twitter  BARRAIRAKASKUNTZA

 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 
Share

UPNA NUP

LAB: Unibertsitateak aurkeztu duen Euskara Planak zalantza asko sortzen du

NUP 2017/09/20

Pasa den Uztailaren 4ean NUPek hurrengo urteetarako Euskararen Plan Gidaria aurkeztu zuen Gobernu Kontseiluan eta tarte bat utzi zuen Komunitate Unibertsitarioak ekarpenak eta kritikak egin ahal izateko.
NUPeko LABek tarte hori probestu nahi du Plan honen inguruan egiten dugun balorazioa publiko egiteko.
Hasteko gogoratu nahi dugu NUPek 10 urte baino gehiago eman dituela Euskara Planik izan gabe eta ez zuela inongo intentziorik Euskararen Plan Gidari bat egiteko. Nafarroako hainbat eragileen kritika eta interpelazioa beharrezkoa izan zen NUPek bere Plan Estrategikoan konpromezu hau hartzeko. Konpromezu hori hartu eta urte ta erdira egin dute publiko Euskararen Plan Gidaria.

Tarte guzti hau pasata, egia esateko, askoz ere landuago eta prestatuago izango zen Plan bat espero genuen.
Lehenengo zatian Diagnostiko bat egiten du, diagnostiko honetan NUPek berak onartzen du egun bere ikasleen %30a Euskalduna dela, tira ba, argi eta garbi esan nahi dugu horietako gehien gehienei euskaraz ikasteko eskubidea galarazten zaiela eta, Plan honen helburuak ikusita, etorkizunean ere galaraziko zaiela. Ikasle hauek ez dira bigarren mailako herritarrak eta goi mailako hezkuntza Euskaraz jasotzeko eskubide osoa dute, hori izan beharko luke Euskararen Plan Gidari baten funtsa eta, tamalez, oso urruti gelditzen da NUPek aurkeztu berri duena.

Segidan Planak zenbait ardatz markatzen ditu, hala nola, prestakuntza, pertsonak, ingurunea, ikerketa eta horien inguruan helburu batzuk aipatzen ditu.
Ardatz guztien analisia egitea luze joko lukeenez eta  honelako plan baten elementurik garrantzitsuena arlo akademikoa denez, honetan zentratuko gara. Zentzu honetan, ardatz honetarako Planak egiten duen planteamendua eskasa, planifikatu gabea eta zehaztu gabea dela iruditzen zaigu. Egia da Planak esaten duela hurrengo urteetan egun euskaraz eskaintzen diren  1299 kredituetatik 1488 kredituetara pasa nahi duela. Hori esanda, beste ezer ez du zehazten, ze Gradutan handituko da eskaintza? Zeren arabera? Ikerketaren bat egin da lehentasunak finkatzerako orduan? Ze baliabide jarriko dira helburu hauek betetzeko?
NUPek lau Fakultate eta bi eskola ditu, hauek dira Graduen eta Graduondokoen irakasgaien eskaintza  antolatzen dituztenak. Hori horrela izanda, Euskararen Plan Gidari serio batek zehaztuta izan beharko luke Eskola eta Fakultate bakoitzak beren Graduetan eta Graduondoetan izan beharreko helburuak Euskararekin, baita jarri beharreko baliabideak ere, bestela, boluntarismoa eta inprobisazioa izango dira nagusi, orain arte izan den bezala. Hori kasurik hoberenean, egon badirelako zentroak inolako asmorik ez dutenak Euskararekin aurrerapenak egiteko.

Aipatu beharra dago ere Planak ez duela  Gradu berri bat Euskaraz oso- osorik eskaintzeaz ezer aipatzen eta kontutan hartzekoa da NUPek bost Gradu berri eskaintzea planteatzen duela hurrengo urtean. Ez litzateke komeni, NUP sortu eta 30 urte pasatu eta gero gogoeta zabal bat irekitzea inplikatuta egon daitezkeen eragile ezberdinekin gai honen inguruan? LABek baietz uste du noski.

Graduondokoei dagokionez, azpimarratu nahi dugu ez direla behin ere aipatzen Plan osoan, Euskarak ez al du sarrerarik eduki behar NUPeko Graduondoko ikasketetan?

Bukatzeko, ondorio bezala hauxe esan dezakegu, plana irakurrita ezin daiteke jakin zein diren benetako helburuak, alegia, Unibertsitateak nora joan nahi duen Euskararen arloan. Helburuetan dagoen zehaztasun ezarekin eta lausotasunarekin, egia esan ez da erraza planak sorrarazten digun mesfidantza gainditzea.

LAB: El Plan de Euskera presentado por la Universidad nos genera muchas dudas

UPNA 2017/09/20

El pasado 4 de Julio la UPNA presentó en el Consejo de Gobierno el Plan Director del Euskera, dejando un plazo a la Comunidad Universitaria para posibles aportaciones y críticas.
LAB de la UPNA quiere aprovechar este plazo para hacer pública la valoración que hacemos respecto a dicho Plan.
Antes de nada queremos recordar que la UPNA ha estado más de 10 años sin ningún Plan de Euskera y que en el primer borrador del Plan Estratégico 2016-2019 tampoco aparecía nada al respecto. Fueron las críticas e interpelaciones de diversos agentes sociales las que hicieron que finalmente la UPNA adquiriera dicho compromiso en el documento final del Plan Estratégico. Un año y medio después han hecho público el Plan Director del Euskera.

Pasado todo este tiempo, a decir verdad, esperábamos un Plan bastante más elaborado y trabajado.
En su primera parte el Plan realiza un diagnóstico de la realidad sociolingüística de la UPNA, en dicho diagnóstico la propia universidad admite que a día de hoy el porcentaje de alumnado euskaldun que tiene supera el 30%. Siendo esto así, queremos dejar claro que a la inmensa mayoría de este alumnado se le niega el derecho a estudiar en Euskera y que, viendo el contenido de este Plan, en un futuro también se le seguirá negando. Estos alumnos no son ciudadanos de segunda categoría y tienen todo el derecho a estudiar en Euskera, también la educación superior, éste debiera ser el objetivo fundamental del Plan Director del Euskera y, por desgracia, el Plan que ha presentado esta universidad no va en esta dirección.

A continuación el Plan propone seis Ejes (Formación, Personas, Entorno, Investigación...) y se marca una serie de objetivos para cada uno de ellos.
Dado que hacer un análisis detallado de cada uno de los ejes sería demasiado extenso, y siendo el campo académico el que consideramos más importante, nos centraremos en él. En este sentido, consideramos que el planteamiento que hace el Plan para este Eje es escaso, falto de concreción y muy poco elaborado. Es cierto que plantea pasar en los próximos años de 1299 créditos a 1488 créditos ofertados en Euskera. Dicho esto, no concreta nada más, ¿En qué Grados se ampliará la oferta? ¿En base a qué? ¿Se ha hecho algún tipo de estudio para establecer prioridades? ¿Qué medios se van a poner para cumplir dicho objetivo?
La UPNA cuenta con cuatro Facultades y dos Escuelas, ellas son las encargadas de organizar la oferta de asignaturas en cada uno de sus Grados y Postgrados, siendo esto así, un Plan Director del Euskera serio debería  concretar para cada Facultad y Escuela los objetivos a cumplir con el Euskera en cada uno de sus Grados y Postgrados, así como establecer los medios para lograr dichos objetivos, de lo contrario, seguirá primando la improvisación y el voluntarismo cuando no la mala fe en aquellos Centros donde la implicación con el Euskera es nula.

Es de subrayar también que el Plan ni menciona la posibilidad de ofertar algún Grado íntegramente en Euskera, teniendo en cuenta que la UPNA tiene previsto ofertar cinco nuevos Grados el próximo curso ¿No sería conveniente una reflexión abierta a los diferentes agentes implicados respecto a esta idea? LAB considera que sí, sin duda.

En relación  a los estudios de Postgrado, el Plan tampoco aporta nada al respecto, ¿Acaso el Euskera no tiene ni va a tener Acceso a este tipo de estudios?

Para terminar, como conclusión, queremos decir lo siguiente, leído el Plan no sabemos cuáles son los verdaderos objetivos, es decir, no sabemos a dónde quiere ir la Universidad con el Euskera. Vista la falta de concreción y la ambigüedad en los objetivos nos es difícil superar la desconfianza que nos genera este Plan.