzutea galdegingo diogu.

Akordioetara iristea posible dela iruditzeaz gain, horiek 2017 urtea amaitu baino lehen sinatu ahal direla uste dugu, legealdia amaitu bitartean modu progresiboan abian jarri ahal izateko. Horri bide emateko determinazioa da nagusiki behar duguna, baina momentuz Administrazioaren aldetik ez dugu tankerako jarrerarik ikusten.

Ohar honen bidez, Hezkuntzaren kalitatearen edozein parametrotik urrun dauden baldintzetara kondenatu gintuzten murrizketei aurre egitekogure esku dauden baliabide guztiak abian jartzeko asmoa adierazten dugu. LABek hori lortu ahal izateko bere konpromiso osoa adierazi nahi du.

LAB exige al Gobierno de Navarra la reversión de los recortes para esta legislatura

Irakaskuntza 2017/10/04

Cuando entramos en el tercer año de la legislatura del cambio, la realidad nos confirma que estamos muy lejos de consolidar una nueva fase política, donde lo social, la igualdad o el bienestar sea la base de este proyecto.

El gobierno de Geroa Bai ha dado pasos en mejorar las condiciones laborales de los trabajadores de la administración, mas bien dirigidos a objetivos urgentes pero no afrontando lo primordial y estratégico.

El reconocimiento a la necesidad de activar las mesas de negociación es real pero en muchos casos este reconocimiento no se ha visto respaldado por un trabajo real en las mismas acompañado de una agenda que contemple todos los temas importantes a negociar y acordar en dichas mesas.

Claro ejemplo de esta realidad es la paralización del proceso de discusión iniciado en la mesa sectorial de educación sobre el pacto para la mejora de las condiciones y necesidades educativas en Navarra. Los compromisos y agenda acordadas con el departamento de educación no han sido cumplidos por este y a día de hoy nos encontramos con una situación en la que las mejoras laborales del personal docente asi como la mejora de la gestión educativa y de centros no tiene visos de prosperar por la inexistencia de partidas económicas presupuestadas para ello.

Desde un principio LAB se marcó como objetivo la reversión de los recortes impuesta por UPN, que exige, como punto de partida, la bajada de los ratios de alumnos, la reducción de horas lectivas y el compromiso por parte de educación de establecer un plan de formación del profesorado que dé respuesta a las diferentes necesidades y retos que tenemos y surgen en la enseñanza.

Queremos hacer un llamamiento a la comunidad educativa y ampliarlo a diferentes sectores sociales para que apoyen las demandas existentes en educación y secunden las movilizaciones que se vayan planteando para pedir a la administración responsabilidad y respuesta a las necesidades educativas que desde el sindicato planteamos.

Entendemos que se pueden buscar acuerdos y que se pueden firmar antes de la finalización del año 2017, para que se pueden desarrollar de forma progresiva en esta legislatura. Sin embargo, para ello hace falta una determinación que por el momento no vemos en la Administración.

Desde LAB nos comprometemos a activar todos los medios disponibles para reivindicar la superación de los recortes que nos avocaron a trabajar en unas condiciones totalmente alejadas de cualquier parámetro de calidad educativa.